{"id":4528,"date":"2024-07-30T10:00:50","date_gmt":"2024-07-30T08:00:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4528"},"modified":"2024-07-29T11:36:07","modified_gmt":"2024-07-29T09:36:07","slug":"zaindu-gorputza-aro-digitalean-zure-egunerokoan-lesioak-saihesteko-tip-ak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/zaindu-gorputza-aro-digitalean-zure-egunerokoan-lesioak-saihesteko-tip-ak\/","title":{"rendered":"Zaindu gorputza Aro Digitalean: Zure egunerokoan lesioak saihesteko tip-ak"},"content":{"rendered":"<p>Duela gutxi egindako <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/mugikorraren-gehiegizko-erabilera-zer-nolako-arriskuak-ditu-osasun-fisiko-eta-mentalerako\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">post batean<\/a>, <strong>gailu mugikorrak gehiegi erabiltzean <\/strong>denbora behar bezala kontrolatzen ez dakiten pertsonei ekar diezazkiekeen <strong>osasun arazoak izan genituen hizpide. <\/strong>Izan ere,<strong> mugikorrarekin denbora gehiegi pasatzeak <\/strong>ondorio negatiboak ekartzen ditu<strong>, eta lesioak eragin ditzake. <\/strong>Gaur<strong> aholku praktiko <\/strong>batzuk eman nahi ditugu, mugikorrak erabiltzean batzuetan hartzen diren jarrera behartuekin lotutako <strong>lesio horiek saihesten eta prebenitzen<\/strong> laguntzeko.<\/p>\n<p>Gailu elektronikoak etengabe erabiltzeak, dela lanagatik, dela ikasketa edo entretenimenduen eraginagatik, funtsezko zerbaiti muzin egitera eramaten gaitu sarritan: gure jarrerari. <strong>Jarrera<\/strong> <strong>neutro<\/strong> <strong>bat<\/strong> mantentzea <strong>funtsezkoa da gure ongizate<\/strong> orokorrerako, baina horretaz haratago, funtsezkoa da epe luzera gure bizi-kalitateari eragin diezaioketen lesio batzuk prebenitzeko. Hala ere, gogoan izan jarrerarik onena hemen jarraian proposatzen duguna dela beti.<\/p>\n<p>Gailu elektronikoak gaizki erabiltzea eta jarrera desegokiak izatea <strong>giharretako eta hezurretako arazoak <\/strong>areagotzea errazten duten faktoreak dira. Arazo horiek, eragozpenak nahiz mina eragiteaz gain, <strong>afekzio kroniko<\/strong> ere bihur daitezke. Ondorioz, beharrezkoa da gailu horiek erabiltzean jarrera egokia izaten ikastea.<\/p>\n<p>Jarrera egokia izateko, <strong>bizkarra zuzen jarri<\/strong> behar dugu, bizkarraren behealdea ondo bermatuta dagoela ziurtatuz; horregatik, egokiena <strong>aulki batean esertzea eta bizkarraren kontra jartzea<\/strong> da. <strong>Belaunek<\/strong> <strong>aldakekin<\/strong> <strong>lerrokatuta<\/strong> egon behar dute, 90 graduko angeluan, eta <strong>oinak<\/strong> berriz, <strong>lurrean<\/strong> edo oin-euskarri batean erabat <strong>bermatuta<\/strong>. \u00a0<strong>Sorbaldek<\/strong> <strong>erlaxatuta<\/strong> egon behar dute eta ez aurrerantz makurtuta.<\/p>\n<p>Horrez gainera, <strong>gailua<\/strong> <strong>igo<\/strong> eta eutsi <strong>begien parean<\/strong>, <strong>burua<\/strong> aurrerantz <strong>okertzea<\/strong> <strong>saihesteko<\/strong>. <strong>Mugikorrean idaztean<\/strong>, saiatu <strong>bi hatz lodiak erabiltzen<\/strong> esfortzua banatzeko. Denbora luzez <strong>jarrera berean egoteak<\/strong> <strong>zurruntasuna nahiz giharretako mina eragin<\/strong> ditzake. Beraz, saiatu gailuak erabiliz denbora gehiegi jarraian ez pasatzen.<\/p>\n<p><strong>Etenaldiak egin<\/strong>, altxa zaitez, <strong>ibili pixka bat<\/strong> eta <strong>luzaketa <\/strong>sinpleak<strong> egin<\/strong> bizkarraren behealdean eta hanketan tentsio muskularra murrizteko, horrela, zirkulazioa hobetuko duzu. Horrez gain egokia da lepoarekin zein sorbaldekin biraketa-mugimendu leunak egitea, muskulu-zona hori ez kargatzeko.<\/p>\n<p>Bestalde, gailu elektronikoak denbora luzez erabiltzeak <strong>bista neka dezake<\/strong>. Beraz, <strong>une batez<\/strong> <strong>begiak pantailetatik aldendu<\/strong> eta puntu urrunago batera zuzentzea komeni da, bertan segundo batzuetan mantenduz. Bada aplika daitekeen arau bat, <strong>20-20-20 araua:<\/strong> <strong>20 oineko<\/strong> (<strong>6 metro<\/strong> inguru) <strong>distantziara<\/strong> dagoen zerbaiti <strong>20 minutuz behin begiratzean<\/strong> datza, eta gutxienez <strong>20 segundoz<\/strong> <strong>mantendu<\/strong> <strong>behar da bista<\/strong> han.<\/p>\n<p>Gainera, pantailei tinko begiratzeak lehortasuna eragin dezake begietan; beraz, begiak <strong>maiz<\/strong> <strong>kliskatzea<\/strong> komeni da, begiak lubrifikatuta edukitzeko. Garrantzitsua da, halaber, <strong>argiztapen<\/strong> <strong>egokia<\/strong> izatea eta pantailako islak saihestea, baita gailu mugikorren <strong>distira doitzea<\/strong> ere.<\/p>\n<p>Eta, azkenik, <strong>aholku garrantzitsuena<\/strong><strong>: erabilera denbora mugatzea<\/strong>. Horrek <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/mugikorraren-gehiegizko-erabilera-zer-nolako-arriskuak-ditu-osasun-fisiko-eta-mentalerako\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">arazo fisikorik eta psikologikorik<\/a> ez izatea bermatzen du. <strong>Erabilera arduratsua<\/strong> beharrezkoa da <strong>zure osasuna zaintzeko <\/strong>eta lesio fisikoak eta mendekotasun, estres, neke eta antsietate arazoak saihesteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Duela gutxi egindako post batean, gailu mugikorrak gehiegi erabiltzean denbora behar bezala kontrolatzen ez dakiten&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4527,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4528"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4528"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4528\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4527"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4528"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4528"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4528"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}