{"id":4372,"date":"2024-03-21T10:00:31","date_gmt":"2024-03-21T09:00:31","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4372"},"modified":"2024-03-18T15:28:45","modified_gmt":"2024-03-18T14:28:45","slug":"arnesaren-sindromea-kausak-sintomak-eta-prebentzio-neurriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/arnesaren-sindromea-kausak-sintomak-eta-prebentzio-neurriak\/","title":{"rendered":"Arnesaren sindromea; kausak, sintomak eta prebentzio-neurriak"},"content":{"rendered":"<p>Pertsona batek altueran lan egiten duenean, <strong>arreta <\/strong>bereziki <strong>erorketan jartzen da. <\/strong>Batzuek pentsatzen dute arriskurik handiena dela, eta langilea erorikotik bizirik atera denean eta arnesetik zintzilikatuta dagoenean, arriskurik ez dagoela eta salbu dagoela; oker dabiltza, ordea. <strong>Oraindik ere gehiegi ezagutzen ez den arrisku bat bada, <\/strong>eta arriskutsua izan daiteke berdin-berdin; hau da, arnesaren sindromea.<\/p>\n<p>Sindrome hori esekiduragatiko trauma, sindrome ortostatiko edo shock ortostatiko moduan ere ezagutzen da, eta <strong>ondorio hilgarriak izan ditzake. <\/strong>Eroriko baten ondoren, <strong>esekitze-fasea <\/strong>gertatu eta hori <strong>denbora luzez luzatzen bada, <\/strong>arnesetik zintzilik egonik, mugitzeko ezintasunak eragindako <strong>mugiezintasun-fase batean <\/strong>edo pertsona konorterik gabe edo nekatuta dagoelako, <strong>arrisku handia egoten da, <\/strong>eta pertsona minutu gutxi batzuetan hil daiteke.<\/p>\n<p>Zintzilik egotean, <strong>odola pilatzen da hanketan, <\/strong>eta oinak mugitu ezin badira, <strong>hutsegitea gerta daiteke zain-itzuleran; <\/strong>halaber, egoera hori larriagotu daiteke <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ez-badakizu-hegan-hobe-arnesa-jartzea\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arnesa<\/a>ren zintek odola igarotzea eragozten dutelako. Ondorioz, odol gutxiago iristen da bihotzera, eta <strong>arteria-hipotentsioa <\/strong>eta <strong>odol-fluxua murriztea gerta daiteke <\/strong>beste bizi-organo batzuetan. Horrela, odol-presioak eta odol-zirkulaziorik ez izateak toxinak pilatzea bultzatzen du, oxigeno-faltagatik eta zelula-heriotzagatik.<\/p>\n<p>Arnesaren sindromeak <strong>sintoma <\/strong>hauek ditu: oinak eta hankak gogortzea, parestesia, goragalea, takikardia, min handia, itolarri-sentsazioa, kontrakzio kontrolaezinak, hipotentsioa eta kontzientzia-maila jaistea.<\/p>\n<p>Pertsona kontzienteetan sintomak bat-batean agertu eta abiadura handian gerta daitezke. Biktimak erreakzionatu ezin badu, segundo gutxi batzuetan sintomak larriagotu daitezke.<\/p>\n<p>Pertsona batek sintomak izateko duen azkartasuna <strong>bere baldintza fisikoen araberakoa da. <\/strong>Deshidratazioa, hipotermia, mina eta nekea bezalako sintomatologiek eta gaixotasun kardiobaskularraren edo arnas gaixotasunaren aurrekariek nabarmen handitzen dute <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/infografiak\/nola-funtzionatzen-du-arnes-batek\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arnes<\/a>aren sindromea izateko arriskua.<\/p>\n<p>Arnesaren sindromea <strong>prebenitzeko, lehenik eta behin horren larritasuna zabaltzeko ekintza orokorrak <\/strong>burutu behar dira, <strong>altueran lan egiten duten pertsonak kontzientziatzeko eta mentalizatzeko <\/strong>horren garrantziaren eta <strong>erreskatea azkar egitearen <\/strong>eta <strong>maniobrak behar bezala egitearen inguruan. <\/strong><\/p>\n<p>Ondoren, <strong>erreskate-tekniken gaineko entrenamendu eta prestakuntza espezifikoa jaso behar dute, aldizka derrigorrezko simulakroak egitearekin batera, <\/strong>era horretako egoerak gertatuz gero, berme handienekin aurre egiteko. Erreskatea egiterakoan, honako ezagutza hauek <strong>izan behar dira kontuan: <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Erreskatatutako pertsona ez da <\/strong>bat-batean <strong>posizio horizontalean jarri behar, <\/strong>hanketan oxigenorik gabe duen odola gorputzeko gainerako organoetara jariatu baitaiteke eta garuna edo giltzurrunak bezalako bizi-organoei kalte egin, baita bihotza taupadarik gabe geratzea ere.<\/li>\n<li>Istripua gertatuz gero, <strong>lehendabizi erreskatea <\/strong>egin behar da, eta horrek <strong>lehentasuna <\/strong>izan behar du biktima <strong>egonkortu aurretik. <\/strong><\/li>\n<li>Biktima <strong>kontziente <\/strong>badago, lasaitu egin behar da eta <strong>ahal duen neurrian hankak mugitzea gogorarazi, <\/strong>belaunak tolestuz eta luzatuz, ahal bada, hankak posizio horizontalean mantenduz.<\/li>\n<li><strong>Lana egin aurretik, zereginak kontu handiz planifikatu behar dira <\/strong>eta prest izan <strong>larrialdi-kasuan jarduteko plana, <\/strong>biktima berehala erreskatatu ahal izateko.<\/li>\n<li>Ezinbestekoa da <strong>erorketen aurkako arnes egokia hautatzen jakitea <\/strong>tailaren arabera eta behar bezala doituta eramatea, gehiegi estutu gabe edo lasaiegi eraman gabe.<\/li>\n<li><strong>Ahal dela ez erabili bizkarreko ainguraketa-puntu bakarreko arnesik, <\/strong>beste prebentzio-baliabiderik gabe (adibidez, traumaren kontrako zinta bat).<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pertsona batek altueran lan egiten duenean, arreta bereziki erorketan jartzen da. Batzuek pentsatzen dute arriskurik&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4379,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4372"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4372"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4372\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4379"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4372"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4372"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4372"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}