{"id":4318,"date":"2024-02-02T10:00:25","date_gmt":"2024-02-02T09:00:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4318"},"modified":"2024-02-20T10:56:50","modified_gmt":"2024-02-20T09:56:50","slug":"pertsonen-osasunerako-arriskutsuak-dira-tenperatura-baxuak-zer-egin-daiteke-pertsona-batek-hotz-edo-hipotermia-handia-duenean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/pertsonen-osasunerako-arriskutsuak-dira-tenperatura-baxuak-zer-egin-daiteke-pertsona-batek-hotz-edo-hipotermia-handia-duenean\/","title":{"rendered":"Pertsonen osasunerako arriskutsuak dira tenperatura baxuak. Zer egin daiteke pertsona batek hotz edo hipotermia handia duenean?"},"content":{"rendered":"<p>Hipotermia gertatzen da <strong>gorputza orokorrean hozten denean; <\/strong>hau da, pertsona baten <strong>barne-tenperatura 35 \u00b0C-tik behera jaisten denean. <\/strong>Orduan, erreakzio fisiologiko eta psikologiko batzuk gertatzen dira, bero-trukea <strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-zure-gorputzak-mekanismo-termo-erregulatzailea-duela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">erregulatzeko mekanismoen<\/a> desoreka dela-eta, <\/strong>eta <strong>osasunerako arriskua <\/strong>sortzen da. <strong>Garrantzitsua da berehala jardutea, <\/strong>konplikazio larriak gerta ez daitezen. Baina, zer egin daiteke?<\/p>\n<p>Gorputza pixkanaka hoztearekin, gaitasun mentala eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-zure-lantokiko-tenperaturak-zure-produktibitateari-eragiten-diola\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">lan fisikorako gaitasuna<\/a> erabat murrizten dira. Horrela, <strong>nahasmendu mentaleko egoerak eta nahasmenduak sortzen dira judizioan, <\/strong>eta pertsona ez da gai egoerak duen arriskua antzemateko. Hori dela-eta, beharrezkoa da laguntza ematea hotz-giro horretatik ateratzeko eta pertsonari suspertzen lagunduko dioten neurriak hartzeko.<\/p>\n<p>Gorputza hoztearen <strong>kasu larrienetan, konorterik eza eta gorputzeko funtzio gehienen paralisia <\/strong>ez ezik, bihotz-biriketako funtzioak erabat murriztea ere gerta daiteke. Eta <strong>barne-tenperatura 28 \u00b0C-ra <\/strong>jaisten bada, <strong>bihotz-fibrilazioa <\/strong>izateko arrisku handia dago.<\/p>\n<p>Hortaz, tenperatura baxuak <strong>arrisku handia <\/strong>dira pertsonen osasunerako, eta beharrezkoa\u00a0 da behar bezalako neurriak hartzea hotz-egoeren aurrean jartzerakoan. Gainera, badaezpada, pertsona batek hiportemia izanez gero, <strong>garrantzitsua da azkar nola jardun jakitea, <\/strong>konplikazio larriak gerta ez daitezen.<\/p>\n<p>Ondorioz, <strong>pertsona berotzeko <\/strong>eta gorputzeko bere tenperatura ahalik eta azkarren berreskuratzen laguntzeko <strong>har ditzakezun neurri batzuk emango dizkizugu: <\/strong><\/p>\n<p>&#8211; <strong>Eduki pertsona babestuta. <\/strong>Bildu mantekin edo arropa lehor eta beroarekin, gorputzeko beroa gehiago gal ez dezan.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Bilatu aterpe bero bat. <\/strong>Eraman kaltetutako pertsona leku bero batera, haizerik eta hezetasunik ez dagoenera.<\/p>\n<p>&#8211; Pertsona bustita badago, <strong>arropa bustia kendu <\/strong>eta arropa lehorrak jarri behar dizkiozu, edota manta edo ehun lehorrekin estali.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Pertsonaren gorputza pixkanaka berotu behar duzu. Bero epela <\/strong>eta graduala <strong>aplikatu behar diozu, <\/strong>manta termikoak, ur beroko botilak edo konpresa epelak jarriz besapeetan, lepoan, bularrean eta iztartean.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Edateko eskaini likido beroak. <\/strong>Pertsona kontziente badago eta modu seguruan irentsi badezake, eskaini zopa edo edari beroak, gehiegi ez bada ere, barrutik berotu ahal izateko. <strong>Ez eman alkohol eta kafeinarik, <\/strong>egoera oker dezakete-eta.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Ez jarri beroa zuzenean, bero handiko iturrien bidez, <\/strong>azalean erredurak eragin diezazkiokeelako; izan ere, pertsonak ez du sentikortasunik bere gorputz-adarretan, eta ez duenez bero handia sentituko, bero-iturritik ez da garaiz erretiratuko.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Ez igurtzi gorputz-adarrak, <\/strong>\u00a0kaltegarria izan daiteke-eta. Larruazalean kalteak eragin diezazkioke eta bero-galera areagotu, odol hotzeko zirkulazioa gorputzaren nukleorantz handitzean.<\/p>\n<p>&#8211; <strong>Bilatu arreta medikoa. <\/strong>Hipotermia larria bada edo pertsonak nahasmendua, letargia, arnasa hartzeko zailtasuna edo konorte-galera erakusten badu, eskatu laguntza medikoa berehala. Hipotermia sakona duten biktimak berriz berotzeko eta errekuperatzeko lanak ospitale batean egin behar dira langile espezializatuekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hipotermia gertatzen da gorputza orokorrean hozten denean; hau da, pertsona baten barne-tenperatura 35 \u00b0C-tik behera&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4316,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4318"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4318"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4318\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4316"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4318"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4318"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4318"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}