{"id":4346,"date":"2024-03-06T10:00:30","date_gmt":"2024-03-06T09:00:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4346"},"modified":"2024-02-29T15:51:50","modified_gmt":"2024-02-29T14:51:50","slug":"obra-mugitzen-denean-errepideetako-obren-seinaleztapen-mugikorra","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/obra-mugitzen-denean-errepideetako-obren-seinaleztapen-mugikorra\/","title":{"rendered":"Obra mugitzen denean\u2026 errepideetako obren seinaleztapen mugikorra"},"content":{"rendered":"<p>Edozein eraikuntza-proiektu egiten denean edo bide-azpiegiturak hobetzen direnean, segurtasuna erabateko lehentasuna izaten da. Errepideetako obretan seinaleak modu egokian jartzea <strong>ezinbestekoa da bideko erabiltzaile guztien <\/strong>(gidariak, oinezkoak eta langileak) <strong>segurtasuna bermatzeko. Obren seinaleztapen mugikorrak, <\/strong>dituen ezaugarriak direla-eta, <strong>tratamendu espezifikoa <\/strong>eskatzen du. Errepideetako seinaleztapen finkoarekiko dituen aldeak azalduko dizkizugu jarraian.<\/p>\n<p>Errepideetako seinaleztapen finkoaz hitz egiterakoan aipatu genuen moduan, seinaleztapena arretaz <strong>planifikatzean, <\/strong>seinale egokiak <strong>hautatzean, <\/strong>leku zehatzetan estrategikoki <strong>kokatzean <\/strong>eta egoera onean <strong>mantentzean, bide- eta lan-ingurune segurua sortzea <\/strong>lortzen da, eta <strong>istripuen <\/strong>kopurua eta larritasuna <strong>nabarmen murrizten <\/strong>laguntzen du.<\/p>\n<p><strong>Seinaleztapen-parametroak aldatu egiten dira <\/strong>obra finkoak edo mugikorrak diren kontuan hartuta, <strong>bi seinaleztapen horiek oso komunak badira ere, <\/strong>bereizten dituzten alderdi batzuk baitaude. <strong>Seinaleztapen mugikorrak lekualdatzen diren obretan edo zereginetan erabiltzen dira, <\/strong>edo, finkoak izan arren, <strong>iraupen laburra dela-eta, <\/strong>instalazioaren segurtasun- eta azkartasun-arrazoiak medio, seinaleztapen finkoaren ordez seinaleztapen mugikorra erabiltzea gomendatzen den lanetan.<\/p>\n<p>Bi kasuetan, <strong>beti erabili beharko dira Sustapen Ministerioaren katalogoan seinaleztatzeko jasotzen diren elementuak eta gailuak <\/strong>eta dagozkien <strong>arauen zehaztapenak <\/strong>jarraitu beharko dira. Hala ere, obra mugikorretan, <strong>mugikortasuna da ezaugarri definitzailea eta funtsezko ezaugarria. <\/strong>Obra etenik gabe egiten bada edo lanaldi berean tarteekin egiten bada, mugikortasunak esan nahi du <strong>seinaleak ere mugitu egin beharko direla. <\/strong><\/p>\n<p>Beraz, seinaleztapena <strong>ibilgailu eta\/edo atoiei atxikita egongo da, <\/strong>eta soilik <strong>tripodeen edo antzekoen gaineko seinaleak <\/strong>erabili ahal izango dira, zeregina dela-eta, seinale horiek leku berean egon behar dutenean iraupen luzeagoko tarte batean.<\/p>\n<p>Seinaleztapen mugikorraren funtsezko <strong>beste ezaugarri bat <\/strong>da <strong>argi-elementuak erabiltzea, egunez nahiz gauez; <\/strong>hau da, ibilgailuetan eta seinaleetan jarritako argi birakariak edo noranzko orotako keinukariak eta argi-geziak eta norabideko edo aldizkako argien ur-jauziak.<\/p>\n<p>Obra edo zeregina <strong>ibilgailu batekin egiten bada, ibilgailua <\/strong>behar bezala <strong>seinaleztatu behar da; <\/strong>\u00a0gainera, abiaduraren eta galtzadaren okupazioaren arabera, <strong>ibilgailu hori <\/strong>beste ibilgailu batekin edo gehiagorekin<strong> aurrez abisatu eta babestu ahal izango da. <\/strong><\/p>\n<p>Segurtasun handiagoa izateko, seinaleztatzeko modu horrek <strong>funtsezko ezaugarri <\/strong>batzuk ditu, eraginkortasun handiagoa izan eta lotutako arriskuak minimizatzearren:<\/p>\n<ul>\n<li>Seinaleztapen mugikorrak <strong>kokatzeko eta kentzeko erraza <\/strong>izan behar du, obraren aldaketa dinamikoetara egokitze aldera. <strong>Sistema modularrek eta seinale eramangarriek <\/strong>denbora errealean obraren premietara egokitzeko aukera ematen dute.<\/li>\n<li>Erabiliko diren <strong>makinek edo ibilgailuek zuriak, horiak edo laranjak izan behar dute, <\/strong>eta, gutxienez, <strong>argi anbar birakaria edo norabide orotako keinukaria eraman behar dute <\/strong>goiko aldean.<\/li>\n<li>Seinale mugikorrek <strong>ondo ikusteko modukoak <\/strong>eta distantzia luzera ulertzeko modukoak izan behar dute. Gainera, <strong>argi egokiak <\/strong>izan behar dituzte ikuspena bermatzeko. Seinale guztiak <strong>guztiz islatzaileak izango dira, 2. mailakoak. <\/strong><\/li>\n<li>TP-18 etaTP-31 seinaleek <strong>hiru argi anbar keinukari eramango dituzte beti. <\/strong>Argiak O &gt; 200 mm-koak izango dira, aldi bereko pizte intentsitatearekin <strong>eta triangeluan jarrita egongo dira erpinetan, <\/strong>horren barrualdean edo kanpoaldean. Argiak O &gt; 200 mm-koak izango dira, gaueko zerbitzuan argiztapen-intentsitatea gutxienez 900 kandelakoa izanik eta egunez 3.000 kandelakoa, elikadura-iturria halogenoa denean, eta 1.5 joulekoa xenon motakoak badira.<\/li>\n<li><strong>Ibilgailuetan jarritako seinaleak ibilgailuaren gainean bertan edo bastidoreetan jarriko dira. Horietan gehienez bi setio jarriko dira, <\/strong>eta horiekin batera, <strong>argi-seinale anbar direkzionalak edo keinukariak jarri ahal izango dira, <\/strong>argi halogenoko 5 unitatekoak, O &gt; 200 mm-ko lerroan jarrita eta gutxienez 900 kandelakoak gaueko argiztapenerako eta 3.000 kandelakoak eguneko argiztapenerako.<\/li>\n<li><strong>Geziak panel beltz ez islatzaile <\/strong>baten gainean eratuko dira, eta argi-elementuak <strong>aldi berean piztuko dira. <\/strong><\/li>\n<li>Seinaleztapen mugikorrean erabilitako seinaleen <strong>gutxieneko dimentsioak <\/strong>3-I.C Arauko 4. Taulan <strong>\u201chandiak\u201d bezala sailkatutakoak izango dira, neguko bideetan erabilitako ibilgailuetan jarritako seinaleak izan ezik, <\/strong>Taula horretan <strong>\u201cnormal\u201d gisa sailkatuta daudenak <\/strong>erabili ahal izango baitira.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Seinaleztapen eta balizatze guztia kontu handiz <strong>egokitu beharko da obraren ezaugarri espezifikoetara <\/strong>eta obra burutzen ari den tartearen ezaugarrietara nahiz <strong>gidatzeko baldintzetara, <\/strong>zirkulatzeko batez besteko abiadura barne.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Edozein eraikuntza-proiektu egiten denean edo bide-azpiegiturak hobetzen direnean, segurtasuna erabateko lehentasuna izaten da. Errepideetako obretan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4344,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4346"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4346"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4346\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4344"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4346"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4346"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4346"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}