{"id":3905,"date":"2023-06-30T10:00:40","date_gmt":"2023-06-30T08:00:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3905"},"modified":"2023-06-12T13:19:58","modified_gmt":"2023-06-12T11:19:58","slug":"manipulazioa-prebentzioarekin-tandem-ezin-hobea-kargak-eskuz-manipulatzeko-prebentzio-neurri-orokorrak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/manipulazioa-prebentzioarekin-tandem-ezin-hobea-kargak-eskuz-manipulatzeko-prebentzio-neurri-orokorrak\/","title":{"rendered":"Manipulazioa prebentzioarekin, tandem ezin hobea. Kargak eskuz manipulatzeko prebentzio-neurri orokorrak"},"content":{"rendered":"<p>Kargak eskuz manipulatzearen barruan sartzen da langile batek edo hainbat langilek karga bat <strong>garraiatzeko edo hari eusteko egin beharreko edozein eragiketa. <\/strong>Eragiketa horien artean aurkitzen dira kargak <strong>altxatzea, jartzea, bultzatzea, trakzioa egitea edo lekuz aldatzea <\/strong>eskatzen duten guztiak, ezaugarri edo baldintza ergonomiko desegokiak medio arriskuak dakartzatenak, bereziki <strong>bizkar eta gerrialdeko arriskuak. <\/strong><\/p>\n<p>Eskuz manipulatzearen <strong>arazoa ez da soilik kargak duen pisua, <\/strong>baizik eta ergonomiaren ikuspegitik <strong>beste faktore batzuk kontuan hartu beharra; <\/strong>hala nola, kargaren ezaugarriak, beharrezko esfortzu fisikoa, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/zama-lanetarako-kaietan-hartu-beharreko-erabilera-arau-seguruak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">lan-ingurunearen<\/a> ezaugarriak, jardueraren eskakizunak eta banakako arrisku-faktoreak.<\/p>\n<p>Oro har, plantilla emakumeek, langile gazteek edo adinekoek osatzen badute, <strong>edo langile gehienak babestu nahi badira, <\/strong>\u00a0ez lirateke erabili behar <strong>15 kg-tik gorako kargak. <\/strong>Edonola ere, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/zamak-eskuz-manipulatzea-zeintzuk-dira-gomendatutako-gehienezko-pisuak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>gehienez 25 kg-ko pisua gomendatzen da. <\/strong><\/a><\/p>\n<p>Karga bat 3 kg ingurukoa bada ere, horrek arrisku potentziala eragin dezake bizkar eta gerri aldean, <strong>baldintza ergonomiko okerretan <\/strong>manipulatzen bada; hau da, gorputzetik urrun, jarrera desegokiekin, askotan, ingurumen-baldintza txarretan, lurzoru ezegonkorrekin&#8230;<\/p>\n<p>Kargak eskuz manipulatuta arriskurik sor ez dadin, <strong>zenbait prebentzio-neurri hartu behar dira gutxienez oro har, <\/strong>langileak behar bezala babestea bermatzeko:<\/p>\n<ul>\n<li>Prebentzioaren ikuspegi orokorretik begiratuta, egokiena da <strong>karga metro bat baino gehiago ez garraiatzea. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Gomendatutako manipulazio-maiztasunak 5 minututik behin karga batekoa <\/strong>edo txikiagoa izan behar du; gehienez, berriz, <strong>minutuko 15 aldikoa. <\/strong><\/li>\n<li>Karga baten eta bestearen artean <strong>etenaldiak egin<\/strong> beharko dira, eragindako <strong>muskuluak berreskuratu <\/strong>ahal izateko. Ahal dela, <strong>malguak <\/strong>izango dira, finkoak eta nahitaezkoak ez baitira hain eraginkorrak nekea arintzeko.<\/li>\n<li>Kargak maiz manipulatzen badira, komeni da <strong>zereginak txandakatzea <\/strong>eta gainerako lan-denboran <strong>hain astunak ez diren jarduerak egitea, <\/strong>muskulu-talde berak erabiltzea eskatzen ez dutenak.<\/li>\n<li>Karga bat maneiatzean, <strong>bizkarra zuzen <\/strong>izan behar da. <strong>Espazio bertikala<\/strong> nahikoa ez den lekuetan ez da kargarik manipulatu behar.<\/li>\n<li><strong>Lanerako espazioak zutik eroso egoteko <\/strong>aukera eman behar du, manipulatzeko lan egoki bat eragotzi gabe.<\/li>\n<li>Karga baten <strong>mugimendu bertikal aproposa 25 cm-ra artekoa da. Onartzeko modukoak <\/strong>dira <strong>sorbalden altueraren eta hanka erdiko altueraren arteko <\/strong> Tarte horietatik kanpoko desplazamenduak saihesteko ahalegina egingo da.<\/li>\n<li>Ahal den guztietan, kargak <strong>birarik egin gabe manipulatzeko <\/strong>moduan diseinatuko dira zereginak. Enborraren biraketek indar konpresiboak areagotzen dituzte gerrialdean.<\/li>\n<li>Komeni da <strong>kargaren zabalerak sorbalden zabalera (60 cm, gutxi gorabehera) <\/strong>ez gainditzea. Karga zabalegiak besoak behartuta izatera bultzatuko ditu, eta ezingo da lurretik jarrera seguru batean altxatu.<\/li>\n<li><strong>Kargaren sakonerak ez luke 50 cm-tik gorakoa izan behar; <\/strong>35 cm ez gainditzea gomendatzen da. Karga sakonegia bada, distantzia horizontala handituko da, eta indar konpresiboak ere handiagoak izango dira bizkarrezurrean.<\/li>\n<li><strong>Karga altuegiak, <\/strong>berriz, ikusmena oztopa dezake, eta bidean dauden objektuekin estropezu egiteko arriskua sortzen da.<\/li>\n<li><strong>Hobe da kargek heldulekuak edo artekak izatea, <\/strong>eskua erraz sartu ahal izateko, <strong>behar bezala heltzearren. <\/strong><\/li>\n<li>Kargaren <strong>gainazalak ez du <\/strong>lesio-arriskua sortzen duen <strong>elementu arriskutsurik izan behar. <\/strong>Bestela, <strong>eskularruak erabiltzea <\/strong>gomendatzen da.<\/li>\n<li>Lantokietako <strong>zoladurak erregularrak <\/strong>izango dira, etenik gabekoak estropezu egiteko arriskuak saihesteko, eta oinetakoek <strong>ondo heltzeko aukera eman behar dute, <\/strong>irrist ez egitearren.<\/li>\n<li><strong>Oinetakoek <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-dr-martens-botak-hasieran-langileentzako-eta-profesionalentzako-oinetako-gogorrak-zirela-besterik-ez\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">euskarri egokia eman behar dute oinetarako,<\/a> <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arriskuak-makurtutako-edo-manipulatutako-objektuak-erortzeagatik\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">objektuen erorketaren aurka<\/a> behar bezala babestearekin batera. \u00a0<strong>Egonkorrak <\/strong>izan behar dute, <strong>zola irristagaitzarekin. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Kargak ez dira maneiatu behar aldapak, mailak, eskailerak igoaz<\/strong> eta plataformen, kamioien eta <strong>bibrazioak <\/strong>eragin ditzaketen <strong>gainazalen gainean. <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kargak eskuz manipulatzearen barruan sartzen da langile batek edo hainbat langilek karga bat garraiatzeko edo&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3781,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3905"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3905"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3905\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3781"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3905"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3905"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3905"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}