{"id":5059,"date":"2025-07-29T10:00:59","date_gmt":"2025-07-29T08:00:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5059"},"modified":"2025-08-04T12:56:38","modified_gmt":"2025-08-04T10:56:38","slug":"intoxikazioak-produktu-arriskutsuak-hartzeagatik-nola-jokatu-behar-dugu-egoera-horren-aurrean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/intoxikazioak-produktu-arriskutsuak-hartzeagatik-nola-jokatu-behar-dugu-egoera-horren-aurrean\/","title":{"rendered":"Intoxikazioak produktu arriskutsuak hartzeagatik. Nola jokatu behar dugu egoera horren aurrean?"},"content":{"rendered":"<p>Produktu arriskutsuak hartzearen ondorioz gertatzen diren intoxikazioak lan-ingurunean nahiz etxean gerta daitezke. Askotan, <strong>ustekabean<\/strong> gertatzen dira, bereziki <strong>haurren eta adinekoen kasuan edo deskuidu-egoeretan. <\/strong>Hori dela-eta, funtsezkoa da kontu handiz ibiltzea, gerta ez daitezen.<\/p>\n<p>Baina, zoritxarrez gertatzen bada, <strong>ba al dakizu nola jokatu? <\/strong>Produktu arriskutsuak ustekabean hartzearen ondorioz intoxikazioaren bat gertatuz gero, modu egokian erreakzionatzen lagundu nahi dizugu gaur.<\/p>\n<p>Garbiketa-produktuek, kosmetikoek, intsektizidek, pinturek, disolbatzaileek, botikek edo produktu kimiko industrialek <strong>efektu larriak eragin ditzakete organismoan, <\/strong>baldin eta nahigabe kontsumitzen badira.<\/p>\n<p>Intoxikazio gehien eragiten duen arrazoietako bat da <strong>produktu horiek gaizki kontserbatzea edo modu desegokian gordetzea, <\/strong>batez ere berrerabilitako ontzietan gordetzen badira (adibidez, ur-botilak edo freskagarrienak), horrek nahastea eragin baitezake. Halaber, ohikoa da <strong>haurren jakin-min naturalagatik <\/strong>gertatzea, ingurunea miatzeko joera baitute, arriskuak ezagutu gabe.<\/p>\n<p>Arrazoia edozein dela ere, era horretako istripuren bat gertatzen bada, <strong>funtsezkoa da nola jokatu <\/strong>jakitea eta zer-nolako <strong>prebentzio-neurrik <\/strong>hori saihesten lagun diezaguketen kontuan izatea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Zer egin istripuz produktu arriskutsuren bat hartuz gero <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Lasai egon eta egoera ebaluatu. <\/strong>Hartutako produktua, gutxi gorabeherako kopurua eta igarotako denbora identifikatu.<\/li>\n<li><strong>Gorakoa ez eragin, <\/strong>osasun-profesional batek berariaz adierazitakoan izan ezik. Kasu batzuetan, horrek egoera larriagotu dezake, bereziki substantzia korrosiboak badira.<\/li>\n<li><strong>Ez eman elikagai edo edaririk, <\/strong>larrialdi-zerbitzuek gomendatzen ez badute, behintzat. Produktu batzuek erreakzio negatiboa izan dezakete urarekin edo esnearekin nahastean.<\/li>\n<li><strong>Deitu berehala 112ra edo erreferentziazko toxikologia-zentrora. <\/strong>Eskura izan produktuaren etiketa, ontzia eta daukazun informazio guztia.<\/li>\n<li><strong>Ez inprobisatu irtenbiderik laguntza profesionalik gabe. <\/strong>Ezagutzarik gabe esku hartzeak kaltetuaren egoera okertu dezake.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Nola prebenitu egoera horiek? <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gorde produktu kimikoak eta garbiketa-produktuak haurren eskueratik kanpo, <\/strong>ahal dela armairu itxietan.<\/li>\n<li><strong>Ez aldatu <\/strong>produktu horiek <strong>elikagaien edo edarien ontzietara. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Irakurri eta errespetatu <\/strong>beti <strong>fabrikatzailearen jarraibideak eta aholkuak. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Behar bezala etiketatu <\/strong>ontzi guztiak, baita aldi baterako badira edo barnean erabiltzeko badira ere.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Prebenitzeak bizitzak salbatzen ditu <\/strong><\/p>\n<p>Prebentzioa gure tresnarik eraginkorrena da intoxikazioen aurrean. Espazio seguruak sortzeko, egunero ekintza txikiak egin behar dira, gure eta ingurukoen osasunean eragin handia izan baitezakete.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Produktu arriskutsuak hartzearen ondorioz gertatzen diren intoxikazioak lan-ingurunean nahiz etxean gerta daitezke. Askotan, ustekabean gertatzen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5073,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5059"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5059"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5059\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5073"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5059"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5059"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5059"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}