{"id":4531,"date":"2024-08-13T13:03:48","date_gmt":"2024-08-13T11:03:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4531"},"modified":"2024-08-13T13:03:48","modified_gmt":"2024-08-13T11:03:48","slug":"ba-al-zenekien-karpoko-tunelaren-sindromea-duten-10-langiletik-7-emakumeak-direla","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-karpoko-tunelaren-sindromea-duten-10-langiletik-7-emakumeak-direla\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien karpoko tunelaren sindromea duten 10 langiletik 7 emakumeak direla?"},"content":{"rendered":"<p>Karpoko tunelaren sindromea (KTS) <strong>gero eta ohikoagoa<\/strong> den <strong>osasun arazoa<\/strong> da <strong>lan-esparruan<\/strong>, eta emakumeei eragiten die gehienbat.\u00a0Berriki egindako ikerketen arabera, sindrome hau duten 10 langiletik 7 emakumeak dira. Datu honek gogoeta egitera garamatza laneko segurtasuna <strong>prebenitu<\/strong> eta sustatzearen <strong>garrantziari<\/strong> buruz, batez ere gaitz horrek gehien eragin liezaiekeen kolektiboen artean.<\/p>\n<p>KTS, <strong>nerbio ertaina<\/strong>, eskumuturreko karpoko tuneletik pasatzen dena, <strong>konprimatu<\/strong> <strong>eta narriatzen<\/strong> denean gertatzen den <strong>nahasmendu <\/strong>bat da. Horrek eskuan eta hatzetan <strong>mina<\/strong>, <strong>sorgortasuna<\/strong> eta <strong>ahultasuna<\/strong> eragin ditzake. Arrazoiak desberdinak izan daitezke, baina sarritan <strong>mugimendu errepikakorrekin, jarrera deserosoekin<\/strong>, edo lan jardueretan zehar <strong>eskumuturrean aplikatutako gehiegizko indarrarekin<\/strong> lotuta daude.<\/p>\n<p><strong>Zenbait teoria<\/strong> daude azaltzen saiatzen direnak zergatik izaten diren emakumeak KTSrekiko sentikorragoak. Zenbaitek <strong>ezberdintasun anatomikoak<\/strong> iradoki ohi dituzte, alegia, emakumeen tunel karpianoa txikiagoa izan ohi dela.<\/p>\n<p>Gainera, <strong>emakumeak<\/strong> <strong>gehiegi ordezkatuta<\/strong> dauden <strong>zenbait lanbidetan<\/strong> <strong>lan errepikakorrak<\/strong> egin behar izaten dira, eta horrek KTS garatzeko arriskua areagotzen du; adibideen artean leudeke bulegoko lana, etxeko lanak, jostea edo esku-tresnak edota sukaldeko tresna batzuk luzaroan erabiltzea.<\/p>\n<p>KTSren eragina murrizteko, funtsezkoa da lantokian <strong>babes-estrategiak<\/strong> ezartzea eta honako <strong>prebentzio-neurri<\/strong> hauek hartzea:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ergonomia egokia<\/strong>: Ziurtatu lan-esparruak eskumutur hala nola eskuetako tentsioa minimizatzeko diseinatuta daudela. Horretarako, aulkien eta mahaien altuera doitu behar da, eta teklatu nahiz sagu ergonomikoak erabili.<\/li>\n<li><strong>Etenaldi erregularrak:<\/strong> Lanean etenaldi sarriak egitea, muskulu-nekea murrizteko eta eskuei zein eskumuturrei indarberritzeko denbora emateko.<\/li>\n<li><strong>Luzatze-ariketak:<\/strong> langileen eguneroko errutinan esku eta eskumuturrentzako luzatze- eta indartze-ariketa espezifikoak sartzea.<\/li>\n<li><strong>Prestakuntza:<\/strong> Langileak KTS arriskua murrizten lagunduko duten tekniketan heztea, esaterako jarrera egokia hartzen eta txandakako zereginak banatzen, mugimendu jarraituen gehiegizko errepikapena saihesteko.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Karpoko tunelaren sindromea (KTS) gero eta ohikoagoa den osasun arazoa da lan-esparruan, eta emakumeei eragiten&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4535,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4531"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4531"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4531\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4535"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4531"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4531"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4531"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}