{"id":4335,"date":"2024-02-20T10:00:46","date_gmt":"2024-02-20T09:00:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4335"},"modified":"2024-02-20T10:55:01","modified_gmt":"2024-02-20T09:55:01","slug":"neguan-etxeak-modu-seguruan-berotzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/neguan-etxeak-modu-seguruan-berotzea\/","title":{"rendered":"Neguan etxeak modu seguruan berotzea"},"content":{"rendered":"<p>Neguan gure etxeak bero mantendu behar izaten ditugu. Baina oso garrantzitsua da <strong>berotzerakoan modu seguruan <\/strong>egitea, osasunerako <strong>arriskuak <\/strong>eta istripu posibleak <strong>saihesteko. <\/strong>Gaur, zure etxea modu seguruan berotzeari buruzko <strong>aholku eta neurri <\/strong>batzuk emango dizkizugu, bereziki su-ontziak, tximiniak eta berogailuak erabiltzeari dagokionean.<\/p>\n<p>Berokuntza zentrala nahiz erradiadore elektrikoak izan ohi dira gehien gomendatzen direnak, prebentzioaren ikuspuntutik, bestelako su-ontzi, tximinia edo berogailuak baino. <strong>Ur beroko berokuntza eta erradiadore elektrikoa sistema seguruagoak dira, materialen errekuntzarik eragiten ez dutelako <\/strong>eta kerik edo osasunerako isuri kaltegarririk sortzen ez dutelako.<\/p>\n<p><strong>Su-ontziek, tximiniek eta berogailuek arrisku handiagoak dituzte; <\/strong>esate baterako, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/su-bat-itzaltzea-nola-joka-dezakegu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sutea<\/a> izateko aukera, karbono monoxidoak eragindako intoxikazioa eta bestelako osasun-arazoak, behar bezala ez erabiltzeagatik edo mantentze-lan egokiak ez egiteagatik gerta baitaitezke.<\/p>\n<p>Sistema horietako bakoitza erabiltzeari buruzko <strong>aholkuak eta neurriak <\/strong>aztertuko ditugu.<\/p>\n<p><strong>Su-ontziak<\/strong><\/p>\n<p>Su-ontziak gela bat berotzeko aukerarik tradizionalena dira, baina arriskutsuena ere izan ohi dira, su-ontzi asko oihalez estalitako ohatila-mahaietan jartzen baitira, eta, horrela, <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-su-itzalgailua-publizista-ingeles-batek-asmatutakoa-dela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">suteak<\/a> sortzen dira maiz. Horiek erabiltzeak hainbat arrisku ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Su-ontziek <strong>gas toxikoak sortzen dituzte; <\/strong>hala nola, karbono monoxidoa (CO) eta sufre dioxidoa (SO\u2082). Gas horiek hilgarriak izan daitezke asko arnasten badira.<\/li>\n<li><strong>Gaizki jarritako su-ontzi batek <\/strong>edo zaintzarik gabe funtzionatzen duenak suteak eragin ditzake material erregaiekin edo sukoiekin kontaktuan jartzen bada.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Su-ontziak segurtasunez erabiltzeko aholkuak:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ez utzi inoiz su-ontzi bat gainbegiratu gabe. <\/strong>Beharrezkoa da lotara joan edo etxetik irten aurretik itzaltzea.<\/li>\n<li>Erabili su-ontzia <strong>ondo aireztatutako eremuetan, <\/strong>gas toxikoak pilatu ez daitezen.<\/li>\n<li><strong>Kontuan izan non kokatzen duzun. <\/strong>Gortinetatik, mantetatik, oihaletatik, altzarietatik eta erraz erretzeko edo suak hartzeko moduko bestelako objektu batzuetatik urrun eduki behar duzu.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Tximiniak<\/strong><\/p>\n<p>Tximiniak bero-iturri oso ezagunak dira eta neguan erabiltzen dira, baina horiek erabiltzeko hainbat neurri hartu behar dira:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Erregularki garbitu <\/strong>behar da. Hotzaldia etorri baino lehen garbitu behar da, kreosota, hondakin sukoia, pila ez dadin.<\/li>\n<li>Suaren aurrean <strong>babesteko sareta bat edo sare bat instalatu behar da, <\/strong>txinpartak tximiniatik irten ez daitezen eta <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/etxea-tximinietako-suetatik-babestu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sutea<\/a> eragin ez dezaten.<\/li>\n<li><strong>Erabat zaindu <\/strong>behar da eta itzali etxetik irten edo ohera joan aurretik. Halaber, <strong>erretzeko edo su hartzeko moduko materialak urrundu behar dira <\/strong><\/li>\n<li><strong>Urtero <\/strong>profesional batek <strong>berrikusi <\/strong>behar du, tximinia egoera onean dagoela bermatzeko.<\/li>\n<li><strong>Kea <\/strong>tximiniako zulotik <strong>behar bezala husten dela kontrolatu behar da, <\/strong>kea edo gas toxikoak arnastearen ondorioz intoxikaziorik gerta ez dadin.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Berogailuak<\/strong><\/p>\n<p>Gas-berogailuak ohikoak dira etxe askotan. Hona hemen zenbait gomendio horiek seguru erabiltzeko:<\/p>\n<ul>\n<li>Berogailuak erabili aurretik, <strong>garbitu eta konexioak egiaztatu. <\/strong>Ikuskapen erregularrak egin behar dira izan daitezkeen gas-ihesak detektatzeko.<\/li>\n<li>Ziurtatu berogailua dagoen <strong>gela ondo aireztatuta dagoela, <\/strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/etxean-gasa-erabiliz-gero-zeintzuk-dira-ezagutu-behar-dituzun-arriskuak-eta-prebentzio-neurriak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">gas<\/a> kaltegarriak pila ez daitezen.<\/li>\n<li><strong>Gas-usaina <\/strong>sumatzen baduzu, itzali berehala berogailua, aireztatu gela eta deitu berogailua aztertu eta konpon dezakeen profesional bati. Jarri berogailua gortinetatik, altzarietatik eta su har dezaketen objektuetatik distantzia seguru batera.<\/li>\n<li><strong>Itzali berogailua behar ez duzunean <\/strong>eta ohera joan aurretik.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Erradiadore elektrikoak <\/strong><\/p>\n<p>Berogailuak, su-ontziak edo tximiniak baino seguruagoak badira ere, zenbait aholku jarraitu behar dira gorabeherak prebenitzeko:<\/p>\n<ul>\n<li>Jarri erradiadore elektrikoak <strong>gainazal lau eta egonkor batean. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Distantzia seguru batera izan <\/strong>su har dezaketen objektuak.<\/li>\n<li>Ziurtatu erradiadoreak behar adina leku izatea inguruan <strong>aire-zirkulazio <\/strong>ona izateko.<\/li>\n<li><strong>Ez oztopatu bero-irteerak <\/strong>eta aireztapen-saretak.<\/li>\n<li>Egiaztatu <strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekienkable-elektrikoak-mundua-aldatu-zuela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">kableak<\/a> eta entxufeak egoera onean daudela. <\/strong>Entxufea edo kableak berotzen ari direla nabaritzen baduzu, deskonektatu eta jarri harremanetan profesional batekin.<\/li>\n<li><strong>Ez erabili <\/strong>erradiadorea konektatzeko <strong>luzagarriak edota egokigailu anizkunak. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Tarteka garbitu, <\/strong>hautsa ez pilatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Gogoratu segurtasuna dela lehendabiziko gauza. Kontu handiz ibili erradiadoreak, berogailuak eta su-ontziak <strong>ukitzerakoan, erredurarik izan ez dezazun. <\/strong>Ez saiatu lekuz aldatzen piztuta edo bero badaude. Itxaron hoztu arte, modu seguruan egiteko.<\/p>\n<p>Jarraitu neurri hauek zure etxea bero mantentzeko, zure familiaren osasuna eta osotasuna arriskuan jarri gabe. Negu segurua eta atsegina izan dezazula! ?\u2744\ufe0f<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Neguan gure etxeak bero mantendu behar izaten ditugu. Baina oso garrantzitsua da berotzerakoan modu seguruan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4308,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4335"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4335"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4335\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4308"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4335"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4335"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4335"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}