{"id":4471,"date":"2024-06-17T10:00:50","date_gmt":"2024-06-17T08:00:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4471"},"modified":"2024-06-17T09:24:17","modified_gmt":"2024-06-17T07:24:17","slug":"nola-jokatu-behar-dugu-arnes-batetik-zintzilik-dagoen-biktima-bat-erreskatatzerakoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/nola-jokatu-behar-dugu-arnes-batetik-zintzilik-dagoen-biktima-bat-erreskatatzerakoan\/","title":{"rendered":"Nola jokatu behar dugu arnes batetik zintzilik dagoen biktima bat erreskatatzerakoan?"},"content":{"rendered":"<p>Lehen aipatu dugun moduan, arnesaren sindromeak ondorio hilgarriak izan ditzake baita <strong>biktima erreskatatu <\/strong>ondoren ere. Hiltzeko arriskua ez dago pertsona esekita dagoenean bakarrik, gerora ere gerta daiteke-eta. \u201cErreskatearen heriotza\u201d bezala ezagutzen dena saihesteko, oso garrantzitsua da <strong>ahalik eta azkarren erantzutea, <\/strong>baina <strong>funtsezkoa da, halaber, erantzuna behar bezala ematen jakitea. <\/strong><\/p>\n<p>Hori dela-eta, beharrezkoa da langileek <strong>erreskate-tekniken gaineko prestakuntza espezifikoa <\/strong>izatea, <strong>entrenamendua <\/strong>jasotzea eta, gainera, <strong>tarteka nahitaezko simulazioak <\/strong>egitea, etorkizunean gerta daitekeen egoera horri berme handienarekin aurre egin ahal izateko. Horrez gain, <strong>larrialdien, <\/strong>erreakzioaren eta erreskatearen plan egoki bat izan behar da <strong>aurrez ezarrita, <\/strong>eta plan hori jarraitu behar da.<\/p>\n<p>Lankideek <strong>esekita dagoen langilearen egoera ziurtatu <\/strong>ondoren, <strong>larrialdietara deitu <\/strong>eta egoeraren berri eman behar da. Jarraian eta ahalik eta lasterren, <strong>erreskate bertikaleko maniobrak <\/strong>egin behar dira. Ezinbestekoa da erreskatea egiten duen pertsonak edo pertsonek erreskate bertikalaren maniobrak ezagutzea eta norbera babesteko ekipamenduak hori egin ahal izateko egokiak izatea.<\/p>\n<p><strong>Erreskatearen ondoren, <\/strong>larrialdietako zerbitzuak etortzeko zain gaudela, berehala ospitalera eraman dezaten, oso garrantzitsua da <strong>pertsona posizio onean jartzea, <\/strong>hanketan oxigenorik gabe duen odola gorputzeko gainerako zatietara isuri ez dadin eta garuna edo\u00a0 giltzurrunak bezalako bizi-organoak kalte ez ditzan, baita bihotza taupadarik gabe ez geratzeko ere. Beraz, <strong>erreskatatutako pertsona inoiz ez da jarri behar posizio horizontalean, ezta <\/strong>berehala <strong>ahoz gorako etzaneran ere <\/strong>(ahoz gora).<\/p>\n<p><strong>Poliki eta pixkanaka berreskuratu ahal izateko posizioa <\/strong>hautatu behar da. Aukerarik seguruena da <strong>biktima eskuineko saihetsaren gainean jartzea fetu-posizioan <\/strong>eta horrela uztea harik eta larrialdi-zerbitzuak iritsi arte. Gutxienez 30 edo 40 minutu igaro behar dira pertsonak posizio horizontalagoak berreskuratu ahal izateko.<\/p>\n<p>Biktima berehala zutik jarriko bagenu, bihotzeko <strong>eskuineko bentrikuluaren gainkarga akutua <\/strong>gerta liteke, arnesetik zintzilik egon den bitartean beheko gorputz-ataletan <strong>pilatutako odolaren fluxu masiboarengatik. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Biktima garraiatzeari <\/strong>dagokionean, arrisku handia sor daitekeenez, <strong>soilik osasun-langileek eraman behar dute ibilgailu medikalizatu batean, <\/strong>larrialdi hori artatzeko beharrezkoa den material espezifikoa eta suspertze-tekniketan trebatutako langileak izanik bertan.<\/p>\n<p><strong>Lesio larriak <\/strong>dituela adierazten duten sintomak agertuz gero, <strong>Zainketa Intentsiboetako Unitateko ibilgailu <\/strong>batean eramatea gomendatzen da. Garraioa modu seguruan eta ahalik eta azkarren egin behar da.<\/p>\n<p>Biktimak duen arriskua areagotuko ez duen erreskate egoki bat egin ahal izateko, <strong>ezinbestekoa da langile guztiek erreskate-prozedurak ezagutzea, <\/strong>jokatzeko modua, babesteko ekipamenduak eta arnesak erabiltzeko modua ezagutzearekin batera, <strong>biktima modu seguruan jaitsi ahal izateko, <\/strong>erreskate- eta larrialdi-taldeei jakinarazten zaien bitartean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lehen aipatu dugun moduan, arnesaren sindromeak ondorio hilgarriak izan ditzake baita biktima erreskatatu ondoren ere&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4475,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4471"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4471"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4471\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4475"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4471"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4471"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4471"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}