{"id":4729,"date":"2024-12-15T12:28:52","date_gmt":"2024-12-15T11:28:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4729"},"modified":"2024-12-19T13:54:26","modified_gmt":"2024-12-19T12:54:26","slug":"agur-2024-ongi-etorri-2025-beste-urte-batez-elkarrekin-aurrera-egiten-jarraitzen-dugu-prebentzioan-segurtasunean-eta-osasunean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/agur-2024-ongi-etorri-2025-beste-urte-batez-elkarrekin-aurrera-egiten-jarraitzen-dugu-prebentzioan-segurtasunean-eta-osasunean\/","title":{"rendered":"Agur, 2024! Ongi etorri, 2025! Beste urte batez elkarrekin aurrera egiten jarraitzen dugu prebentzioan, segurtasunean eta osasunean"},"content":{"rendered":"<p>Aurten ere urtearen amaierara heldu gara, eta, horrekin batera, lortutako lorpenei, gainditutako erronkei eta ikasitakoei buruz hausnartzeko unea iritsi da. 2024. urte honetan, <strong>Segurmanian gogor egin dugu lan prebentzioaren, segurtasunaren eta osasunaren inguruko kultura sendotzeko <\/strong>lan-ingurunean nahiz lan-ingurunetik kanpo, eta betiere baliotsuena babesteko helburuarekin; hau da, pertsonak.<\/p>\n<p>Gabonak eta Urte Berria iristen direnean, familiarekin elkartzen gara, eta, horrela, <strong>geure burua eta ingurukoak zaintzearen garrantzia <\/strong>gogorarazten laguntzen digute. Egun hain berezi horietan, urtero bezala, <strong>guztiok lan-ingurune seguru eta osasungarri baten alde batera hartutako konpromisoa <\/strong>ospatu nahi dugu, <strong>prebentzioa partekaturiko erantzukizuna dela <\/strong>beste behin berrestearekin batera.<\/p>\n<p>Amaitzen ari den urte honi buruzko balantzea eginez, laneko arriskuen prebentzioaren eta segurtasuneko prebentzio-neurrien arloan, <strong>urratsak bide egokian ematen ari garela <\/strong>egiaztatzea gustatzen zaigu. <strong>Kontzientziazio-kanpainetatik <\/strong>hasi eta <strong>prestakuntza-ekimen <\/strong>berrietara bitarte, gero eta enpresa eta profesional gehiago batzen dira laneko segurtasunaren eta osasunaren mugimendura.<\/p>\n<p>Guk, orrialde honetatik, <strong>informazio fidagarria eta segurua zabaltzen <\/strong>laguntzeko lan egin dugu, prebentzioaren arloan jardunbide hobeak lortzen eta langile guztientzako lan-ingurune seguruagoak bermatzen laguntzeko. Aurrerapen horiek betetzen gaituzte, baina <strong>oraindik bide luzea dagoela egiteko <\/strong>gogorarazten digute.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, laster hasiko dugun 2025. urterako, gure asmoa da <strong>lanean gogor jarraitzea <\/strong>eta ahal duguna hobetzea, elkarrekin etorkizun seguruagoa eraikitzen jarraitu ahal izateko. Hasiko den urteak aukeraz beteriko 12 hilabete ekarriko dizkigu, <strong>prebentzio-kultura indartzen jarraitzeko; <\/strong>beraz, ez ditugu alferrik galduko.<\/p>\n<p>Gure asmoa argia da: <strong>2025ean prebentzioa are agerikoagoa eta eskuragarriagoa izatea eta <\/strong>guztion lan-bizitzan eta bizitza pertsonalean <strong>integratuagoa izatea. <\/strong><\/p>\n<p>Aurten gure ondoan lan egin duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bide honetan elkarrekin aurrera egiten laguntzeagatik. <strong>Topa egin dezagun <\/strong>osasunez, segurtasunez eta partekaturiko arrakastez betetako 2025 baten alde.<\/p>\n<p><strong>Eguberri eta Urte Berri on! <\/strong>Elkarrekin etorkizun segurua eraikitzen jarrai dezagun!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aurten ere urtearen amaierara heldu gara, eta, horrekin batera, lortutako lorpenei, gainditutako erronkei eta ikasitakoei&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4728,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[54],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4729"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4729"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4729\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4728"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4729"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4729"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4729"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}