{"id":3949,"date":"2023-07-21T10:00:14","date_gmt":"2023-07-21T08:00:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3949"},"modified":"2023-08-04T10:53:48","modified_gmt":"2023-08-04T08:53:48","slug":"ba-al-zenekien-arku-elektrikoak-behe-tentsioan-ere-gertatzen-direla","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-arku-elektrikoak-behe-tentsioan-ere-gertatzen-direla\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien arku elektrikoak behe-tentsioan ere gertatzen direla?"},"content":{"rendered":"<p>Askotan, energia elektrikoarekin loturiko <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arrisku-elektrikoa-tentsio-gabeko-lanetarako-aurretiko-deskonexioaren-bost-etapak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arriskuez<\/a> hitz egitean, zuzeneko edo zeharkako kontaktu elektrikoen bidezko arriskuetan pentsatzen dugu automatikoki, baina arku elektrikoari lotutako arriskua gutxiesteko joera dugu. Oso kontuan izan behar dugu, ordea, <strong>behe-tentsioko arku elektrikoak ere arrisku handia direla, ondorio larriak izan ditzakete-eta. <\/strong><\/p>\n<p>Batzuek pentsa dezaketenetik urrun, energia <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/5-urrats-arrisku-elektrikorik-lan-egiteko\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">elektrikoarekin<\/a> loturiko ospitaleratze asko ez dira <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/elektrokuzioa-saihesteko-oinarrizko-arauak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">elektrokuzioengatik<\/a> izaten, arku elektrikoak eragindako erredurengatik baizik.<\/p>\n<p><strong>Arku elektrikoa<\/strong> sortzen da korronte elektrikoak <strong>airean zehar nolabaiteko jauzi bat <\/strong>egiten duenean elementu eroale batetik bestera. Hori gerta daiteke <strong>banandutako bi punturen artean potentzial elektrikoaren aldea, <\/strong>nolabaiteko distantzia, nahiko handia denean haren eta <strong>airearen <\/strong>zurruntasun dielektrikoa gainditzeko, nahiz eta propietate isolatzaileak izan, <strong>korrontea haren bitartez igarotzeko aukera <\/strong>ematen duenean.<\/p>\n<p>Arku elektriko bat sortzen denean, <strong>milaka gradu <\/strong>zentigradoko <strong>tenperaturak <\/strong>sor daitezke, eta horiek gai dira hurbileko <strong>elementu metalikoak urtzeko. <\/strong>Gainera, arkua sortu ondoren, <strong>airea bat-batean dilatatzen da; <\/strong>alegia, leherketa moduko bat gertatzen da, eta <strong>urtutako metal horiek <\/strong>indar handiz <strong>proiekta ditzake <\/strong>metro askotara.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-edozein-langilek-ezin-duela-arrisku-elektrikoa-duen-lanik-egin\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">langile bat<\/a> arku elektriko baten eraginpean egoteak honako <strong>arrisku larri <\/strong>hauek eragin ditzake:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Tenperatura altuak <\/strong>jasatea eta <strong>erradiazio ultramoreak eta infragorriak igortzea, <\/strong>hirugarren mailako erredurak eragin ditzaketenak.<\/li>\n<li><strong>Urtutako materialen proiekzioek <\/strong>harrapatzea; horiek langilearen gorputzean sartzeko nahikoa gaitasuna dute.<\/li>\n<li><strong>Zarata-maila altuak <\/strong>jasatea; hau da, 160dB-tik gorakoak. Horiek tinpano-haustura eragin dezakete.<\/li>\n<li>Inguruko <strong>airea ionizatzea; <\/strong>horrek kate-arkuak eragin ditzake tentsioan dauden beste elementu batzuen artean.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Arku elektrikoak sortzen dituzten <strong>arrazoi nagusiak <\/strong>hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Animaliek <\/strong>eragindako<\/li>\n<li><strong>Langileek istripuz eragindako zirkuitulaburrak, <\/strong>gehiegi hurbiltzeagatik, behar adinako isolamendurik ez duten tresnak erabiltzeagatik edo eskumuturrekoak, kateak, erlojuak, kremailerak eta, oro har, elementu metalikoak eramateagatik.<\/li>\n<li><strong>Maniobra-gailuetako akatsak, <\/strong>mantentze-lan desegokiengatik, isolamenduan akatsak izateagatik, hauts-biltegiengatik, kondentsazioengatik, korrosioagatik eta abar.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Arku elektrikoarekin loturiko ondorioak larriak direnez, <strong>arriskua <\/strong>behar bezala aztertu behar da eta <strong>prebentzio-neurri eraginkorrak <\/strong>hartu behar dira, kontrolatzen eta gutxitzen laguntzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Askotan, energia elektrikoarekin loturiko arriskuez hitz egitean, zuzeneko edo zeharkako kontaktu elektrikoen bidezko arriskuetan pentsatzen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3977,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3949"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3949"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3949\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3977"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3949"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3949"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3949"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}