{"id":4164,"date":"2023-11-17T10:00:44","date_gmt":"2023-11-17T09:00:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4164"},"modified":"2023-11-15T21:57:03","modified_gmt":"2023-11-15T20:57:03","slug":"haurrei-janaria-prestatzen-irakatsi-noski-baietz-baina-modu-seguruan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/haurrei-janaria-prestatzen-irakatsi-noski-baietz-baina-modu-seguruan\/","title":{"rendered":"Haurrei janaria prestatzen irakatsi? Noski baietz, baina modu seguruan"},"content":{"rendered":"<p>Haurrekin janaria prestatzea esperientzia zoragarria da. Haurrek jolas moduan hartzen dute, eta <strong>beren trebetasunak <\/strong>eta sormena <strong>garatzen <\/strong>nahiz <strong>erantzukizunak hartzen <\/strong>laguntzen die. Baina <strong>berme osoarekin <\/strong>egin ahal izateko, beharrezkoa da <strong>segurtasun-gomendio <\/strong>batzuk jarraitzea, arrisku eta gorabeherarik izan ez dezagun.<\/p>\n<p>Negu-giro gehiagoko garai honetan, denbora gehiago ematen dugu etxean, eta haurrak entretenitzeko eta <strong>ohitura osasungarrietan <\/strong>sartzen joateko modu bat <strong>haiekin <\/strong>plater erraz eta osasuntsu bat <strong>prestatzea <\/strong>da. Baina kontuan izan behar dugu sukaldaritza eta sukaldeko praktikak arriskutsuak izan daitezkeela haurrek <strong>jarduera segurtasunez egin <\/strong>ahal izateko <strong>beharrezko neurriak hartzen <\/strong>ez baditugu. Beraz, gogoan hartu gomendio hauek, nahigabe bat baino gehiago saihets ditzakete-eta.<\/p>\n<p><strong>Etengabe gainbegiratzea. <\/strong>Ez utzi inoiz haurrak bakarrik <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/txikiekin-sukaldean-prebentzioa-areagotu-behar-duzu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sukaldean<\/a> eta ez galdu begien bistatik, bereziki arriskutsua izan daitekeen tresna edo etxetresna elektrikoren bat erabiltzen ari direnean.<\/p>\n<p><strong>Eskuak garbitzea.<\/strong> Ziurtatu haurrek eskuak garbitzea janaria prestatzen hasi baino lehen. Garrantzitsua da <strong>janaria prestatzen hasi aurretik eskuak ondo garbitzea <\/strong>funtsezkoa dela ikastea, elikadura-arriskuak saihestearren. Eskuak <strong>xaboiarekin garbitu eta ondo igurtzi behar dira. <\/strong>Ez du balio soilik iturriaren azpian jartzeak.<\/p>\n<p><strong>Sukaldeko tresnak erabiltzea. <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/nola-ikasten-dute-haurrek-euren-burua-babesten\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Haurrek<\/a> <strong>aiztoak erabili <\/strong>behar badituzte, <strong>haien adin eta trebetasunerako egokiak izan behar dute. <\/strong>Beti <strong>gainbegiratu behar duzu aiztoen erabilera, <\/strong>eta behar bezala nola ebaki irakatsi behar diezu. Erabili ebakitzeko taula bat gainazal egonkor baten gainean jarrita, mahaiaren eta gainaren ertzetatik urrun.<\/p>\n<p>Plastiko gogorreko aiztoak erabil ditzakete elikagai bigunak igurzteko edo mozteko, eta, beste aizto-mota batzuk erabili behar badituzte, zure eskua haien eskuaren gainean jarri eta gidatu egin behar dituzu. Argi utzi behar zaie <strong>heldu baten begiradapean bakarrik erabili ahal izango dituztela. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Kirtenak berotzen ez zaizkien zartaginak eta eltzeak <\/strong>erabili behar dira, ustekabeko erredurak saihesteko. Zartaginen <strong>kirtenak gainaldearen barrura aldera jarri behar dituzu beti, <\/strong>haurrek, mugitzean, ez ukitzeko eta barruan dagoen jaki beroa ez irauli edo gainera ez botatzeko.<\/p>\n<p>Haurrei erakutsi <strong>beroarekin eta gainazal beroekin kontuz ibiltzen; <\/strong>hala nola, eltzeetako hormak edo labeko erretiluak eta ateak. Eremu horiek arriskutsuak direla eta ez dituztela ukitu behar ikasi behar dute, erredurak saiheste aldera.<\/p>\n<p><strong>Ordena eta antolamendua. <\/strong>Erakutsi <strong>garrantzitsua dela sukaldea ondo ordenatuta izatea. <\/strong>Osagaiak eta tresnak antolatuta eta prest izan beha dira erabiltzeko. <strong>Etxetresna elektrikoak <\/strong>\u00a0erabili aurretik, <strong>eskuak lehortuta dituztela ziurtatu behar duzu. <\/strong>Oso garrantzitsua da, baita ere, <strong>horiek deskonektatzea, <\/strong>erabiltzeari utzi bezain laster.<\/p>\n<p><strong>Isuriak eta zipriztinak. <\/strong>Erakutsi haurrei osagaiak nola erabili behar dituzten, bota eta zipriztindu gabe. <strong>Berehala garbitu <\/strong>gerta daitezkeen <strong>isuriak; <\/strong>ahal bada, hobe da sukaldeko paper xurgatzailea erabiltzea sukaldeko zapiak edo trapuak baino.<\/p>\n<p><strong>Ahalik eta garbitasun handiena izan beti. <\/strong>Erakutsi <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/nola-ekidin-haurrek-etxean-intoxikazioak-jasatea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">haurrei<\/a> sukaldean higienea zein garrantzitsua den, <strong>tresnak eta gainazalak behar bezala garbituta eduki behar direla. <\/strong>Horren barruan sartzen dira platerak garbitzea, gainazalak garbitzea eta, erabili ondoren, osagaiak behar bezala jasotzea. Egokiena da <strong>dena garbitzen joatea, janaria prestatzeko lana aurreratzen ari garen heinean. <\/strong><\/p>\n<p>Halaber, azpimarratu behar da zein garrantzitsua den <strong>elikagaiak behar bezala garbitzea, <\/strong>bereziki <strong>frutak eta barazkiak. <\/strong>Lurrera eroritako elikagaiak bota egin behar dira. <strong>Ez erabili tresna berberak elikagai-mota ezberdinak mozteko, <\/strong>aurretik garbitu gabe, eta <strong>ohola beti garbitu erabili ondoren, <\/strong>osagai baten edo bestearen artean, <strong>kutsadura gurutzatua saihesteko. <\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haurrekin janaria prestatzea esperientzia zoragarria da. Haurrek jolas moduan hartzen dute, eta beren trebetasunak eta&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4140,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4164"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4164"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4164\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4140"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4164"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4164"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4164"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}