{"id":4382,"date":"2024-03-26T10:00:29","date_gmt":"2024-03-26T09:00:29","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4382"},"modified":"2024-03-18T15:29:45","modified_gmt":"2024-03-18T14:29:45","slug":"ba-al-zenekien-lgtbiq-langileen-erdiek-beren-sexu-orientazioa-ezkutatzen-duela-lanean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-lgtbiq-langileen-erdiek-beren-sexu-orientazioa-ezkutatzen-duela-lanean\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien LGTBIQ+ langileen erdiek beren sexu-orientazioa ezkutatzen duela lanean?"},"content":{"rendered":"<p>Gizarte moduan LGTBIQ+ kolektiboarekiko eta horren onarpen eta normalizazioarekiko aurrerapenak lortu baditugu ere, oraindik lan handia dago egiteko. Izan ere, LGTBIQ+ langileen erdiak baino gehiagok bere sexu-orientazioa ezkutatzen du lanean. Zergatik egiten dute? Zer egin dezakegu <strong>lanerako espazio seguruak lortzeko, <\/strong>pertsonak diren bezalakoak izateko libre sentitzeko eta nahi duten bezala adierazteko?<\/p>\n<p><strong>UGT <\/strong>sindikatuak <strong><em>Hacia centros de trabajo inclusivos<\/em><\/strong> izeneko <strong>ikerketa egin du, <\/strong>eta, horren arabera, <strong>LGTBIQ+ pertsonen %51 ez dira aske eta seguru sentitzen <\/strong>lantokian nahi duten bezala adierazi eta jokatu ahal izateko. Elkarrizketak saihesten eta sexu-orientazioa bistan utz dezaketen keinuak saihesten ahalegintzen dira.<\/p>\n<p><strong>Beren nortasunaren zati hori <\/strong>deskubritzeak lan-sustapenean <strong>eragin negatiboa izango ote duen beldur dira <\/strong>edo egoera desatseginak gertatzeko beldur, diskriminazioa jasan dezaketelako edo iseka eta txisteak egin diezazkieketelako.<\/p>\n<p>Horren ondorioz, beren nortasuna ezkutatzen dute, elkarrizketen naturaltasuna ezabatu, adiskideak egitea saihestu, bikoteari buruzko iruzkinik ez egin edota mutil-lagun eta neska-lagunak ere asmatu <strong>beren benetako sexu-egoera ez erakusteko, <\/strong>modu horretan, gerora gutxiesteko ez erabiltzearren.<\/p>\n<p>Bizitza pribatuaren eta lan-bizitzaren arteko bereizketa horrek <strong>etengabeko tentsio-egoera <\/strong>batean bizitzera eramaten ditu, eta, epe luzera, <strong>haien osasunean eragina izan dezake. <\/strong>%20ak aitortzen du antsietatea duela, eta %11k dio pilatutako tentsio horrek giharretako mina eragiten diola.<\/p>\n<p>Azterketa beraren arabera, <strong>%65ak <\/strong>berretsi du <strong>txisteen edo zurrumurruen helburu <\/strong>izan dela, <strong>%47ak <\/strong>zuzenean jasan dituela <strong>mespretxuzko keinuak edo jarrerak, eta hamar pertsonatik hiruk <\/strong>baieztatu dute <strong>hitzezko erasoren bat <\/strong>jasan dutela lanean. Gainera, LGTBIQ+ pertsonen <strong>%75ak uste du <\/strong>lan bat lortzerakoan <strong>ez dituztela<\/strong> heterosexualek izaten dituzten <strong>aukera berak. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Jarrera LGTBfobiko <\/strong>horiek guztiak guztiz <strong>lotuta daude genero-berdintasunarekin; <\/strong>hori dela-eta, beharrezkoa da berdintasunaren alde lan egiten jarraitzea eta <strong>diskriminazioaren aurkako legeak eta protokoloak ezartzea, <\/strong>jazarpen- edo diskriminazio-kasuak modu formal eta zorrotz batean erregularizatzen eta izapidetzen laguntzeko. Enpresek era horretako egoerei modu egokian aurre egiteko eta horiek kudeatzeko <strong>aniztasun-politikak, -arauak eta -protokoloak <\/strong>\u00a0behar dituzte.<\/p>\n<p>Protokoloaren <strong>helburuak argi eta garbi identifikatu behar dira, <\/strong>askotarikoak izan daitezke, eta ahal bezain espezifikoak izan beharko lukete. Ondoren, <strong>segimendu bat egin <\/strong>ahal izateko <strong>ekintza neurgarri eta ebaluagarriak <\/strong>izan behar dituzte.<\/p>\n<p>Horrez gain, langile guztiak <strong>berdintasun-balioetan <\/strong>eta errespetatuak izateko premian eta derrigortasunean <strong>trebatzen eta prestatzen jarraitu behar da, <\/strong>era horretako jokabideak erabat desagerrarazteko.<\/p>\n<p><strong>Berdintasun-politikak ezartzearekin batera, lan-antolaketa bat <\/strong>egin behar da, jazarpena eta diskriminazioa zailtzeko. Gainera, <strong>sentsibilizazio-ekintzak <\/strong>egin behar dira (ikastaroak, tailerrak, informazio-saioak, informazio-liburuxkak, kartelak\u2026).<\/p>\n<p>Halaber, oso garrantzitsua da <strong>langileekin elkarrizketak izatea, parte hartzeko kudeaketa-eta lidergo-estiloak <\/strong>erraztuz, talde-kohesioa sustatu eta pertsonen arteko informazio-fluxua bultzatzeko, langile guztien <strong>konpromisoa eta inplikazioa lortzearren. <\/strong><\/p>\n<p>Enpresaren erantzukizuna da enpresako pertsonak babestea enpresako pertsonen artean nahiz enpresarekin lotutako kanpoko pertsonen artean gertatutako jokabideen aurrean.<\/p>\n<p>Beraz, enpresak <strong>adi egon behar du <\/strong>diskriminazio-egoeren <strong>aztarnak badauden ikusteko eta lan-ingurunean integritatea eta duintasuna errespetatzeko. <\/strong>Orobat, <strong>beharrezko prebentzio-neurriak <\/strong>ezarri behar ditu, diskriminazio-egoerarik gerta ez dadin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gizarte moduan LGTBIQ+ kolektiboarekiko eta horren onarpen eta normalizazioarekiko aurrerapenak lortu baditugu ere, oraindik lan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4375,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4382"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4382"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4382\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4375"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4382"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4382"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4382"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}