{"id":4172,"date":"2023-11-24T10:00:33","date_gmt":"2023-11-24T09:00:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4172"},"modified":"2023-11-15T22:36:53","modified_gmt":"2023-11-15T21:36:53","slug":"arrisku-mekanikoak-nola-hautatu-babesgarri-egokia-egiten-den-lan-motaren-arabera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arrisku-mekanikoak-nola-hautatu-babesgarri-egokia-egiten-den-lan-motaren-arabera\/","title":{"rendered":"Arrisku mekanikoak. Nola hautatu babesgarri egokia egiten den lan-motaren arabera?"},"content":{"rendered":"<p>Behin baino gehiagotan azaldu dugu <strong>laneko ekipoak eta makinak erabiltzeak <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arrisku-mekanikoak-arrisku-mekanikoen-arrisku-eta-faktore-nagusiak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>arrisku mekanikoen<\/strong><\/a> aurrean jartzen gaituela, eta horrek lesio fisikoak eragin diezazkiekeela langileei makinen, erreminten eta piezen elementuren baten edo batzuen ekintza mekanikoa medio. Arrisku handi horiek saihesteko edo minimizatzeko aplikatu behar diren <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arrisku-mekanikoei-aurre-egiteko-eta-harrapatzeak-saihesteko-prebentzio-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>prebentzio-neurrien<\/strong><\/a> artean, aukera bat da <strong>babesgarriak instalatzea <\/strong>arrisku-eremura sartzea eragozteko. Baina <strong>nola aukeratzen dira babesgarri egokiak? <\/strong>Zeregin bakoitzerako zein babesgarri-mota den egokiena azalduko dugu.<\/p>\n<p>Dakigun moduan, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/hobe-da-babestea-negar-egitea-baino-babesak-modu-seguruan-erabiltzea-sailkapena\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>babesgarriak hiru motatakoak <\/strong>izan daitezke:<\/a> <strong>Finkoak, <\/strong>beren posiziotik mugitu ezin direnak, finkatuta edo itxita egoteagatik; <strong>Mugikorrak,<\/strong> erremintak erabili gabe erretiratu edo ireki daitezkeenak; eta <strong>Doigarriak,<\/strong> finkoak edo mugikorrak izan daitezkeenak eta osorik erregulatu daitezkeenak edo zati doigarriak izan ditzaketenak.<\/p>\n<p>Baina noiz <strong>instalatu behar da babesgarri mota bat <\/strong>edo beste bat? <strong>Zertan oinarritu behar da <\/strong>behar bezala aukeratzeko? Babesgarri egokia aukeratu ahal izateko, <strong>zer lan-mota egin behar den hartu behar da kontuan. <\/strong>Era horretan, <strong>hiru lan-mota<\/strong> bereiziko ditugu: lan jarraituak, noizbehinkako lanak eta ziklo bakoitzaren amaierako lanak.<\/p>\n<p>Zeintzuk dira <strong>lan jarraituak? <\/strong>Langileak lanaldi osoan jarraian elementu mugikorretatik gertu egiten dituenak dira.<\/p>\n<p>Era horretako lanetan, <strong>elementu mugikorrak <\/strong>lana egiterakoan <strong>erabat eskuragaitz egon badaitezke, babesgarri finkoak edo babesgarri mugikorrak jarri behar dira, azken horiek katigamenduarekin edo katigamendu eta blokeoarekin <\/strong>10 segundo baino gehiago gelditzen badira.<\/p>\n<p>Baina <strong>elementu mugikorrak ezin badira erabat eskuragaitz egon, babesgarri finkoak <\/strong>jarri beharko dira lana egiteko erabiltzen ez diren eremuetan; horrez gain, <strong>piezak elikatzeko gailuak <\/strong>eta organo mugikorretarako sarbidea murrizteko <strong>babesgarri doigarriak jarriko dira , <\/strong>baita piezen eustea areagotuko duten <strong>bultzatzaileak <\/strong>edo gailuak ere, edo organo mugikorrera arrisku-fasean sartzea eragozten duten <strong>babes-gailuak. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Noizbehinkako lanei <\/strong>dagokienean, oro har makina erabat automatikoak zaintzeko eta\/edo kontrolatzeko lanak egiten dira (garbiketa-lanak, mantentze-lanak, doiketako lanak\u2026), eta <strong>babesgarriek aukera eman behar dute <\/strong>erremintak jartzeko eta\/edo ordezkatzeko <strong>ezinbestekoak diren esku-hartzeak egiteko <\/strong>edota mantentze-lanak egiteko, <strong>segurtasun-baldintzetan. <\/strong><\/p>\n<p>Eta ahal den neurrian, <strong>kontrolatzeko eta mantentzeko eragiketa horiek <\/strong>babesgarrien bidez egiten saiatuko gara. Era horretako zereginak egiteko sarbidea lan egin behar den <strong>eremura mugatu behar da <\/strong>soilik, eta, <strong>ahal bada, babesgarria <\/strong>edo ezarritako babes-gailua <strong>desmuntatu gabe egin behar dira.<\/strong><\/p>\n<p>Lana egiteko erabiltzen ez diren eremuetan, honako hauek behar dira: <strong>babesgarri finkoak <\/strong>edo babesgarri <strong>mugikorrak katigamenduarekin <\/strong>edo <strong>katigamendu eta blokeoarekin, <\/strong>lan-zikloan zehar organo mugikorrera sartzea eragozteko, edota arrisku-fasean organo mugikorrera sartzea eragozten duten <strong>babes-gailuak. <\/strong><\/p>\n<p>Azkenik, <strong>ziklo bakoitzaren amaierako lanetarako, makina <\/strong>erabat automatikoak <strong>zaintzeko eta\/edo kontrolatzeko lanak badira, babesgarri mugikorrak erabiliko dira katigamenduarekin edo katigamendu eta blokeoarekin, <\/strong>lan-zikloan zehar organo mugikorrera sartzea eragozteko, edota arrisku-fasean organo mugikorrera sartzea eragozten duten <strong>babes-gailuak. <\/strong><\/p>\n<p>Garbitzeko eta mantentzeko lanen kasuan, bi egoera ezberdin bereizi behar ditugu:<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Zereginak organo edo mekanismo arriskutsuak erabat geldirik daudela egiteko aukera ematen dutenak. <\/strong>Kasu horretan, <strong>kontsignatutako makina erabiliko da. <\/strong><\/p>\n<p>&#8211; <strong>Zereginak organo edo mekanismo arriskutsuak erabat geldirik daudela egiteko aukera ematen EZ dutenak. <\/strong>Kasu horietan, <strong>aginte-hautatzaile katigagarriak erabiliko dira, <\/strong>arriskua ahalik eta gehien mugatzeko <strong>martxan dauden esku-hartzeen faseetarako; <\/strong>adibidez, sakagailu sentsitiboak, pultsuko martxa, urrutiko aginteak, etab. Eta hautatutako modua gainerako ekintza-organoen gainetik egongo da, larrialdiko geldialdikoaren gainetik izan ezik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Behin baino gehiagotan azaldu dugu laneko ekipoak eta makinak erabiltzeak arrisku mekanikoen aurrean jartzen gaituela,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4170,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4172"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4172"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4172\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4170"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4172"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4172"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4172"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}