{"id":4884,"date":"2025-05-06T10:00:38","date_gmt":"2025-05-06T08:00:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=4884"},"modified":"2025-04-14T16:11:54","modified_gmt":"2025-04-14T14:11:54","slug":"enpresa-jarduerak-koordinatzeko-prozesua-bigarren-etapa-plangintza-eta-antolaketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/enpresa-jarduerak-koordinatzeko-prozesua-bigarren-etapa-plangintza-eta-antolaketa\/","title":{"rendered":"Enpresa Jarduerak Koordinatzeko prozesua. Bigarren etapa \u2013 Plangintza eta antolaketa"},"content":{"rendered":"<p>Enpresa Jardueren Koordinazioari (EJK) buruz hitz egiten jarraituko dugu; hau da, funtsezko eta oso beharrezko prozesua, horri esker segurtasuna eta osasuna bermatu baitaitezke hainbat enpresa aldi berean lanean ari diren lan-inguruneetan. Aurreko post-ean lehen etapaz aritu gara, Kontratazioaz, eta, oraingoan, <strong>bigarren etapan <\/strong>oinarrituko gara, <strong>Plangintzan eta antolaketan, <\/strong>hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Bi faktoreak, plangintza eta antolaketa, <strong>erabakigarriak dira inprobisazioa saihesteko, <\/strong>askotan hori izaten baita jende asko lanean batera ari diren egoeretan gertatzen diren istripu askoren atzean. Hori dela-eta, oinarrizko eta funtsezkoa da lanen <strong>aldez aurreko plangintza egokia <\/strong>egitea, bertan <strong>arrisku guztiak <\/strong>eta horiek segurtasunez aurre egiteko beharrezkoak diren <strong>prebentzio-neurri <\/strong>guztiak kontuan hartuta.<\/p>\n<p>Prebentzioa paperetik praktikara igarotzean gauzatzen da; beraz, <strong>baliabide material eta giza baliabide <\/strong>guztiak <strong>antolatu eta prestatu <\/strong>behar dira, lanak aurreikusitakoaren arabera egitea bermatzeko, eta, horrela, langileen segurtasuna eta osasuna ziurtatzeko.<\/p>\n<p>Funtsezkoa da <strong>lantokiko titularrak ez ezik, parte hartzen duten enpresek ere <\/strong>tartean dauden gainerako alderdiei <strong>informazioa eta dagozkien jarraibideak emateko betebeharrak betetzea. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Lantokiko titularraren erantzukizuna da, <\/strong>behar besteko aurrerapenarekin, <strong>bere enpresaren eta bertan lanean ari diren beste enpresen artean prebentzio-informazioa trukatzea sustatzea. <\/strong>Horretarako, une bakoitzeko <strong>konkurrentzia-egoerak ezagutu ahal izateko eta tartean dauden kanpoko enpresak ez ezik, <\/strong>eragina jasan dezakeen edozein antolakuntza-unitate edo pertsona<strong> identifikatzeko sistema bat ezarri behar du.<\/strong> <strong>Sistema horrek informazio-trukea erraztuko du, <\/strong>eta funtsezkoa izango da komunikazio-kanalak ondo ezarrita egotea eta solaskideak argi eta garbi identifikatzeko modukoak eta alderdi guztiek ezagutzen dituztenak izatea.<\/p>\n<p>Gainera, lantokiko <strong>titularrak kontratazio-etapan emandako informazioa osatu <\/strong>behar du, <strong>bereziki <\/strong>bertan lanean ari diren enpresen jardueretan eragina izan dezaketen arriskuei eta aplikatu beharreko <strong>prebentzio-neurriei <\/strong>dagokienean, <strong>larrialdi-kasuan <\/strong>hartu beharrekoak barne. Trukatutako <strong>informazioak zehatza eta garrantzitsua <\/strong>izan behar du; konkurrentziaren errealitatera egokitzen ez den edozein dokumentu generikok nahasmena bakarrik sortuko du, baliabideak alferrik galtzearekin batera.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>bertan lanean ari den enpresa bakoitzak bere jarduerak sor ditzakeen <\/strong>eta gainerako enpresei eragin diezaieketen <strong>arrisku espezifikoei buruzko informazioa eman behar du. <\/strong>Lantokiko <strong>titularrak informazio-truke hori koordinatuko du, <\/strong>hartzaileengana garaiz eta behar bezala iristea ziurtatuz.<\/p>\n<p>Enpresa batek jardueraren zati bat azpikontratatzen badu, <strong>titularraren eta enpresa azpikontratistaren artean informazioa trukatzea ere <\/strong>bermatu beharko du, baita kontratista lanak egiten ari den bitartean bertan ez badago ere.<\/p>\n<p>Garrantzitsua da lantokiko <strong>titularrak bertan lanean ari diren gainerako enpresei jarraibideak ematea, <\/strong>langileei eragin diezaieketen <strong>arriskuei buruz. <\/strong>Horretarako, <strong>koordinazio-bitarteko egokienak ezarriko dira, <\/strong>kontuan hartuta jardueren arriskugarritasun-maila, bertan lanean ari diren enpresen kopurua eta lanen iraupena.<\/p>\n<p><strong>Koordinazio-bitartekoetan <\/strong>sar daitezke <strong>dokumentazio teknikoa trukatzea, puntu estrategikoetan informazio-baliabideak jartzea, solaskideak izendatzea eta bilerak batera egitea. <\/strong>Bilera horiek bereziki gomendagarriak dira egoera arriskutsu edo konplexuetan, eta funtsezkoa da trukatutako informazioa eta lortutako akordioak jasoko dituen akta bat egitea.<\/p>\n<p>Behin informazioa trukatuta eta beharrezko jarraibideak emanda, <strong>bertan lanean ari den enpresa bakoitzak bere lanak planifikatu beharko ditu, kontuan izanik bere langileek izan ditzaketen arrisku guztiak. <\/strong>Hor sartzen dira <strong>bai jardueraren berezko arriskuak, <\/strong>bai lantokiak eta beste enpresen jarduerek sortutakoak. <strong>Arriskuen ebaluazioan, <\/strong>jarduerak gauzatzean ager daitezkeen <strong>lan-baldintza guztiak hartu behar dira kontuan. <\/strong><\/p>\n<p>Lanak <strong>hasi baino lehen, <\/strong>enpresek <strong>ziurtatu <\/strong>beharko dute jarduerak modu seguruan egiteko <strong>beharrezko baliabide guztiak dituztela. <\/strong>Hortaz, <strong>egiaztatu beharko dute adostutako prebentzio-neurriak <\/strong>ezarri direla, <strong>ekipoek eta babesek <\/strong>araudia betetzen dutela eta horiek egoera onean aurkitzen direla eta <strong>langileak behar bezala prestatuta eta informatuta daudela <\/strong>arriskuen eta prebentzio-neurrien gainean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Enpresa Jardueren Koordinazioari (EJK) buruz hitz egiten jarraituko dugu; hau da, funtsezko eta oso beharrezko&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":4887,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4884"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=4884"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/4884\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4887"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=4884"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=4884"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=4884"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}