{"id":4347,"date":"2024-02-27T10:00:30","date_gmt":"2024-02-27T09:00:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4347"},"modified":"2024-02-27T11:26:42","modified_gmt":"2024-02-27T10:26:42","slug":"bide-eta-lan-ingurune-segurua-sortzea-errepideetako-obra-finkoen-seinaleztapena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/bide-eta-lan-ingurune-segurua-sortzea-errepideetako-obra-finkoen-seinaleztapena\/","title":{"rendered":"Bide- eta lan-ingurune segurua sortzea: errepideetako obra finkoen seinaleztapena"},"content":{"rendered":"<p>Errepideetan obra finkoak seinaleztatzea <strong>funtsezkoa da gidariei <\/strong>errepideetako arriskuez eta baldintza-aldaketez <strong>ohartarazteko <\/strong>nahiz bide-azpiegiturak eraikitzerakoan, mantentzerakoan edo konpontzerakoan <strong>langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Prebentziozko neurri hau <\/strong>arriskuen berri emateko, gidatzerakoan jokabide seguruak bultzatzeko eta <strong>langileen osasuna eta segurtasuna babesteko <\/strong>erabiltzen da.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-emakume-batek-gaur-egungo-seinaleen-eredua-diseinatu-duela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Seinaleak<\/a> behar bezala izatea <strong>eraginkorra da prebentzio- eta segurtasun-teknika gisa, <\/strong>baina kontuan izan behar da arriskuak ez dituela berez inoiz ezabatzen. Seinaleztapen <strong>egokiak garaiz jakinarazten die <\/strong>gidariei <strong>errepidean obrak daudela, <\/strong>eta, era horretan, abiadura murriztu eta erne joka dezakete. <strong>Istripuak prebenitzen <\/strong>laguntzen da, trafikoan egon daitezkeen aldaketez ohartaraztean; hala nola, desbideratzeak, erreiak estutzea edo aldi baterako ixtea. <strong>Seinaleztapen oker batek, ordea, are gehiago larritu ditzake <\/strong>talka egiteko edo istripu\u00a0 bat izateko <strong>arriskuak. <\/strong><\/p>\n<p>Komeni da obra finkoen <strong>seinaleak eremu egoki eta puntualetan erabiltzea, <\/strong>gidariei obrak daudela adierazteko, jarduteko moduko tartea izateko eta abiadura murrizteko edo bestelako neurri batzuk hartzeko moduko distantziarekin, baina <strong>modu indiskriminatuan erabiltzen badira, <\/strong>aurreko kilometro askotan zehar, horien eraginkortasuna neutralizatu edo ezaba daiteke.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, ezinbestekoa da erabiliko den <strong>seinaleztapenaren plangintza on eta zehatz bat <\/strong>egitea, obrak hasi aurretik. Horren barruan, seinaleen <strong>kokapen estrategikoa, seinale-motak eta <\/strong>gidariek eguraldi eta argiztapen-baldintza desberdinetan behar duten <strong>ikusmen optimoa zehaztu beharko dira. <\/strong>Ondorioz, errepideetako obrak seinaleztatzeko lanak <strong>prestakuntza espezifikoa eskatzen du, <\/strong>behar den bezala egiteko.<\/p>\n<p><strong>Errepideetako obra-eremuetarako bereziki diseinatutako <\/strong>hainbat seinale daude; esate baterako, <strong>ohartarazpen-seinaleetatik hasi eta informazio eta murrizketa-seinaleetaraino. <\/strong>Beraz, seinale horiek arretaz hautatzea funtsezkoa da gidariei arrisku potentzialen eta jarraitu beharreko jarraibideen berri argi eta garbi emateko.<\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-trafiko-konoek-bizitza-salbatu-diezazuketela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Konoak<\/a>, hesiak, balizak eta aldizkako argiak erabiltzea <\/strong>gomendatzen da, lan-eremua markatu eta trafikoa gidatzeko. Era berean, <strong>ohartarazpen-seinaleak <\/strong>erabiltzea komeni da, obren eremua hurbil dagoela eta gidariek arrisku batzuk izan ditzaketela adierazteko.<\/p>\n<p>Seinaleak <strong>leku estrategikoetan kokatu behar dira, <\/strong>ahalik eta gehien ikusteko. Horren barruan, baliteke seinaleak <strong>altuera desberdinetan <\/strong>instalatu behar izatea, ibilgailu altuetako gidariek zein ibilgailu baxuagoetakoek argi eta garbi ikusteko modukoak izan daitezen. Gainera, seinaleek <strong>ondo argiztatuta egon behar dute gauean, <\/strong>argi gutxi dagoenean ere ikusten direla ziurtatzeko.<\/p>\n<p>Errepideko obra finkoetan seinaleztapena segurua izateko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Abiadura murrizteko seinaleak bereziki garrantzitsuak dira <\/strong>istripuak saihesteko.<\/li>\n<li>Seinaleak <strong>gidariak aurkituko dituen ordena berean jarriko dira, <\/strong>langilea aurreko seinalearen bidez babestuta egon dadin, eta <strong>kontrako ordenan kenduko dira. <\/strong><\/li>\n<li>Gidariak beharrezko maniobrak aurreikusi eta egin ahal izateko <strong>ahalik eta seinale-kopuru txikiena erabili behar da, <\/strong>baina <strong>ez da gidariaren arreta birkargatu behar <\/strong>beharrezkoak ez diren seinaleekin.<\/li>\n<li><strong>Islatzaileak izan behar dute beti, gutxienez 1. mailarekin <\/strong>(UNE arauen arabera), eta <strong>maila altuagoa erabiltzea komeni da <\/strong>giro-argiztapenak horiek hautematea zailtzen duen lekuetan eta <strong>arrisku handiko lekuetan. <\/strong><\/li>\n<li><strong>STOP seinaleek, gutxienez, 2. islatze-maila <\/strong>izango dute beti.<\/li>\n<li>Obra-seinaleak eta seinale normalak bereizten dituen <strong>atzeko kolore horia \u2018hondo zuria\u2019 duten seinaleetan soilik erabili behar da (<\/strong>Arriskuaz, Lehentasunaz, Debekuaz eta Debekuaren Amaieraz ohartarazteko seinaleak) eta Erreien eta Orientazioko, Aurreseinaleko eta Norabideko seinaleen hondoan.<\/li>\n<li>Atzealde urdina duten <strong>derrigorrezko norabideko seinaleek <\/strong>eta atzealde gorria duten <strong>STOP edo norabide debekatuko seinaleek <\/strong>ohiko seinaleen <strong>berdinak izan behar dute. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Horizontalki seinaleztatu ahal izango dira kolore horiko edo laranjako markekin, <\/strong>bidearen egoera normalean gertatzen diren aldaketak. Bideko marka horien ordez, <strong>TB-10 kaptafaroak jarri ahal izango dira, <\/strong>zoladuraren gainean aplikatuta.<\/li>\n<li><strong>Debekua edo betebeharra <\/strong>adierazten duten seinale guztiak <strong>errepikatu edo baliogabetu beharko dira <\/strong>gidari batek aurreikusitako abiaduran doala ikusi eta <strong>minutu bat <\/strong>igaro baino lehen.<\/li>\n<li>Seinale guztiek <strong>Sustapen Ministerioak <\/strong>ezarritako <strong>tamaina-arauak, lurrarekiko distantzia eta gutxieneko ikuspen-distantzia bete behar dituzte. <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Seinale finkoak eraginkorrak izateko, <strong>etengabe mantendu behar dira neurri handi batean. <\/strong>Seinaleak <strong>aldizka ikuskatu behar dira <\/strong>egoera onean daudela eta argi eta garbi ikusten direla ziurtatzeko. Seinale bat kaltetuta edo higatuta badago, <strong>berehala ordezkatu <\/strong>behar da, gidariek nahasmendurik edo gaizki ulerturik izan ez dezaten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Errepideetan obra finkoak seinaleztatzea funtsezkoa da gidariei errepideetako arriskuez eta baldintza-aldaketez ohartarazteko nahiz bide-azpiegiturak eraikitzerakoan,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4340,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4347"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4347"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4347\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4340"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4347"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4347"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4347"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}