{"id":4088,"date":"2023-11-02T10:00:59","date_gmt":"2023-11-02T09:00:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4088"},"modified":"2023-11-02T16:00:26","modified_gmt":"2023-11-02T15:00:26","slug":"makinak-diseinatzeko-eta-fabrikatzeko-osasun-eta-segurtasun-baldintzetan-eragina-duen-europako-azken-araudia-zer-nolako-aldaketak-ekarriko-dizkigu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/makinak-diseinatzeko-eta-fabrikatzeko-osasun-eta-segurtasun-baldintzetan-eragina-duen-europako-azken-araudia-zer-nolako-aldaketak-ekarriko-dizkigu\/","title":{"rendered":"Makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko osasun- eta segurtasun-baldintzetan eragina duen Europako azken araudia. Zer-nolako aldaketak ekarriko dizkigu?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Europako erregelamendu berria <\/strong>onartu da, <a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/doc.php?id=DOUE-L-2023-80916\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2023\/1230<\/a> (EB), eta <strong>makinen segurtasunari buruzko araudian <\/strong>aldaketak egin ditu. Erregelamenduan, makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko osasun- eta segurtasun-baldintzak ezartzen dira, eta makinen, horiekin loturiko produktuen eta kuasi-makinen <strong>fabrikatzaileei <\/strong>ez ezik, makina horien erabiltzaile profesionalei eta azken kontsumitzaileari ere eragiten die. Erregelamendu berria <strong>2027ko urtarrilaren 20an <\/strong>sartuko da indarrean, nahiz eta erregelamenduko artikulu batzuk (26tik 42rakoak) <strong>2024ko urtarrilaren 20an <\/strong>aplikatzen hasiko diren.<\/p>\n<p>Erregelamenduaren helburu nagusia da <strong>pertsonen segurtasuna eta osasuna babestea, <\/strong>batez ere langile eta kontsumitzaileena. Makinak erabiltzerakoan, segurtasuna <strong>funtsezkoa <\/strong>da langileen segurtasuna nahiz <strong>produktu seguruen <\/strong>merkaturatzea bermatzeko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/makinek-harrapatzearen-gaineko-istripuak-prebenitzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Makinen erabilerak<\/a> zuzenean <strong>istripu-kopuru <\/strong>handia eragiten du, eta horren kostu soziala <strong>murriztu daiteke segurtasuna makinak diseinatzeko eta fabrikatzeko faseetan integratuz <\/strong>eta instalazio eta mantentze-lan egokiak eginda.<\/p>\n<p>Zeintzuk dira erregelamendu berri hau indarrean sartzean <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/segurtasuna-kautxu-eta-plastikoen-makinetan\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">makinen segurtasunaren<\/a> araudian egingo diren <strong>aldaketa nagusiak? <\/strong>Lehenik eta behin, <strong>segurtasun-baldintzak zorrotzagoak izango dira. Segurtasun-maila handia <\/strong>bermatu nahi da makinen diseinuan eta fabrikazioan, makinaren funtziotik eratorritako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arrisku-mekanikoak-arrisku-mekanikoen-arrisku-eta-faktore-nagusiak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>arriskuak<\/strong><\/a> <strong>gutxitzeko eta ezabatzeko, <\/strong>horiek erabiltzaile profesionalek zein kontsumitzaileek izan baititzakete.<\/p>\n<p>Erregelamendua <strong>makinei, kuasi makinei eta horiekin loturiko honako produktu hauei aplikatzen zaie: <\/strong><\/p>\n<ol>\n<li>Ekipo trukagarriak<\/li>\n<li>Segurtasun-osagaiak<\/li>\n<li>Jasotzeko osagarriak<\/li>\n<li>Kateak, kableak eta zingilak<\/li>\n<li>Transmisio mekanikoko gailu mugigaiak.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Bestalde, <strong>zenbait produktu kanpoan utzi dira; <\/strong>hala nola, jolas-parkeetarako ekipo espezifikoak; instalazio nuklear batekin loturikoak; aire, ur edo trenbide bidezko garraiobideak; armak; ibilgailu motordunak eta horien atoiak; bi edo hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak; traktoreak; meatze-putzuetarako igogailuak; antzezpen artistikoetako aktoreen jasogailuak; bulegoko makina arruntak; eta etxean erabiltzeko produktu elektriko eta elektroniko espezifikoak, besteak beste.<\/p>\n<p>Halaber, makinak, loturiko produktuak eta kuasi makinak diseinatzeari eta fabrikatzeari dagokionean, <strong>fabrikatzaileek bete beharreko betebehar espezifikoak <\/strong>ezartzen ditu. Betebehar horien artean aurkitzen dira <strong>dokumentazio teknikoa egitea, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/bazenekien-arriskuen-ebaluaketan-lau-fase-daudela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arriskuen ebaluazioak<\/a> egitea, egokitasuna ebaluatzeko prozedurak aplikatzea eta <strong>EBko adostasun-adierazpena egitea. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Makinek segurtasun-baldintzak betetzea bermatzeko adostasunaren ebaluazio-prozedura <\/strong>ezberdinak zehazten ditu, fabrikatzaileek jarraitu behar dituztenak. Produkzioaren barne-kontrola, ereduzko EB azterketa, kalitatea ziurtatzean oinarritutako adostasuna eta unitateko egiaztapenean oinarritutako adostasuna.<\/p>\n<p><strong>Adostasun-presuntzioa <\/strong>ezartzen da aratu bateratuak edo horien zati bat betetzen duten makina eta produktuentzat, eta horrek merkaturatze-prozesua errazten du. Beraz, produktu batek arauak betetzen baditu, erregelamenduan ezarritako funtsezko osasun- eta segurtasun-baldintzekin bat datorrela jotzen da automatikoki.<\/p>\n<p>Araudi berrian <strong>arrisku handiko makinen kataloga <\/strong>ere jasotzen da, eta horiek hirugarren batek <strong>nahitaez egiaztatzea eta ziurtatzea <\/strong>eskatzen dute. Lehen, Makinei buruzko 2006\/42EE Zuzentarauaren IV. Eranskinean zegoen, eta orain I. Eranskinera aldatu da.<\/p>\n<p><strong>EE adostasun-adierazpena formatu digitalean <\/strong>ematea eta <strong>erabiltzeko jarraibideak ere formatu digitalean <\/strong>ematea baimentzen du. Gainera, kuasi makinek <strong>muntatzeko jarraibide digitalak eta inkorporazio digitalaren adierazpena <\/strong>izan ditzakete. Hala ere, bezeroak eskatuz gero, fabrikatzaileek erabiltzeko jarraibideak inprimatuta eman beharko dituzte.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>segurtasun-osagaien <\/strong>definizioa zabaltzen du, osagai fisikoez eta digitalez gain, <strong>softwarea <\/strong>sartzeko. Era berean, <strong>teknologia digitalekin lotutako arriskuak <\/strong>jorratzen ditu, <strong>makinen zibersegurtasunarekin <\/strong>zerikusia duten baldintzak ezartzearekin batera.<\/p>\n<p>2023\/1230 (EB) erregelamenduak, <strong>makinen funtsezko aldaketaren definizioa zabaltzen <\/strong>eta aldaketa-mota horiekin lotutako legezko ondorioak ezartzen ditu. Makina bat <strong>goitik behera aldatzen <\/strong>bada edo makinan <strong>EE markaketaren <\/strong>legezko baldintzei eragiten dieten <strong>aldaketak <\/strong>egiten badira, segurtasun bermatzeko <strong>adostasunaren ebaluazio-prozedura <\/strong>beharko da. Modu horretan, erabiltzaileek funtsezko aldaketaren bat egiten badute, fabrikatzaile bihurtuko dira, eta horrekin lotutako erantzukizun guztiak beren gain hartu beharko dituzte.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europako erregelamendu berria onartu da, 2023\/1230 (EB), eta makinen segurtasunari buruzko araudian aldaketak egin ditu&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4086,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4088"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4088"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4088\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4086"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4088"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4088"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4088"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}