{"id":3994,"date":"2023-09-07T12:30:05","date_gmt":"2023-09-07T10:30:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=3994"},"modified":"2023-10-09T10:50:59","modified_gmt":"2023-10-09T08:50:59","slug":"lanerako-ekipo-mugikorrak-horiek-erabiltzearen-ondorioz-sortzen-diren-arriskuak-ezagutzea-prebenitu-ahal-izatearren","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lanerako-ekipo-mugikorrak-horiek-erabiltzearen-ondorioz-sortzen-diren-arriskuak-ezagutzea-prebenitu-ahal-izatearren\/","title":{"rendered":"Lanerako ekipo mugikorrak \u2013 Horiek erabiltzearen ondorioz sortzen diren arriskuak ezagutzea, prebenitu ahal izatearren"},"content":{"rendered":"<p>Zer da lanerako ekipo mugikor bat? Batetik bestera mugitzen den bitartean eginkizun operatiboak egiten dituen ekipoa edo jarduteko posizio ezberdinen artean batetik bestera mugitzen den ekipoa.<\/p>\n<p>Lanerako ekipo mugikorrak autonomoak izan daitezke edo urrutitik bultza, atoian eraman eta\/edo kontrola daitezke. Gurpilen, arrabolen edo patinen gainean mugitu daitezke, eta funtzioa aldatzeko ekipo trukagarriak izan ditzakete.<\/p>\n<p>Gainera, lanerako ekipo mugikorrek <strong>garraiatutako langileak eraman ditzaketenez, <\/strong>arriskua handiagoa izan daiteke. Garraiatutako langileak eramaten dituzten lan-ekipo mugikor horiek <strong>egokitu egin beharko dira, <\/strong>joan-etorrietan langileek <strong>arrisku gutxiago izateko. <\/strong>Arrisku horien artean sartu behar dira langileek gurpilak edo beldarrak <strong>ukitzeko duten arriskua <\/strong>nahiz horiek <strong>zapalduak <\/strong>izateko arriskua.<\/p>\n<p>Baina prebenitu nahi badugu, lehenik jakin behar dugu <strong>zeintzuk diren lanerako ekipo mugikorrak erabiltzetik eratorritako arrisku nagusiak. <\/strong>Hemen kontatuko dizkizugu.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Arrisku mekanikoak: <\/strong>askotariko lesioak eragin ditzakete: zapalketak eragindako lesioak, zizailadura, ebakitzea, krokatzea, harrapatzea, talka egitea, trokelatzea, marruskadura-urradura, jariagaiaren proiekzioa\u2026 Lesio horiek honako hauek eragin ditzakete:\n<ul>\n<li>Elementu mugikorrak.<\/li>\n<li>Transmisio-elementuak.<\/li>\n<li>Makinaren elementuak jaurtitzea apurketa medio.<\/li>\n<li>Landutako materialaren proiekzioa.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<li><strong>Arrisku elektrikoa: <\/strong>lesioak, erredurak edo heriotza eragin ditzake talka elektrikoa dela-eta. Lesio horiek normalean tentsioan dauden zatiekin zuzenean kontaktuan izatean gerta daitezke edo zeharkako kontaktuan, tentsioan dagoen zatiarekin ezustean kontaktuan egotean edo isolamendu desegokia izatean eta zirkuitulaburren ondorioz.<\/li>\n<li><strong>Arrisku termikoa:<\/strong> erredurak, higadurak eragin ditzake. Lesio horiek gertatzen dira objektu edo material beroekin kontaktuan egoteagatik.<\/li>\n<li><strong>Zaratak eragindako arriskuak: <\/strong>zarataren aurrean egoteak honako hauek eragin ditzake: entzumena erabat galtzea, gorreria, nekea, estresa, ahozko komunikazioarekiko eta hots-seinaleekiko interferentzia eta kontzentratzeko eta arreta jartzeko zailtasuna.<\/li>\n<li><strong>Bibrazioek eragindako arriskuak: <\/strong>bibrazio oso handien eraginpean etengabe egoteak nahasmendu muskularrak, lunbalgia, ziatika\u2026 sor ditzake.<\/li>\n<li><strong>Arrisku ergonomikoak: <\/strong>gehiegizko kargak edo gehiegizko esfortzuek edo esfortzu errepikakorrek edo jarrera behartuak mantentzeak eragindako lesioak. Horiek guztiak gertatzen dira makinen diseinuan ergonomia ez aplikatzeagatik eta langilearen ezaugarri eta gaitasunetara ez egokitzeagatik.<\/li>\n<li><strong>Pertsonak <\/strong>ekipotik kanpo <strong>erortzeko arriskua. <\/strong>Langileak garraiatzen dituzten lan-ekipo mugikorren kasuan, pertsonak eror daitezke lan-motarako eserleku egokirik ez izateagatik edo atxikipen-sistemarik (arnesak, segurtasun-barrak\u2026) ez dutelako edo kabina bat edo operazio-postu bat eta lanerako plataforma babestuak ez dituztelako, edo abiadura-muga ez errespetatzeagatik \u2026<\/li>\n<li><strong>Inklinatzeko edo iraultzeko arriskua. <\/strong>Garraiatutako langileak dituzten ekipoetan ere langileak iraul daitezke. Hori dela-eta, beharrezkoa da ekipoak berak ez iraultzeko egitura bat izatea (bestela, iraultzearen kontrako egiturak ezarri behar dira, ROPS-ak.\u2026) eta kontrapisuak bezalako egonkortze-sistemak ere bai, edota bide-zabalera handitzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Arrisku horiek minimizatu edo ezabatuko dituzten prebentzio-neurri egokiak ezarri ahal izateko, lehenik eta behin <strong>arriskuak ebaluatu <\/strong>behar dira, lanerako dauden lan-baldintzak kontuan izateko; hots, lan-ekipoen ezaugarriak, lanaren ezaugarriak, ekoizpen-prozesuaren antolamendua, lan-metodoak eta langileen gaitasunak, kualifikazioa eta esperientzia.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zer da lanerako ekipo mugikor bat? Batetik bestera mugitzen den bitartean eginkizun operatiboak egiten dituen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":3769,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3994"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3994"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3994\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3769"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3994"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3994"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3994"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}