{"id":4500,"date":"2024-07-03T10:00:38","date_gmt":"2024-07-03T08:00:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4500"},"modified":"2024-06-30T12:28:01","modified_gmt":"2024-06-30T10:28:01","slug":"lan-baimenen-garrantzia-lan-arriskuen-prebentzioan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/lan-baimenen-garrantzia-lan-arriskuen-prebentzioan\/","title":{"rendered":"Lan-baimenen garrantzia lan-arriskuen prebentzioan"},"content":{"rendered":"<p>Lan-baimenak ezinbesteko tresnak dira lan-arriskuen prebentziorako. Baimen horiek, <strong>arriskuak<\/strong> <strong>kontrolatzeko eta \u00a0kudeatzeko tresna<\/strong> izateaz gainera, funtsezkoak dira <strong>istripuak prebenitzeko<\/strong> eta langileen ongizatea babesteko. Baina horiek behar bezala ezartzeak ez ditu soilik haiek eta enpresaren azpiegitura babesten, <strong>segurtasunaren<\/strong> eta erantzukizunaren <strong>kultura sustatzen<\/strong> ere laguntzen du.<\/p>\n<p>Istripu askoren jatorria <strong>bi faktore nagusitan<\/strong> dago: langileek, enpresa bereko enplegatuek, kanpoko kontratistek edo autonomoek, tokiko <strong>arrisku espezifikoak ez ezagutzea<\/strong>, eta lana planifikatzen duten sailen eta gauzatzen dutenen arteko <strong>koordinazio egokirik eza<\/strong>.<\/p>\n<p>Izan ere, arazo ohikoenetako eta arriskutsuenetako bat, lan espezifikoak, mantentze-lanak eta konponketa, egiteaz arduratzen diren taldeen eta jarduera horiek egiten diren instalazioetako arduradunen artean <strong>komunikazio egokirik ez<\/strong> izatean datza. Komunikazio arrakala horrek, bereziki langileentzako ezezagunak izaten diren instalaziotan, istripu larriak eragin ditzake.<\/p>\n<p><strong>Arrisku nabarmenak dituzten lan-eremuek<\/strong>, dela egoera energetikoagatik, produktu kimiko arriskutsuen presentziagatik, hondakinengatik, airearen kalitate mugatuagatik, <strong>kontrol zorrotz<\/strong> bat behar dute. Erronka horiei aurre egiteko eta arlo horietan egiten den edozein esku-hartze modu seguruan egiten dela ziurtatzeko, funtsezkoa izaten da ingurune horietan edozein lan baimenduko duen <strong>prozedura zorrotz bat<\/strong> jarraitzea.<\/p>\n<p>Testuinguru honetan, <strong>lan-baimenak<\/strong> <strong>funtsezko tresna<\/strong> bihurtzen dira <strong>parte hartzen duten<\/strong> <strong>alderdi <\/strong>guztiek <strong>arriskuak behar bezala<\/strong> ulertzen eta <strong>kudeatzen<\/strong> dituztela <strong>bermatzeko<\/strong>, eta horrela, lan-ingurune seguruagoa eta osasungarriagoa lortzen laguntzeko.<\/p>\n<p>Baimenaren edo <strong>Lan Baimenaren<\/strong> bitartez, <strong>sarbidea kontrolatzen da<\/strong>, jarduera hori baldintza seguruetan egin dadin, baimenik ez duten langileak eremu horietara sartzea eragotziz. Beraz, <strong>baimena behar duten lanak<\/strong>, <strong>ezagutza espezializatuak dituzten langileek<\/strong> eta lan horiek egin ahal izateko entrenamendua duten langileek bakarrik <strong>egin<\/strong> ahal izango dituzte.<\/p>\n<p>Oso garrantzitsua da Lan-baimena eskatzen duten langileek bertan ezarritako jarraibideak zein murrizketak ondo ulertzea eta horiek zorrozki betetzea. Baimenak <strong>honako puntu hauek izango ditu barne<\/strong>:<\/p>\n<ul>\n<li>Baimenaren data, aldia eta baliozkotasun-txanda.<\/li>\n<li>Lana egitea baimentzen duten pertsonak eta baimenduak izaten direnak.<\/li>\n<li>Enpresatik kanpoko langileen kasuan: kontratatutako enpresaren datuak eta larrialdietarako harremanetarako telefonoa.<\/li>\n<li>Lantokiaren kokapena.<\/li>\n<li>Egin beharreko lanaren deskribapena.<\/li>\n<li>Dauden eta aurreikus daitezkeen arriskuak zehaztea.<\/li>\n<li>Lana egin ahal izateko baldintzetan dagoela bermatzen duen instalazioaren edo ekipoaren egiaztapena eta berrikuspena.<\/li>\n<li>Araudia, jarraitu beharreko prozedurak eta jarraibideak.<\/li>\n<li>Erabili beharreko babes kolektiboko eta indibidualeko ekipamenduak.<\/li>\n<li>Lan-baimenaren iraupena. Lanaren iraupena aurreikusitakoa baino luzeagoa izaten bada, Baimena berritu egin beharko da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Amaitu ondoren, Lan-baimenaren jatorrizko formularioa egindako lanaren <strong>arduradun baimentzaileari <\/strong>emango zaio, eta honek lana egin den <strong>unitate funtzionaleko arduradunari<\/strong> emango dio, jakinaren gainean egon dadin eta artxibatu dezan.<\/p>\n<p>Lan-baimenak <strong>ez du salbuesten<\/strong> betearazpena <strong>baimentzen duen arduradunak<\/strong> bere ustez garrantzitsuenak diren <strong>segurtasun-alderdiak hitzez adieraztetik<\/strong>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lan-baimenak ezinbesteko tresnak dira lan-arriskuen prebentziorako. Baimen horiek, arriskuak kontrolatzeko eta \u00a0kudeatzeko tresna izateaz gainera,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4507,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4500"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4500"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4500\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4507"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4500"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4500"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4500"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}