{"id":4397,"date":"2024-04-26T09:00:36","date_gmt":"2024-04-26T07:00:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4397"},"modified":"2024-04-25T12:32:12","modified_gmt":"2024-04-25T10:32:12","slug":"klima-aldaketak-laneko-segurtasunean-eta-osasunean-dituen-ondorioak-laneko-segurtasunaren-eta-osasunaren-mundu-egunerako-aurtengo-leloa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/klima-aldaketak-laneko-segurtasunean-eta-osasunean-dituen-ondorioak-laneko-segurtasunaren-eta-osasunaren-mundu-egunerako-aurtengo-leloa\/","title":{"rendered":"Klima-aldaketak laneko segurtasunean eta osasunean dituen ondorioak; Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunerako aurtengo leloa"},"content":{"rendered":"<p>Urtero bezala, apirilaren 28a <strong>egun garrantzitsua da laneko egutegian, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna <\/strong>baita. Egunero prebentzioaren munduan lan egiten dugunontzat, egun guztiak dira laneko segurtasunaren eta osasunaren egun. Hala ere, beste pertsona batzuengan, egun horrek bizirik mantentzen du langile guztiek lan-ingurune seguru eta osasungarri bat izateak, mantentzen jakiteak eta baita hobetzeak ere duen garrantzia.<\/p>\n<p>Egun horrek aukera bat eskaintzen du <strong>egungo praktikei buruz hausnartzeko eta etengabeko hobekuntzarekiko konpromisoa hartzeko, <\/strong>oro har segurtasunaren eta ongizatearen kultura sendoa lortzearren. Izan ere, lan-mundua oso lehiakorra eta etengabeko erronkez josia izan arren, ezinbestekoa da horiei aurre egitea, sortzen diren erronka berrien aurrean <strong>beti pertsonen osasuna eta segurtasuna lehenetsiz. <\/strong><\/p>\n<p>Urtero bezala eta egun hori dela-eta, <strong>kontzientziazio-kanpaina <\/strong>bat egingo da, eta gaurkotasuneko gai garrantzitsu batean oinarrituko da, segurtasunari, prebentzioari eta osasunari dagokienean. 2024an, kanpainaren <strong>gai nagusia klima-aldaketak <\/strong>laneko segurtasunean eta osasunean dituen <strong>ondorioak <\/strong>aztertzea izango da.<\/p>\n<p>Klima-eredu aldakorrek ondorio nabarmenak dituzte lan-munduan, eta, <strong>bereziki, langileen segurtasunari eta osasunari eragiten diete. <\/strong>Esate baterako, klima-aldaketa <strong>laneko zenbait arrisku areagotzen ari da; <\/strong>hala nola, estres termikoa, erradiazio ultramorea, kutsadura atmosferikoa eta muturreko fenomeno meteorologikoak. Halaber bektoreek transmititutako gaixotasunak eta industria-arloko istripu larriak gehitzearen atzean dago klima-aldaketa. Horrez gain, produktu agrokimikoekiko esposizio handiagoarekin lotuta dago.<\/p>\n<p>Gure herrialdean, nekazaritza, turismoa, arrantza, eraikuntza eta energia sektore oso kaltebera moduan identifikatu dira klima-aldaketaren zuzeneko ondorioen aurrean, klima-baldintza erregularren mende egoteagatik.<\/p>\n<p>Gaur egun, <strong>adierazleek berretsi egiten dituzte <\/strong>eragin horiei buruz aspalditik egiten ziren <strong>iragarpenak; <\/strong>ondorioz, <strong>denbora agortzen ari da eta beharrezkoa da <\/strong>klima-aldaketarekiko bidezko trantsizioa ahalbidetuko duten <strong>jarduerak berehala bultzatzea. <\/strong><\/p>\n<p>Elkarrekin <strong>borrokatu eta gure eskura ditugun bitarteko guztiak jarri behar ditugu klima-aldaketa geldiarazteko. <\/strong>Egun hori ospa dezagun gure planeta, eta, beraz, bertan bizi eta lan egiten duten pertsonak babesteko eta zaintzeko konpromisoa hartuz!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero bezala, apirilaren 28a egun garrantzitsua da laneko egutegian, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna baita&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4401,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[54],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4397"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4397"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4397\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4401"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4397"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4397"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4397"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}