{"id":4711,"date":"2024-12-16T10:00:32","date_gmt":"2024-12-16T09:00:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4711"},"modified":"2024-12-03T14:45:34","modified_gmt":"2024-12-03T13:45:34","slug":"ba-al-zenekien-langileek-arriskuen-prebentzioaren-arloan-betebeharrak-dituztela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-langileek-arriskuen-prebentzioaren-arloan-betebeharrak-dituztela\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien langileek arriskuen prebentzioaren arloan betebeharrak dituztela?"},"content":{"rendered":"<p>Laneko segurtasunaz ari garenean, kontua ez da enpresak dena txukun izatea eta dituen betebeharrak betetzea; izan ere, garrantzitsua da, baita ere, <strong>langile bakoitzak arriskuen prebentzioan funtsezko zeregina duela <\/strong>jakitea. Hortaz, gai honetan zer-nolako erantzukizunak dituzun galdetzen badiozu zeure buruari, jarraian azalduko dizkizugu.<\/p>\n<p>Lehen konpromisoa da langile bakoitzak <strong>bere segurtasuna <\/strong>eta osasuna <strong>nahiz lankideena zaindu behar izatea. <\/strong>Horrek esan nahi du, zerbait ondo ez dagoela edo arriskutsua izan daitekeela ikusiz gero, zure eginbeharra jardutea dela. Eta ezarritako prebentzio-neurriak bete behar dituzu beti. Gogoratu zure ekintzek eta erabakiek besteengan ere eragina izan dezaketela.<\/p>\n<p>Zer espero da zugandik zehazki? Hona hemen <strong>betebehar nagusi <\/strong>batzuk:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Erremintak eta ekipoak behar bezala erabiltzea. <\/strong>Funtsezkoa da makinak, erremintak eta behar duzun edozein ekipo modu egokian erabiltzea. Beraz, nola funtzionatzen duten eta zer-nolako arriskuak izan ditzaketen jakin behar duzu. Kontua ez da gauzak azkar egitea, modu seguruan egitea baizik.<\/li>\n<li><strong>Norbera babesteko ekipoak erabiltzea. <\/strong>Zure enpresak kaskoak, eskularruak, betaurrekoak edo beste edozein babes-ekipo ematen badizu, erabili ezazu! Elementu horiek zu babesteko diseinatu dituzte; beraz, jarraitu jarraibideak behar bezala erabil ditzazun.<\/li>\n<li><strong>Segurtasun-gailuak ez desaktibatzea. <\/strong>Makinetan edo lantokian segurtasun-gailurik badago, ez desaktibatu. Horiek zu eta zure lankideak babesteko daude; hortaz, ziurtatu behar bezala funtzionatzen dutela.<\/li>\n<li><strong>Arriskuen berri ematea. <\/strong>Zerbait arriskutsua iruditzen bazaizu, ez geratu isilik. Jakinarazi zure nagusiari edo segurtasunaz arduratzen den pertsonari. Zure iritziak istripu bat prebenitzen lagun dezake.<\/li>\n<li><strong>Enpresarekin elkarlanean aritzea. <\/strong>Garrantzitsua da zure enpresarekin lan egitea giroa segurua izan dadin. Horretarako, arauak jarraitu eta guztiek segurtasun-neurriak betetzen lagundu behar da.<\/li>\n<li><strong>Araudiak betetzea. <\/strong>Gogoratu betebehar horiek ez jarraitzeak ondorioak izan ditzakeela. Segurtasun-arauak betetzen ez badituzu, laneko zigorrak izan ditzakezu.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Laneko segurtasuna guztion erantzukizuna da. Betebehar horiek betetzeak zu ez ezik, zure lankideak ere babesten ditu. Beraz, erne egon eta zaindu zure lan-ingurunea!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko segurtasunaz ari garenean, kontua ez da enpresak dena txukun izatea eta dituen betebeharrak betetzea;&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4701,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4711"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4711"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4711\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4701"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4711"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4711"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4711"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}