{"id":4166,"date":"2023-11-22T10:00:03","date_gmt":"2023-11-22T09:00:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4166"},"modified":"2023-11-15T22:13:17","modified_gmt":"2023-11-15T21:13:17","slug":"nola-lagun-dezake-aak-laneko-segurtasuna-eta-osasuna-hobetzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/nola-lagun-dezake-aak-laneko-segurtasuna-eta-osasuna-hobetzen\/","title":{"rendered":"Nola lagun dezake AAk laneko segurtasuna eta osasuna hobetzen?"},"content":{"rendered":"<p>Aro digitalean, hainbat industria eraldatzeko gai den <strong>tresna boteretsu <\/strong>moduan sortu da Adimen Artifiziala (AA). Eragin-eremu horien artean aurkitzen da, baita ere, <strong>laneko arriskuen prebentzioa <\/strong>(LAP); hots, langileen segurtasun eta ongizaterako ezinbestekoa. AA teknologia lan-ingurunean <strong>prebentzioa eta segurtasuna kudeatzeko modua iraultzen ari da. <\/strong>Nola egiten du? Jarraitu irakurtzen eta deskubritu.<\/p>\n<p>Adimen artifiziala gure bizitzetara iritsi da geratzeko asmoarekin. Azken garaietako <strong>aurrerapen teknologiko <\/strong>disruptoreenetako bat da, eta, gainerako eremu eta sektoreetan bezala, <strong>oso baliagarria <\/strong>izan daiteke lantokian <strong>arriskuak prebenitzeko, laneko arriskuak identifikatzeko eta jorratzeko <\/strong>eta langileak babesteko enpresek duten gaitasuna hobetu baitezake.<\/p>\n<p>AAk, algoritmo aurreratuen bidez, <strong>datu-kopuru handiak azter ditzake arrisku-patroiak eta \u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0-seinaleak identifikatzeko; <\/strong>era horretan, <strong>arriskuak sakon aztertzeaz gain, goiz detektatu daitezke. <\/strong>Ondorioz, lanean <strong>arriskuak aurreikusteko gaitasuna handiagoa da, <\/strong>arrisku horiek arazo larri bihurtu baino lehen.<\/p>\n<p>Gainera, AA sistemek <strong>jokabide-patroiak eta ingurumen-baldintzak detekta <\/strong>ditzaketenez, <strong>aurrez neurriak har daitezke <\/strong>seguruak ez diren portaeren edo lantokian istripu edo lesioren bat eragiten amai dezaketen baldintza desegokien aurrean.<\/p>\n<p><strong>Egoera arriskutsuak denbora errealean detektatzean, alertak sor ditzake; <\/strong>hala nola, segurtasun-arauak ez betetzea, substantzia toxikoen aurrean egotea edo ekipoen gainkarga. Alerta horiek eginda, beraz, <strong>istripuak saihestu eta arriskuak ezaba ditzake. <\/strong>Horrez gain, jasotako eta aztertutako informazio guztia <strong>lagungarria izan daiteke antolakuntzari eta prozesuei buruzko erabakiak hartzeko, <\/strong>horiek hobetu eta seguruagoak izan daitezen.<\/p>\n<p>AAk, halaber, tradizionalki gizakiak esku hartzea eskatzen zuten <strong>zeregin arriskutsuak automatiza ditzake. <\/strong>Horrela, <strong>langileentzako arriskua murrizteaz gain, <\/strong>lanak egiterakoan eraginkortasuna eta zehaztasuna handiagotu egiten da. AAk bultzaturiko robotek eta sistema autonomoek <strong>ingurune oso arriskutsuetan egin ditzakete lanak, gizakia <\/strong>arrisku handiko egoeren aurrean <strong>jarri gabe. <\/strong><\/p>\n<p>Bestalde, AAren erabilera <strong>prestakuntza <\/strong>eta langileak lan-segurtasunean prestatzeko eta trebatzeko modua <strong>aldatzen ari da. <\/strong>AAn oinarritutako <strong>simulazio birtualen <\/strong>bidez, langileek aurre egin diezaiekete simulatutako arrisku-egoerei eta modu seguruan maneiatzen ikas dezakete. Simulazio horiek <strong>ingurune kontrolatua <\/strong>eskaintzen dute <strong>larrialdien aurrean erantzunak praktikatzeko; <\/strong>ondorioz, plantillaren prestakuntza nabarmen hobetzen da arrisku-egoeren aurrean.<\/p>\n<p>AA erabilita, enpresa eta erakundeek <strong>analisi prediktiboak <\/strong>egin ditzakete <strong>gertatutako gorabeheren aurrean, hobetzeko arloak identifikatzearren. <\/strong>Aurretik gertatutako istripuen eta egoeren datuak aztertzean, enpresek <strong>neurri prediktiboak har ditzakete <\/strong>etorkizunean <strong>antzeko arazoak gerta ez daitezen. <\/strong>Datuetara bideratutako ikuspegi horrek lan-segurtasuneko praktikak <strong>etengabe hobetzeko <\/strong>aukera ematen du.<\/p>\n<p>Azken finean, <strong>AAk gure eskura jartzen dituen tresnak aprobetxatu behar ditugu. <\/strong>Adimen Artifiziala Laneko Arriskuen Prebentzioan integratzea gertaera erabakigarria da <strong>laneko segurtasunaren bilakaeran. <\/strong>AAk duen gaitasun prediktiboa eta analitikoa aprobetxatzean, enpresek eta erakundeek <strong>lan-ingurune seguruagoak eta osasuntsuagoak sor <\/strong>ditzakete. Teknologiaren eta laneko segurtasunaren arteko lankidetza horrek bizitzak salbatzeaz gain, <strong>prebentzioaren eraginkortasuna bultzatzen du <\/strong>alderdi guztietan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aro digitalean, hainbat industria eraldatzeko gai den tresna boteretsu moduan sortu da Adimen Artifiziala (AA)&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4144,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4166"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4166"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4166\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4144"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4166"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4166"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4166"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}