{"id":4736,"date":"2024-12-04T13:49:13","date_gmt":"2024-12-04T12:49:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4736"},"modified":"2024-12-19T14:09:43","modified_gmt":"2024-12-19T13:09:43","slug":"gabonetako-dekorazioa-denak-ez-du-balio-eguberriak-seguruak-izatea-bermatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/gabonetako-dekorazioa-denak-ez-du-balio-eguberriak-seguruak-izatea-bermatzeko\/","title":{"rendered":"Gabonetako dekorazioa: denak ez du  balio Eguberriak seguruak izatea bermatzeko"},"content":{"rendered":"<p>Gabonak alaitasunaren, argien eta dekorazio-sormenaren sinonimoa dira, baina nahigaberen bat ere izan daiteke gure etxeetan Gabonetako dekorazioa jartzerakoan beharrezko neurriak hartzen ez badira. Girlandek, Gabonetako zuhaitzek eta apaingarriek magiaz betetzen dituzte gure etxeak, baina <strong>horiek jartzerakoan edo modu desegokian erabiltzen badira, istripuak gerta daitezke, <\/strong>suteetatik hasi eta lesio pertsonaletaraino. Hori dela-eta, funtsezkoa da gogoratzea <strong>denak ez duela balio <\/strong>Eguberri-egun seguruak bermatu behar direnean.<\/p>\n<p>Gabonetan, elementu enblematiko bat izatekotan, hori <strong>zuhaitza <\/strong>da. Izan naturala edota artifizialak, zuhaitzak nahitaez egon behar du Gabonetako gure dekorazioan. <strong>Zuhaitz naturala <\/strong>jartzea hautatu baduzu, egiaztatu fresko dagoela; horrela, zuhaitz lehor batek dakarren arriskua saihestuko duzu, sukoiagoa baita. Jar ezazu tximiniak, erradiadoreak edo berogailuak bezalako <strong>bero-iturrietatik urrun. Zuhaitz artifizialei <\/strong>dagokienean, aukeratu <strong>suaren kontrako materialez egindako <\/strong>eredu bat, <strong>segurtasun-arauak <\/strong>betetzen dituena.<\/p>\n<p><strong>Gabonetako argiak <\/strong>ere funtsezko beste osagai bat dira dekorazioan, baina gorabehera gehien eragiten dituzten elementuetako bat dira, arriskutsuak izan baitaitezke prebentzio-neurriak kontuan hartzen ez badira. <strong>Instalatu aurretik, kableak eta entxufeak <\/strong>higatuta edo kaltetuta ez daudela <strong>berrikusi <\/strong>behar da zehatz-mehatz, <strong>zirkuitulaburrik <\/strong>eragin ez dezaten. Erabili beti <strong>argi ziurtatuak eta ez kargatu gehiegi entxufeak <\/strong>hedadura anitzekin. Aukeratu <strong>LED argiak,<\/strong> aukera segurua eta eraginkorra baita, bero gutxiago sortzen eta energia gutxiago kontsumitzen dutelako. Gainera, gogoratu <strong>beti deskonektatzea lotara joan edo etxetik irten aurretik, <\/strong>zirkuitulaburrak eta balizko suteak prebenitzeko.<\/p>\n<p>Halaber, garrantzitsua da kontuan izatea <strong>apaingarriak non jarri behar diren. <\/strong>Jarri <strong>objektu hauskorrak edo txikiak haurrek eta maskotek ez iristeko moduan, <\/strong>hautsi eta zauriak eragin edo ustekabean irentsi baititzakete. Ziurtatu esekita dauden girlandak, koroak eta dekorazioak <strong>ondo lotuta daudela, <\/strong>kolpeak edo zatiak eragin ditzaketen erorikoak saihesteko.<\/p>\n<p><strong>Kanpoko dekorazioei <\/strong>dagokienean, kontuan izan behar dira baldintza klimatikoak;\u00a0 gainera,\u00a0 edozein apaingarrik ez du balio kanpoan jartzeko. Dekorazioek <strong>egurats zabalari aurre egiteko diseinatuta <\/strong>egon behar dute berariaz, eta instalazioan material erresistenteak erabili behar dira; hala nola, kakoak edo <strong>kanpoalderako prestatutako kalitatezko kableak. <\/strong>Leku garaietan argiak edo apaingarriak jartzeko eskailerak erabili behar badituzu, ziurtatu egoera onean daudela eta gainazal egonkor baten gainean jarri dituzula.<\/p>\n<p><strong>Kandelak<\/strong> ere klasiko bat dira Gabonetako dekorazioan, baina oso kontuan izan behar da <strong>sutea eragiteko arrisku handia <\/strong>dutela. Kandelak erabiltzea erabaki baduzu, <strong>jarri gainazal irmo eta seguruetan, <\/strong>gortinak, oihalak edo papera bezalako <strong>material sukoietatik urrun. Inoiz ez dituzu piztuta utzi behar ikuskapenik gabe. <\/strong>Aukera seguruagoa da <strong>LED kandelak <\/strong>aukeratzea, antzeko estetika baitute, baina suarekin lotutako arriskurik gabe.<\/p>\n<p>Gabonetako dekorazioa aukera bat da etxea edertzeko eta familian gozatzeko, baina <strong>beti segurtasuna lehenetsi behar da. <\/strong>Beharrezko prebentzio-neurriak hartzen eta material egokiak erabiltzen badituzu, beharrezkoak ez diren arriskurik gabeko jai-giroa sor daiteke. Izan ere, Gabonak ospatzeko garaia izan behar du eta ez damutzekoa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gabonak alaitasunaren, argien eta dekorazio-sormenaren sinonimoa dira, baina nahigaberen bat ere izan daiteke gure etxeetan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4673,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4736"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4736"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4736\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4673"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4736"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4736"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4736"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}