{"id":5055,"date":"2025-07-21T10:00:27","date_gmt":"2025-07-21T08:00:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5055"},"modified":"2025-07-18T15:39:04","modified_gmt":"2025-07-18T13:39:04","slug":"bizitzeko-neurtzea-barruko-atmosfera-neurtzea-eta-ebaluatzea-espazio-konfinatuetan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/bizitzeko-neurtzea-barruko-atmosfera-neurtzea-eta-ebaluatzea-espazio-konfinatuetan\/","title":{"rendered":"Bizitzeko neurtzea \u2013 Barruko atmosfera neurtzea eta ebaluatzea espazio konfinatuetan"},"content":{"rendered":"<p>Espazio konfinatuetan lan egiteak bere arrisku espezifikoak ditu, eta horiek begiratu batean ez dira oso nabariak izaten. Tankeak, putzuak, siloak edo tunelak bezalako <strong>espazio txiki <\/strong>horietan <strong>aireztapena mugatua <\/strong>izan ohi da, eta horrek <strong>kutsatzaileak metatzea edo oxigenoa gutxitzea errazten du. <\/strong>Kanpotik seguruak diruditen arren, barruko atmosfera berehala alda daiteke eta osasunerako ingurune arriskutsua eta hilgarria ere izan daiteke.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, espazio horietan <strong>lan egitera sartu aurretik, <\/strong>funtsezkoa da arnastuko den <strong>airea segurua dela ziurtatzea. <\/strong>Ondorioz, leku horietako alderdirik kritikoenetako bat da <strong>barruko atmosfera ebaluatzea. Ingurumen-neurketa <\/strong>horiek egitea ez da aukerakoa, <strong>funtsezko prebentzio-betebehar <\/strong>bat baizik, intoxikazioak, asfixiak edo leherketak bezalako istripu larriak saihesteko eta, modu horretan, langileen integritatea eta osasuna zaintzeko.<\/p>\n<p>Neurketa horiek <strong>edozein lan egiten hasi aurretik egin behar dira beti eta <\/strong>esku-hartze osoan zehar <strong>mantendu behar dira, <\/strong>lanak egin bitartean <strong>baldintzak aldatzeko arriskua izanez gero. <\/strong><\/p>\n<p>Hasierako neurketak <strong>kanpotik edo eremu seguru batetik egin behar dira, <\/strong>inoiz ez pertsona bat arriskuan jarriz. Kanpoaldetik eremu osora iritsi ezin bada, <strong>pixkanaka-pixkanaka aurreratu behar da, <\/strong>jada egiaztatu diren eta segurutzat jo diren eremuetatik, betiere beharrezko neurri guztiak hartuta. <strong>Arreta berezia jarri behar da txoko edo eremu hiletan, <\/strong>aireztapena txarragoa izan daitekeelako, eta, hortaz, gasak edo lurrun toxikoak pilatuta egon daitezkeelako.<\/p>\n<p>Lan horiek egiteko, batez ere <strong>zuzeneko irakurketako ekipoak erabiltzen dira, <\/strong>airearen kalitateari buruzko <strong>berehalako datuak ematen baitituzte. Eramangarriak eta maneiatzeko errazak <\/strong>direnez, <strong>ezinbesteko tresnak <\/strong>dira espazio konfinatuetako prebentziorako. Neurtzeko beste ekipo batzuk ere modu finkoan instala daitezke arrisku handiko lekuetan, etengabeko kontrola egin behar denetan.<\/p>\n<p><strong>Esposizioek epe luzerako ondorioak eragin ditzaketen <\/strong>edo <strong>neurketa zehatzagoa <\/strong>behar duten espazioetan, <strong>laginketa-ekipoak erabili behar dira, <\/strong>airea atxikipen-euskarrietan hartzen baitute, ondoren laborategian aztertzeko.<\/p>\n<p>Oxigenoari dagokionean, <strong>giro seguru batek gutxienez %20,5eko oxigenoa izan behar du. <\/strong>Maila horri ezin bazaio aireztapen naturalarekin edo behartuarekin eutsi, beharrezkoa izango da <strong>arnasketa-ekipo autonomoak edo erdi autonomoak erabiltzea. <\/strong>Gaur egun, <strong>esplosimetro<\/strong> askok (atmosfera sukoien detektagailuak)) oxigeno-maila neurtzeko sentsoreak ere badituzte, eta, era horretan, ingurunearen ebaluazio osoagoa egin daiteke.<\/p>\n<p>Espazio konfinatuen <strong>barruko atmosfera neurtzea eta ebaluatzea eginkizun <\/strong>teknikoa eta ohikoa da, baina <strong>guztiz funtsezkoa. <\/strong>Behar bezala edo behar ez bezala egitearen <strong>mende daude <\/strong>espazio konfinatu horietan sartuko diren <strong>pertsonen osasuna eta bizitza. <\/strong>Beraz, <strong>arreta berezia <\/strong>eskaini behar zaie <strong>irakurketei, eta ez da espazio konfinatura sartu behar <\/strong>atmosfera segurua dela <strong>erabat bermatu arte. <\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Espazio konfinatuetan lan egiteak bere arrisku espezifikoak ditu, eta horiek begiratu batean ez dira oso&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5054,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5055"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5055"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5055\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5054"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5055"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5055"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5055"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}