{"id":3917,"date":"2023-07-11T10:00:45","date_gmt":"2023-07-11T08:00:45","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3917"},"modified":"2023-07-08T05:13:04","modified_gmt":"2023-07-08T03:13:04","slug":"ba-al-zenekien-eteak-behartuta-daudela-langileak-laneko-arriskuen-prebentzioan-trebatzera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-eteak-behartuta-daudela-langileak-laneko-arriskuen-prebentzioan-trebatzera\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien ETEak behartuta daudela langileak Laneko Arriskuen Prebentzioan trebatzera?"},"content":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioari buruzko <strong>prestakuntza funtsezko tresnetako bat da <\/strong>enpresetan <strong>prebentzioa integratzea errazteko. <\/strong>Baina beharrezko eta oinarrizko zerbait ez ezik, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/infografias\/obligaciones-de-formacion-e-informacion-de-las-empresas-en-materia-de-prevencion\/\">nahitaez bete beharreko lege-baldintza<\/a> ere bada, <strong>Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 18. eta 19. artikuluetan <\/strong>jasotakoaren arabera.<\/p>\n<p>LAP arloko prestakuntzari esker, langileek <strong>gaitasunak eta trebetasunak gara ditzakete <\/strong>beren egitekoak behar bezala betetzeko; gainera, beren eta\/edo hirugarrenen segurtasunaren edo osasunaren aurrean <strong>edozein kalte prebenitzen <\/strong>laguntzen die lana egiterakoan.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lap-buruzko-prestakuntza-ez-egitea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">LAP arloko prestakuntzari<\/a> esker, langileek badakite zer egin behar duten, zergatik egiten behar duten eta nola egin behar duten; era horretan, egin ahal izateko modurik seguruenak ikasten dituzte.<\/p>\n<p>Prestakuntza on batek, ezagutza sortzeaz gain, <strong>langilearen jokabidean eragin behar du, <\/strong>ikaskuntzaren ondoren, pertsona lehen egin ezin zuena egiteko <strong>gai izan dadin <\/strong>eta hori egiteko <strong>motibatuta senti dadin<\/strong>, modurik egoki eta seguruena erabilita.<\/p>\n<p>Komenigarria da <strong>prestakuntza-programak errazak, espezifikoak eta laburrak <\/strong>izatea, prestakuntza <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-zenekien-informazioa-begiekin-hobeto-gordetzen-dugula\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hobeto asimilatzeko eta bereganatzeko.<\/a> Halaber, oso gomendagarria da prestakuntza-programak diseinatzerakoan, <strong>oroitzapen- eta sakontze-ekintzak sartzea. <\/strong>Horrez gain, gero, garrantzitsua da <strong>prestakuntza eraginkorra izan den ebaluatzea. <\/strong><\/p>\n<p>Langileen <strong>prestakuntzaren arduraduna <\/strong>gutxienez <strong>tarteko maila duen espezialista <\/strong>izango da. Ezingo du profesional askea izan, baizik eta <strong>enpresakoa <\/strong>edo <strong>kanpoko prebentzio-zerbitzu<\/strong> (KPZ) batekoa izango da nahitaez.<\/p>\n<p>Prebentzio-prestakuntzan, <strong>prestakuntza orokorra, lanpostuari buruzko prestakuntza eta <\/strong>lanpostuko edo entrenamenduko <strong>prestakuntza praktikoa <\/strong>sartuko dira. Horren barruan sartuko dira segurtasun eta osasunerako arriskuak, prebentzio- eta babes-mailako neurriak eta jarduerak, hartutako neurriak eta lehen sorospenetarako aurreikusitako ekintzak, suteen aurkako borroka eta ebakuazioa larrialdi-egoeretan.<\/p>\n<p>Langileek gai horiei buruzko prestakuntza jaso beharko dute, betiere kontuan izanik <strong>haien prestakuntza-beharrak aldatu egin daitezkeela honako hauen arabera: <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Kaltearen iturriak.<\/li>\n<li>Arriskuen larritasuna.<\/li>\n<li>Arriskua kontrolatzeko aurreikusitako neurriak aplikatzeko zailtasuna.<\/li>\n<li>Aplikatzen dituen langileak aurrez izan dezakeen prestakuntza profesionala.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Legediaren arabera, egindako <strong>prestakuntzen inguruko erregistroak egin behar dira, <\/strong>gainerako LAP dokumentazioarekin batera kontserbatzeaz gain, eskumeneko lan-agintariek eskatzen badute, haien eskura jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza funtsezko tresnetako bat da enpresetan prebentzioa integratzea errazteko. Baina beharrezko&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3916,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3917"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3917"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3917\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3916"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3917"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3917"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3917"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}