{"id":4027,"date":"2023-09-22T10:00:47","date_gmt":"2023-09-22T08:00:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4027"},"modified":"2023-09-19T13:44:05","modified_gmt":"2023-09-19T11:44:05","slug":"ikusgarritasun-handiko-arropak-bete-beharreko-baldintzak-eta-segurtasun-parametroak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ikusgarritasun-handiko-arropak-bete-beharreko-baldintzak-eta-segurtasun-parametroak\/","title":{"rendered":"Ikusgarritasun handiko arropak bete beharreko baldintzak eta segurtasun-parametroak"},"content":{"rendered":"<p>Laneko <strong>ikusgarritasun handiko <\/strong>jantziek zenbait <strong>eskakizun eta ezaugarri <\/strong>bete behar dituzte <strong>araudiari <\/strong>dagokionez, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ikuspen-handiko-arropa-babes-mailak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sailkapen<\/a> hori lortu ahal izateko. Denak <strong>nazioarteko EN ISO 20471 arauan <\/strong>jasotzen dira, bertan ezarrita baitaude arrisku handiko eremuetan langileentzako laneko arropa ikusgarrien bete beharreko <strong>baldintzak. <\/strong>Zeintzuk diren adieraziko dizugu, erabiltzeko oso garrantzitsuak diren eta lehentasuna izan behar duten beste batzuen berri ematearekin batera.<\/p>\n<p><strong>Araudiaren (31\/1995 Legea)<\/strong> arabera, ibilgailuek edo mugimenduan dauden makinek harrapatzeko arriskua duten langileek <strong>ikusgarritasun handiko ekipo aproposak <\/strong>eraman behar dituzte. Ikusgarritasun handiko babes-arropa erabili behar da langileen inguruan trafikoa mugimenduan dagoen egoeretan; esate baterako, <strong>errepideak eta autopistak mantentzeko lanetan, <\/strong>merkantziak <strong>kargatzeko eta deskargatzeko kaietan, tona askoko eraikuntza-makinak <\/strong>erabiltzen diren obretan edo gaua edo kontrako baldintza klimatologikoak direla-eta, <strong>ikuspen ona ez dagoen <\/strong>edozein egoeratan.<\/p>\n<p>Ikusgarritasun handiko arropa-mota hori <strong>langilea edozein arrisku-egoeratan oso ondo ikusteko moduan <\/strong>diseinatu da, egunez zein gauez, ibilgailu baten argiak langilearen aurrean proiektatzen direnean.<\/p>\n<p>Laneko ikusgarritasun handiko arroparako EN ISO 20471 arauaren arabera, <strong>laneko 3. klaseko jantziek <\/strong>(ikusgarritasun handiena eskaintzen dutenek) <strong>gorputz osoa estali behar dute, <\/strong>mahuka luzeak eta bi banda retro islatzaile izan behar dituzte, eta beheko zatian edo galtzetan ere, hanka osoa estaltzeaz gain, banda retro islatzaileak izan behar dituzte.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, garai batean, <strong>tirantedun petoak<\/strong> laneko 3. klaseko arropa moduan katalogatzen baziren ere, orain 2. klasekotzat hartzen dira, mahukarik ez dutelako. Peto horiek <strong>galtza<\/strong> gisa katalogatzen dira; beraz, gerriaren banda islatzailea ez da sartzen material retro islatzailearen kalkuluan. Txalekoak ere 2. klaseko bezala katalogatzen dira.<\/p>\n<p><strong>Ikusgarritasun handiko arroparen mahukak material fluoreszentearekin <\/strong>egin behar dira, eta <strong>material retro islatzailezko bi banda izan behar dituzte, <\/strong>mahukaren muturretik gutxienez 50 mm-ko tartearekin bereizita eta bi banden artean 5 cm-ko tartearekin.<\/p>\n<p><strong>Mahuka laburrei <\/strong>dagokienez, mahukak, partzialki bada ere, gorputz-enborrean dagoen banda horizontalaren ikuspegia blokeatzen badu, inguruan <strong>banda retro islatzaile bat <\/strong>izan beharko du. Banda retro islatzaileek gutxienez 330 cd\/lx argiztatu behar dute. Banda guztiek 2. kategoriakoak izan behar dute. 1. klasea ez dago baimenduta.<\/p>\n<p>Txaketak ixteko eremurako <strong>zintarik gabeko espazioak 50 mm-koa edo txikiagoa <\/strong>izan behar du. Banda bakoitzeko hutsuneak batuta, emaitza ez da <strong>100 mm-tik gorakoa izango gorputz-enborraren <\/strong>gainean eta <strong>50 mm-tik gorakoa mahuketan eta hanketan. <\/strong><\/p>\n<p>Laneko ikusgarritasun handiko eta <strong>XS tailako <\/strong>jantziek, 3. klaseko beharrezko kalifikazioa lortu ahal izateko, <strong>60 mm-ko zabalerako bandak <\/strong>izan behar dituzte, 50 mm-koak erabiltzen badituzte, ez baitira behar den azalerara iristen.<\/p>\n<p>Laneko ikusgarritasun handiko arropak <strong>garbitzeko eta lehortzeko ziklo-muga bat du <\/strong>nahitaez, eta fabrikatzaileak bermatzen du. Muga hori gaindituta, baliteke banda islatzailea hauskor bihurtzea eta islatzeko duen ahalmena murriztea. Ikusgarritasun handiko jantzien <strong>etiketetan adierazi behar da zenbat garbiketa- eta lehortze-ziklo <\/strong>bete behar dituzten, haien segurtasun-ezaugarriak kaltetu edo murriztu baino lehen.<\/p>\n<p>Gehienezko garbiketa-kopuruaz gain, <strong>etiketek zehaztu behar dute eskatutako informazio guztia; <\/strong>hau da, zein babes-mota duen, EN 20471 araudia betetzen duen eta beste zein araudi betetzen dituen.<\/p>\n<p><strong>Jantziak ur-lurrunarekiko duen erresistentziak <\/strong>(RET) 5m2 Pa\/W baino handiagoa izan behar du. Ur-lurrunarekiko iragazkortasun-indizeak gutxienez 0,15ekoa izan behar du.<\/p>\n<p>Nahiz eta <strong>kolore fluoreszente <\/strong>guztiek berdinak direla ematen duten, araudiak soilik hiru kolore biltzen eta <strong>tipifikatzen <\/strong>ditu: <strong>horia, laranja eta gorria. <\/strong>Kontraste-koloreak EN ISO 20471 proba gainditzen duen kolorea izan behar du; hots, garbitu ondoren, ikusgarritasun handiko materiala margultzen, zikintzen edo kaltetzen ez duena.<\/p>\n<p>Ikusgarritasun handiko jantziak <strong>erabiltzeko arauei <\/strong>dagokienez, <strong>galtzak ezin dira jaso edota laburtu.<\/strong> Galtzetako zinta islatzaileen beheko distantzia nahitaezkoa da. Gainera, galtzak <strong>boten gainetik erabili behar dira, <\/strong>material islatzailea estali ez dezaten.<\/p>\n<p><strong>Txaketak, berriz, beti lotuta eraman behar dira, <\/strong>bularreko banda islatzailea ondo ikustearren. <strong>Udako garaietarako, <\/strong>bada <strong>bereziki diseinatutako arropa, <\/strong>ehun transpiragarriago eta freskoagoekin, mahuka motzekin edota galtza motzak, araudia betetzen dutenak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko ikusgarritasun handiko jantziek zenbait eskakizun eta ezaugarri bete behar dituzte araudiari dagokionez, sailkapen hori&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4022,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4027"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4027"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4027\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4022"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4027"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4027"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4027"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}