{"id":3893,"date":"2023-06-16T10:00:28","date_gmt":"2023-06-16T08:00:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3893"},"modified":"2023-06-12T12:11:46","modified_gmt":"2023-06-12T10:11:46","slug":"mikroorganismoak-zelatan-vs-elikadura-segurtasuna-zure-etxean-arriskuak-gutxitzeko-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/mikroorganismoak-zelatan-vs-elikadura-segurtasuna-zure-etxean-arriskuak-gutxitzeko-aholkuak\/","title":{"rendered":"Mikroorganismoak zelatan vs Elikadura-segurtasuna. Zure etxean arriskuak gutxitzeko aholkuak"},"content":{"rendered":"<p>Elikagaiak maneiatzerakoan, oso garrantzitsua da <strong>elikagaien segurtasunerako zenbait neurri <\/strong>hartzea, intoxikazio-<strong>arriskurik izan ez<\/strong> dezagun eta mikroorganismoak ugaritu ez daitezen, gure familien osasunean arazoak eragin ditzakete-eta. Elikadura-intoxikazio bakar bat ere ez da saihestezina; horiek saihestea gure esku dago.<\/p>\n<p><strong>Higienearen inguruko oinarrizko arauak ezinbestekoak dira, <\/strong>bai gainei, gainazalei, lanabesei eta etxetresna elektrikoei dagokienean (tartean, hozkailuak, mikrouhin-labeak, labeak, pikagailuak edota irabiagailuak), neurri handi batean horien baitan baitago elikagaien segurtasuna.<\/p>\n<p>Elikagaien<strong> segurtasuna <\/strong>elikagaiak maneiatzeko <strong>prozesu osoan zehar zaindu behar da, <\/strong>eta, hasteko, higiene ona izan behar da erosketak egiterakoan, eramaterakoan, tratatzerakoan, prestatzerakoan eta kontserbatzerakoan.<\/p>\n<p>Hain zuzen ere, gure herrialdeko elikagaien <strong>intoxikazio gehienak etxean gertatzen dira <\/strong>eta ez jatetxeetan. Hori gerta daiteke etxean maizago jaten dugulako eta jatetxeek elikadura-segurtasunari buruzko prestakuntza jaso dutelako. Horrelakorik gerta ez dadin, <strong>elikagaien segurtasunerako aholkuak <\/strong>emango ditugu, arriskuak minimizatu ahal izateko:<\/p>\n<p><strong>-Elikagaiak maneiatu baino lehen, garbitu beti eskuak, eta elikagai gordinak maneiatu ondoren <\/strong>(arrautzak edo oilaskoa), berriro garbitu behar ditugu lanabesak edo bestelako elikagaiak ukitu aurretik. Izan ere, elikagai gordin horiek bakteriak izan ditzakete, eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/zergatik-ez-da-komenigarria-latex-eskularruak-sukaldean-erabiltzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eskuak berriro garbitzen ez baditugu,<\/a> zabal ditzakegu.<\/p>\n<p><strong>-Maiz garbitu zapiak eta espartzuak. <\/strong>Garrantzitsua da garbitzeko erabiliko ditugun materialek bakteriorik ez izatea. <strong>Erabilera bakoitzaren ondoren garbitu <\/strong>egin behar dira ur bero eta xaboiarekin, eta komeni da <strong>ur berotan eta produktu desinfektatzaileekin jarrita <\/strong>uztea <strong>bi edo hiru egunean behin. <\/strong>Ondo xukatu eta lehortzen utzi ondo luzatuta. Adituek gomendatzen dute <strong>bi aste baino gehiagotan ez erabiltzea<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>-Gainazalak ura eta xaboiarekin garbitu <\/strong>eta, ondoren, <strong>sukaldeko paperarekin lehortu. <\/strong>Ez erabili esku garbiak lehortzeko erabiltzen dugun oihalezko zapi bera.<\/p>\n<p><strong>-Ahal dela, silikonazko edo plastikozko tresnak erabili, <\/strong>zurezkoen ordez, ebakitzeko taulak barne. Zura porotsua da, eta zailagoa da hondakinak ondo kendu ahal izatea. Silikona, aldiz, <strong>material leuna eta garbitzeko erraza da, <\/strong>tenperatura altuak jasaten ditu, eta ontzi-garbigailuan sar daiteke.<\/p>\n<p><strong>-Ez erabili tresna bera hainbat elikagai <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/presio-eltze-batekin-kozinatzeko-segurtasun-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>prestatzeko<\/strong><\/a> aurretik garbitu gabe. Ezin da erabili elikagai gordinak mozteko erabili dugun aizto edo mozteko ohol bera, ondoren, beste elikagai mota bat mozteko. Ez erabili, ezta ere, arrautza gordinak irabiatzeko erabili dugun platera, gero tortilla ateratzeko.<\/p>\n<p><strong>-Ez garbitu haragia eta arraina, <\/strong>bakterioak barreia ditzakegu-eta. <strong>Arrautzak ere ez garbitu, <\/strong>oskola porotsua baita eta barruko mintza babesgarria suntsi baitezakegu, mikroorganismoei pasatzen utziz. Oso zikinak badaude, hobe da <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/txikiekin-sukaldean-prebentzioa-areagotu-behar-duzu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sukaldeko<\/a> paperarekin garbitzea.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Frutak eta barazkiak garbitzeko, <\/strong>ez da nahikoa bustialdian edo txorrota azpian jartzea; <strong>ondo igurtzi behar dira. <\/strong><\/p>\n<p><strong>-Hozkailua sarri garbitu eta desinfektatu. <\/strong>Hozkailua baldintza onenetan edukitzea ezinbestekoa da elikagaiak egoera ezin hobean egon daitezen.<\/p>\n<p>-Hozkailuaren barruan, <strong>ez jarri gertuegi elikagaiak eta ez bete gehiegi apalak ere. <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-elikadura-kontzentrazioa-kaltetu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Elikagaiak<\/a> \u00a0<strong>ondo ontziratuta gorde behar dira, ontzi itxietan. <\/strong><\/p>\n<p><strong>-Elikagaiak ez dira bero daudela hozkailuan sartu behar, <\/strong>hozkailuaren barruko tenperatura aldatzen dutenez, arrisku bakteriologikoa ekarriko bailuke.<\/p>\n<p>&#8211;<strong>Errespetatu elikagaien <\/strong>ontzietan adierazitako<strong> iraungitze-data. <\/strong>Prestatutako janariak hozkailuan gordetzen baditugu, ez dira 3 edo 4 egun baino gehiago kontserbatu behar.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Elikagaiak maneiatzerakoan, oso garrantzitsua da elikagaien segurtasunerako zenbait neurri hartzea, intoxikazio-arriskurik izan ez dezagun eta&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3805,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3893"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3893"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3893\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3805"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3893"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3893"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3893"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}