{"id":4005,"date":"2023-09-15T10:00:17","date_gmt":"2023-09-15T08:00:17","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4005"},"modified":"2023-09-14T14:18:52","modified_gmt":"2023-09-14T12:18:52","slug":"ba-al-zenekien-prebentzio-baliabide-gisa-izendatutako-pertsonak-prestakuntza-egokia-izan-behar-duela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-prebentzio-baliabide-gisa-izendatutako-pertsonak-prestakuntza-egokia-izan-behar-duela\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien prebentzio-baliabide gisa izendatutako pertsonak prestakuntza egokia izan behar duela?"},"content":{"rendered":"<p>Aurrean aipatu moduan, prebentzio-baliabideak arduratu behar du enpresa edo erakunde bateko langileen <strong>segurtasuna eta osasuna mantentzeaz. <\/strong>Prebentzio-figura hori enpresak izendatutako <strong>langileek <\/strong>eta\/edo enpresak duen <strong>prebentzio-zerbitzuko <\/strong>eta\/edo itundutako <strong>kanpoko prebentzio-zerbitzuetako <\/strong>kide batek edo batzuek bete dezakete.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/bisitak-segurtasunez-jaso\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Hainbat enpresa lantoki berean ari direnean<\/a> eta <strong>hainbat prebentzio-baliabide izendatzea <\/strong>beharrezkoa bada, horiek <strong>elkarrekin <\/strong>eta prebentzio-jarduera koordinatzeaz arduratzen den pertsonarekin edo diren pertsonekin <strong>lankidetzan aritu beharko dute. <\/strong><\/p>\n<p>Betiere beharrezkoa da <strong>kopuru nahikoa <\/strong>izatea enpresa osoko prebentzio-jarduerak betetzen direla zaintzeko eta horiek estaltzeko. <strong>Arriskuak identifikatzeaz <\/strong>gain, neurri egokiak hartu behar dituzte kontrolpean izateko eta lana beharrezko <strong>lan- eta segurtasun-baldintzetan <\/strong>egiten dela ziurtatzeko.<\/p>\n<p>Halaber, <strong>beharrezko bitartekoak eta baliabideak izan behar dituzte, <\/strong>eta, edonola ere, zaindu beharreko jardueretan \u00a0beharrezkoak diren ezagutzak, kualifikazioa eta esperientzia izan behar dituzte. Hori dela-eta, haien egitekorako beharrezko informazio guztia emateaz gain, <strong>beharrezko prebentzio-prestakuntza <\/strong>izan behar dute.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Zer-nolako prestakuntza behar dute prebentzio-baliabideek? <\/strong><\/p>\n<p>Prebentzio-baliabidea prebentzio-arloko kudeaketa-tresna eraginkorra izan dadin, dagokion <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/enpresek-prebentzio-alorrean-trebatzeko-eta-informatzeko-betebeharrak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">prebentzio-prestakuntza<\/a> izan behar du, <strong>gutxienez oinarrizko mailako funtzioei <\/strong>dagokiena, eta prestakuntza hori osatu behar da honako hauen inguruko prestakuntza teoriko eta praktiko espezifikoarekin: lanak, garatu beharreko teknikak, arauak, arriskuak eta aplikatu beharreko prebentzio-neurriak, horiek guztiak <strong>zaindu beharreko jardueretan. <\/strong><\/p>\n<p>Sortutako prebentzio-baliabidearen helburua lortzeko, beharrezkoa da <strong>haren presentzia eragiten duten <\/strong>eta larriagotu daitezkeen <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-arriskuen-ebaluaketan-lau-fase-daudela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>arriskuak<\/strong><\/a><strong> eta lanak identifikatzea. Gainerako langileek jakin behar dute prebentzio-baliabide gisa zein edo zeintzuk esleitu diren. <\/strong><\/p>\n<p>Orobat, gerta daiteke <strong>enpresaburuak enpresako langile bat edo hainbat <\/strong>espresuki jartzea, nahiz eta prebentzio-zerbitzu propiokoak edo langile izendatuak ez izan, baldin eta jarduera edo prozesuetan beharrezkoak diren ezagutzak, kualifikazioa eta esperientzia badituzte eta, gutxienez, oinarrizko mailako eginkizunei dagokien prebentzio-prestakuntza baldin badute.<\/p>\n<p>Kasu horretan, langile horiek <strong>beharrezko lankidetza <\/strong>izan beharko dute enpresaburuaren prebentzio-baliabideekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurrean aipatu moduan, prebentzio-baliabideak arduratu behar du enpresa edo erakunde bateko langileen segurtasuna eta osasuna&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4004,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4005"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4005"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4005\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4004"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4005"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4005"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4005"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}