{"id":4826,"date":"2025-04-29T10:00:48","date_gmt":"2025-04-29T08:00:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4826"},"modified":"2025-04-14T15:23:04","modified_gmt":"2025-04-14T13:23:04","slug":"laneko-segurtasunari-aplikaturiko-teknologia-machine-learning","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/laneko-segurtasunari-aplikaturiko-teknologia-machine-learning\/","title":{"rendered":"Laneko segurtasunari aplikaturiko teknologia: Machine learning"},"content":{"rendered":"<p>Gure sagaren barruan, teknologia digital berriek lan-ingurune seguruagoa, eraginkorragoa eta proaktiboagoa sortzen nola lagun dezaketen azaltzen ari gara, eta, gaur, arlo horretan etorkizun handienetakoa duen batean zentratuko gara; hots, <strong>machine learning edo ikaskuntza automatikoa. <\/strong>Tresna horrek enpresen eragiketak optimizatzen ditu, eta <strong>istripuak prebenitzeko eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko ere erabil daiteke. <\/strong><\/p>\n<p>Machine learning adimen artifizialaren adar bat da, <strong>makinei datuetatik ikasteko <\/strong>eta funtzionamendua eta errendimendua hobetzeko aukera ematen diena, zeregin bakoitzerako esplizituki programatuak izan gabe.<\/p>\n<p>Teknologia hori eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko erabiltzeaz gain, machine learning baita ere <strong>erabil daiteke <\/strong>arrisku-joerak eta -patroiak identifikatzen dituzten <strong>eredu prediktiboak garatzeko, <\/strong>enpresek esku hartzeko aukera izan dezaten istripuak gertatu aurretik.<\/p>\n<p>Nola? Hainbat etapa dituen prozesu baten bidez:<\/p>\n<p><strong>Lehen fasean, <\/strong>laneko gorabeherei, lan-baldintzei eta langileen\u00a0 portaerari buruzko <strong><a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/laneko-segurtasunari-aplikaturiko-teknologia-big-data\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">datu garrantzitsuak<\/a> biltzen dira, <\/strong>besteak beste. Ondoren, datuak <strong>garbitu eta antolatu egiten dira <\/strong>\u00a0funsgabetasunak ezabatzeko eta informazioa analisirako prestatzeko.<\/p>\n<p>Jarraian, machine learning-en <strong>algoritmo bat hautatzen da, <\/strong>aurrez prozesatutako datuekin <strong>entrenatzearekin <\/strong>batera. Fase horretan, <strong>ereduak patroiak eta korrelazioak identifikatzen ikasten du. <\/strong>Segidan, <strong>ereduaren errendimendua ebaluatzeko <\/strong>fasea dator, eta, probako datu-multzo bat erabiltzen da, eta, beharrezkoa izanez gero, berriz, parametroak doitzen dira zehaztasuna hobetzeko. Azkenik, behin eredua entrenatu eta ebaluatuta, <strong>lan-ingurunean ezartzen da iragarpenak eta gomendioak <\/strong>denbora errealean <strong>egiteko. <\/strong><\/p>\n<p>Machine learning tresnak <strong>aukera ugari eskaintzen ditu <\/strong>enpresetan <strong>laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko. <\/strong>Esate baterako, gorabeheren\u00a0 inguruko datu historikoak\u00a0 aztertzerakoan, <strong>arrisku-egoerak <\/strong>adierazten dituzten <strong>patroiak identifika ditzake. <\/strong>Arriskuak aurreikusteko aukera izanik, enpresek <strong>aurre har diezaiekete<\/strong> gerta litezkeen istripuei eta <strong>prebentzio-neurriak hartu.<\/strong><\/p>\n<p>Gainera, machine learning ereduek <strong>langileen portaera ebalua dezakete <\/strong>segurtasun-arauei dagokienean. Horrek <strong>trebatze osagarria edo prozeduren aldaketak <\/strong>behar dituzten <strong>arloak identifikatzen <\/strong>laguntzen du.<\/p>\n<p>Jakina, ingurune industrialetan, machine learning sistema erabil daiteke <strong>makineria eta ekipoen akatsak aurreikusteko. <\/strong>Era horretan, <strong>mantentze-lan prebentiboak <\/strong>egin daitezke makinek huts egin eta gorabeheraren bat sortu aurretik.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>norbera <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-norbera-babesteko-ekipamenduek-zenbait-baldintza-bete-behar-dituztela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">babesteko ekipamenduen <\/a><\/strong>eta beste prebentzio-baliabide batzuen <strong>erabileraren gaineko datuak aztertzean, <\/strong>enpresek haien banaketa optimiza dezakete eta <strong>pertsona guztiek seguru lan egiteko beharrezko ekipamendua dutela ziurtatu. <\/strong><\/p>\n<p>Azkenik, machine learning tresnak <strong>etengabeko hobekuntza bultzatzen du, <\/strong>enpresek beren segurtasun-praktiken <strong>etengabeko jarraipena <\/strong>egiteko eta baldintza berrietara egokitzeko eta segurtasun-protokoloak etengabe hobetzeko aukera ematen baitu.<\/p>\n<p>Etorkizuneko erronkak azkar aurrera doazen mundu honetan, garrantzitsua da erakundeek era horretako tresna digitalak aprobetxatzea eta egokitzea eta eguneroko lanean sartzea, guztiontzako <strong>lan-etorkizun seguruagoa<\/strong> eraikitzea lortzearren.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gure sagaren barruan, teknologia digital berriek lan-ingurune seguruagoa, eraginkorragoa eta proaktiboagoa sortzen nola lagun dezaketen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4816,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4826"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4826"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4826\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4816"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4826"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4826"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4826"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}