{"id":4349,"date":"2024-02-29T10:00:15","date_gmt":"2024-02-29T09:00:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4349"},"modified":"2024-02-29T11:26:40","modified_gmt":"2024-02-29T10:26:40","slug":"hotz-bidezko-estres-termikoa-arriskuak-eta-prebentzio-neurriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/hotz-bidezko-estres-termikoa-arriskuak-eta-prebentzio-neurriak\/","title":{"rendered":"Hotz bidezko estres termikoa. Arriskuak eta prebentzio-neurriak"},"content":{"rendered":"<p>Hainbat jarduera profesionaletan, hotzaren aurrean lan egitea egokitu daiteke, eta hori naturala edo artifiziala izan daiteke. Era horretan, <strong>beharrezko prebentzio-neurriak <\/strong>hartzen ez badira, <strong>hotz bidezko estres-egoera<\/strong> sortu eta langileen osasunean <strong>ondorio kaltegarriak <\/strong>eragin ditzake. Hemen azalduko dizugu nola saihets daitekeen.<\/p>\n<p>Hotzak eragindako estresa karga termiko negatiboa da, <strong>gehiegizko bero-galera, <\/strong>zenbait langilek jasaten dutena; <strong>faktore fisikoen eta klimatikoen efektuak konbinatuta <\/strong>gertatzen da, eta bero-trukeari eragiten diote.<\/p>\n<p>Hotz bidezko estresa erosotasun-eremutik beherako tenperaturetan ager daiteke hain justu, bereziki lan sedentarioetan. Jakina, <strong>ingurumen-tenperatura zenbat eta baxuagoa izan, orduan eta handiagoa da <\/strong>hotzaren bidezko estresa izateko <strong>arriskua, <\/strong>baina hotz bidezko estres-maila jakin baten aurreko <strong>erantzuna, neurri handi batean, gorputzak duen termoerregulazio-gaitasunaren <\/strong>eta pertsona bakoitzak duen jokabidearen araberakoa da.<\/p>\n<p>Zaila da giro hotz bat soilik irizpide fisiologikoekin bereiztea, <strong>lan-motaren eta\/edo norberaren ezaugarrien arabera <\/strong>(adina, generoa, morfologia, antropometria\u2026) deserosotasun termikoaren sentsazioa izan baitaiteke 15 \u00b0C-tik beherako tenperaturatik aurrera. Gainera, haizea, airearen abiadura eta hezetasuna bezalako faktoreek sentsazio hori areagotu dezakete. Hala ere, argi dago <strong>5 \u00b0C-tik beherako tenperaturen aurrean <\/strong>eta bereziki <strong>tenperatura negatiboetan <\/strong>gertatzen direnetan, arriskua berehalakoa dela.<\/p>\n<p>Ondorengo <strong>lan-jarduera eta lanpostuek hotz-esposizioaren arriskua <\/strong>izan dezakete: nekazaritzako elikagaien industriako langileak, hotz-sistemen mantentze-lanetako langileak, berogailurik gabeko etxola finkoetan zaintza-lanak egin behar dituztenak, elikagaiak prestatzeko lanak egin behar dituztena,&#8230; Halaber, <strong>kanpoan lan egiten duten <\/strong>pertsonak: garraiolariak, nekazariak, lorezainak, autobideetako langileak, errepideen mantentze-lanetakoak, linea elektrikoetakoak, ekipo industrialetakoak, segurtasun eta zaintzako langileak, armadakoak, aireportuetako pistetako langileak. Horrez gain, <strong>altitudean lan egiten duten pertsonak: <\/strong>eski-estazioetako langileak, goi-mendiko gidariak, eraikuntzako langileak, erreskate-taldeak\u2026<\/p>\n<p>Egoera berean aurkitzen dira, baita ere, <strong>ur hotzetan <\/strong>edo ur hotzarekin kontaktuan<strong> lan egiten duten pertsonak: <\/strong>urpekari profesionalak, erreskate-taldeak, militarrak, arrantzaleak, petrolio-plataformetako lanak egiten dituztenak. <strong>Ur hotzetan egin beharreko lanei <\/strong>dagokienez, tenperatura bererako, uretan egoteko denbora-unitateko <strong>bero-galera <\/strong>airean ikusitakoa baino <strong>25 aldiz handiagoa da. <\/strong><\/p>\n<p>Beroa asko galtzen den heinean, <strong>egonezina <\/strong>sortzen da, eta, pixkanaka-pixkanaka <strong>min-sentsazioa. <\/strong>Halaber, <strong>trebetasuna eta eraginkortasuna galtzen dira mugimenduetan, <\/strong>eta ibiltzeko eta lan fisiko zorrotzak egiteko zailtasunak ere izan daitezke. Aire oso hotza arnasteak <strong>goiko arnas traktuko <\/strong>mukosen mintzak hozten ditu, eta, denborarekin, baliteke narritadura, <strong>erreakzio mikro-inflamatorioak <\/strong>eta bronko-espasmoa eragitea.<\/p>\n<p>Era berean, <strong>lesio itzulezinak <\/strong>gerta daitezke <strong>larruazalean <\/strong>eta beste ondorio larriago batzuk ere bai osasunean; hala nola, <strong>hipotermia<\/strong> eta <strong>izoztea, nahasmendu muskulu-eskeletikoak <\/strong>izateko arriskuaz gain.<\/p>\n<p>Arriskuak murriztu ditzaketen <strong>prebentzio-neurriak: <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Berogailua <\/strong>izatea lan sedentarioa egiten den lekuetan (zaintza-garitak\u2026).<\/li>\n<li><strong>Edari beroak <\/strong><\/li>\n<li><strong>Aldatzeko arropa <\/strong>izatea aldageletan, arropa bustiz gero.<\/li>\n<li><strong>Eskularruekin erabil daitezkeen ekipoak eta erremintak <\/strong><\/li>\n<li><strong>Lurzorurako materialak <\/strong>hautatzea, muturreko hotzerako<\/li>\n<li><strong>Beroaren gailu erradiatzaileak <\/strong><\/li>\n<li>Hotz-kameretako <strong>ateak barrutik ireki <\/strong>ahal izatea.<\/li>\n<li>Hotz-kamera batean harrapatuta geratuz gero, <strong>alarma pizteko <\/strong>soinu eta argi bidezko <strong>abisu-gailuak <\/strong><\/li>\n<li><strong>Segurtasun-gailuen funtzionamendua <\/strong>aldizka<\/li>\n<li><strong>Lana antolatzeko, langileek parte hartzea <\/strong><\/li>\n<li><strong>Kanpoko jarduerak planifikatzea, eguraldiaren iragarpena <\/strong>kontuan hartuta.<\/li>\n<li>Hotzean dauden ekipoen <strong>komunikazio- eta kontrol-sistema <\/strong><\/li>\n<li><strong>Bikoteka lan egitea <\/strong>erraztea, eta banaka eta isolatuta egin beharreko lanetan, <strong>\u201childako gizona\u201d gailuak <\/strong>jartzea, luzaro geldirik egonez gero alarma-seinalea bidaltzeko.<\/li>\n<li><strong>Babesteko arropa egokia <\/strong>ematea eta erabiltzea, hezetasunaren eta airearen iragazkortasunaren aurreko isolamendu termiko eta babes eta guzti.<\/li>\n<li><strong>Esposizio-denborak <\/strong><\/li>\n<li><strong>Berotzeko etenaldiak <\/strong>ezartzea horretarako egokitutako gune batean. Hobe da etenaldi luzeak egitea eta ez hain maiz, laburrak eta maiz egitea baino.<\/li>\n<li>Hotzeko lanen <strong>alderdi ergonomikoak <\/strong>hobetzea, babes-ekipoaren eragin gogaikarria eta gehiegizko babesarekin loturiko ahalegina murriztuz edo ezabatuz.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hainbat jarduera profesionaletan, hotzaren aurrean lan egitea egokitu daiteke, eta hori naturala edo artifiziala izan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4312,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4349"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4349"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4349\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4312"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4349"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4349"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4349"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}