{"id":3910,"date":"2023-06-21T10:00:10","date_gmt":"2023-06-21T08:00:10","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3910"},"modified":"2023-06-19T14:28:10","modified_gmt":"2023-06-19T12:28:10","slug":"digestioa-moztea-mitoa-ala-errealitatea-prebentzio-neurriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/digestioa-moztea-mitoa-ala-errealitatea-prebentzio-neurriak\/","title":{"rendered":"Digestioa moztea. Mitoa ala errealitatea? Prebentzio-neurriak"},"content":{"rendered":"<p>Gure gurasoek betidanik aipatu ziguten digestio-mozketa ospetsu hura, eta bazkariaren ondoren bi orduz zain egon behar izaten genuen uretan bainatzeko; bada, jada ez da existitzen saldu ziguten moduan. Hala ere, egia da gure gurasoak ere ez zeudela erabat desbideratuta, <strong>hidrokuzio-sindromea <\/strong>existitzen baita eta egoera horretan gerta daiteke. Jakin nahi duzu <strong>aldea zein den? <\/strong>Hemen azalduko dizugu.<\/p>\n<p><strong>Hidrokuzio-sindromea <\/strong>sinkope-egoera, <strong>talka termikoa <\/strong>edo <strong>shock termodiferentziala<\/strong> da, odol-hodien uzkurdura larria eragiten du, eta horrek arnasketaren eta zirkulazioaren (pultsua) inhibitze-erreflexua sortzen du. <strong>Gorputzak bat-bateko tenperatura-aldaketa esperimentatzen duenean gertatzen da, <\/strong>ur hotzetan <strong>bat-batean sartzearen <\/strong>ondorioz. Erreflexua altuagoa da ura oso hotza bada eta gorputzeko tenperatura oso altua bada. Orduan, <strong>konortea gal daiteke <\/strong>edota <strong>bihotz-biriketako geldialdia <\/strong>ere izan daiteke.<\/p>\n<p><strong>Digestioa moztu <\/strong>daiteke <strong>uraren barruan nahiz kanpoan, digestio-prozesua etetea <\/strong>besterik ez baita hainbat arrazoi direla-eta. Hidrokuzio-sindromean digestioak bere prozesu normala jarraitzen du, eten gabe. Beti <strong>digestioarekin <\/strong>lotu da, baina, egia esan, <strong>ez dago zuzeneko loturarik. <\/strong>Zergatik?<\/p>\n<p>Hidrokuzioaren <strong>sintoma <\/strong>arinenak eta ohikoenak honako hauek dira: zorabioak, zurbiltasuna, goragalea, gorakoak, kalanbreak, hotzikarak, izerdia, ikusmen lausoa, sabeleko mina eta abar. Hori dela-eta, sindromea askotan digestio-mozketarekin nahastu da, batez ere jan ondoren gertatu bada.<\/p>\n<p>Gainera, <strong>otordu oparoen eta ugarien digestio astunek <\/strong>ez ezik, koipe eta azukre askoko janariek ere <strong>sindrome hori gertatzea eragin dezakete. <\/strong>Horrez gain, digestioan, odola urdailean kontzentratzen da, eta ez da berdin zabaltzen gorputz osoan zehar. Beraz, horri sindrome hau eragiten duen zirkulazioaren efektu inhibitzailea batzen badiogu, pultsua jaistea eragin daiteke.<\/p>\n<p>Beraz, hori jasateko <strong>arrisku gehiago dago <\/strong>pertsona bat bat-batean ur hotzetan sartzen bada <strong>otordu oparo bat egin ondoren, <\/strong>baina modu berean eragin dezake <strong>eguzkitan denbora luzez <\/strong>egon ondoren edo <strong>ariketa fisiko bizia <\/strong>egin ondoren ere.<\/p>\n<p><strong>Zer-nolako prebentzio-neurriak hartu behar dira halakorik ez jasateko? <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Uretara bat-batean ez sartu, baizik eta poliki-poliki, <strong>pixkanaka bustiaz <\/strong>eta bat-batekotasunik gabe. Lehendabizi, oinak sartu, gero hankak, eta, aldi berean, busti eskumuturrak, besoak, garondoa eta aurpegia, ura enborrera iritsi aurretik, gorputza tenperatura-aldaketara <strong>pixkanaka <\/strong>egokitu dadin. Ondoren, gune sentikorrenak zipriztinduz amaituko da: sabelaldea eta bularraldea. Azkenik, gorputz osoa sartu.<\/li>\n<li><strong>Ez sartu <\/strong>zuzenean ur hotzetara <strong>eguzkitan denbora luzez egon ondoren. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Ez egin ariketa fisiko bizirik <\/strong>bainua hartu aurretik. Egin bada, uretara sartu baino lehen denbora batez itxaron.<\/li>\n<li>Ez sartu uretan <strong>otordu oparo bat <\/strong>egin ondoren edo <strong>alkohola <\/strong>edan bada.<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/etxeko-igerilekuak-eta-haurrak-itxurakeria-gutxiago-segurtasun-gehiago\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Igerilekuetan<\/strong><\/a><strong> ez jauzi egin uretara bat-batean, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/eguzkia-babestu-harengandik-nahiz-eta-ez-ikusi-euskadin-behintzat\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">eguzkia<\/a> hartzen egon eta gero. <strong>Lehendabiziko murgilaldia pixkanaka egitea <\/strong>gomendatzen da.<\/li>\n<li><strong>Uretatik azkar atera <\/strong>hidrokuzio-sindromearen aurretik jasaten diren <strong>sintometako bat nabaritu bada. <\/strong>Itxuraz kaltegabeak diren sintoma horiek abisua emateko balio dute, eta aldez aurretik jarduteko aukera ematen dute.<\/li>\n<li><strong>Zaindutako eremuetan bainatu, segurtasun-neurriak <\/strong>dituzten lekuetan.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gomendio horiek betetzen badira, ez da beharrezkoa gure gurasoek zorrozki jartzen zizkiguten bi digestio-ordu ospetsuren zain egotea. Besterik gabe, <strong>bat-bateko tenperatura-aldaketak saihesten baditugu <\/strong>eta betekada handirik edo intentsitate handiko ariketarik egiten ez badugu bainatu aurretik, arrisku nagusiak ezabatu ahal izango ditugu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure gurasoek betidanik aipatu ziguten digestio-mozketa ospetsu hura, eta bazkariaren ondoren bi orduz zain egon&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3898,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3910"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3910"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3910\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3898"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3910"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3910"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3910"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}