{"id":4710,"date":"2024-12-03T13:41:13","date_gmt":"2024-12-03T12:41:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4710"},"modified":"2024-12-03T13:41:13","modified_gmt":"2024-12-03T12:41:13","slug":"ba-al-zenekien-hotzarekiko-esposizioaren-ondorioak-larriagotu-egin-daitezkeela-zenbait-arrisku-faktoreren-arabera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-hotzarekiko-esposizioaren-ondorioak-larriagotu-egin-daitezkeela-zenbait-arrisku-faktoreren-arabera\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien hotzarekiko esposizioaren ondorioak larriagotu egin daitezkeela zenbait arrisku-faktoreren arabera?"},"content":{"rendered":"<p>Hotzaren aurrean egoteak hainbat efektu sor ditzake organismoan, molestia soiletatik hasi eta osasunerako larriak diren ondorioetaraino. Efektu horiek areagotu ditzakete <strong>banakako eta kanpoko zenbait faktorek. <\/strong>Hotzarekiko tolerantzia-gaitasuna ez da uniformea pertsonen artean, pertsona bakoitzaren <strong>adina, generoa, osasun-egoera eta zirkunstantzia espezifikoak bezalako ezaugarriak medio aldatu egiten baita. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Adinekoek, <\/strong>adibidez, <strong>ez dute hotza hainbeste jasaten. <\/strong>Zahartzearekin batera, gorputzaren mekanismo termoerregulatzaileak eraginkortasuna galtzen joaten direnez, tenperatura baxuen aurrean ahulago bihurtzen dira. Era berean, <strong>emakumeek arrisku handiagoa dute gorputz-adarretan lesioak izateko, <\/strong>eskuak eta oinak azkarrago hozten baitzaizkie gizonekin alderatuta.<\/p>\n<p><strong>Osasun-baldintzek <\/strong>ere izugarrizko garrantzia dute. <strong>Zirkulazio-gaixotasunak <\/strong>dituzten pertsonek (bularraldeko angina edo Raynauden gaixotasuna) <strong>hotzaren gaineko estresa <\/strong>izateko <strong>joera handiagoa dute. <\/strong>Patologia horiek eragina dute tenperatura baxuko egoeretan gorputzak zirkulazio egokia mantentzeko duen gaitasunean, eta horrek hotzarekin lotutako lesioak izateko arriskua areagotzen du.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>kanpoko faktore <\/strong>batzuek edo <strong>bizimoduarekin <\/strong>\u00a0zerikusia dutenek esposizioaren ondorioak larriagotu ditzakete. Esate baterako, <strong>nekeak eta akidurak <\/strong>gorputzak beroa sortzeko eta mantentzeko duen gaitasuna murrizten dute. <strong>Elikagai eta likido gutxiegi hartzeak <\/strong>ere energia ekoiztea mugatzen du, deshidratazioa erraztearekin batera, eta erregulazio\u00a0 termikoa are gehiago zailtzen da.<\/p>\n<p>Gainera, <strong>tabakoa eta alkohola kontsumitzea <\/strong>kaltegarria da. Tabakoak eragin negatiboa du zirkulazioan, eta, alkoholak, une batez bero-sentsazioa eman badezake ere, tenperatura azkarrago galtzea eragiten du.<\/p>\n<p>Horri gehitu behar zaio <strong>botika <\/strong>batzuek, hipertentsiorako edo diabetesa tratatzeko erabiltzen direnak, adibidez, organismoaren erantzun termoerregulatzaileak oztopa ditzaketela, hotza medio estresa izateko arriskua gehituz.<\/p>\n<p>Beste arrisku-faktore bat <strong>arropa desegokia<\/strong> erabiltzea da. Bestalde, hotzetik babesteko geruza ugari erabiltzea funtsezkoa bada ere, <strong>gehiegi babesteak <\/strong>ondorio kaltegarriak izan ditzake; hala nola, geruzen arteko marruskadura, pisu handiagoa eta mugimendu-murrizketak. Beraz, hotza egiten duenean, lanak egiteko behar duguna baino ahalegin fisiko handiagoa eskatzen du horrek.<\/p>\n<p>Hotzarekiko esposizioak ez die guztiei berdin eragiten; ondorioz, ezinbestekoa da pertsona bakoitzarekin lotutako arrisku-faktoreak ulertzea eta izan ditzakegun ondorio negatiboak murrizteko <strong>prebentzio-neurri egokiak <\/strong>hartzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hotzaren aurrean egoteak hainbat efektu sor ditzake organismoan, molestia soiletatik hasi eta osasunerako larriak diren&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4685,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4710"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4710"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4710\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4685"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4710"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4710"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4710"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}