{"id":522,"date":"2018-06-20T08:00:57","date_gmt":"2018-06-20T06:00:57","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=522"},"modified":"2018-06-08T13:13:44","modified_gmt":"2018-06-08T11:13:44","slug":"zamak-altxatzea-ez-da-txantxetarako","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/zamak-altxatzea-ez-da-txantxetarako\/","title":{"rendered":"Zamak altxatzea ez da txantxetarako"},"content":{"rendered":"<p>Lan inguruan sortzen diren bizkar lesio ugari zamak altxatzerakoan sortzen dira. Bai, <strong>zama gehiegizkoa delako, <\/strong>bai behin eta berriro egiten delako edo bai <strong>ez delako behar bezala egiten, <\/strong>eta ondorioz, gorputzaren atzeko atalari kalte egiten zaio. Eta kalte horiek noizean behingo <strong>lunbalgia<\/strong> mingarri bat\u00a0 edo <strong>tiroi<\/strong> gogaikarriak baino gehiago izan daitezke.<\/p>\n<p>Giza gorputzak bere mugak ditu eta norberak jakin behar du muga horiek non dauden. Giharrek, hezurrek, artikulazioek eta tendoiek primeran erantzun dezakete denbora zehatz batez, baina esfortzua handiegia bada, behin eta berriro errepikatzen bada eta ez bada behar bezala egiten, horiek guztiek erantzuteari utziko diote. Beraz, zama bat altxatu baino lehen, <strong>zenbait kontu planteatu<\/strong> behar dira, besteak beste, <strong>pisua<\/strong>, <strong>oso urrun eraman behar den<\/strong> edo <strong>erraz eustekoa<\/strong> bada. Galdera horietako erantzunaren bat zalantzazkoa bada, agian hobe da laguntza eskatzea.<\/p>\n<p>Bolumen handiko objektu bat altxatu behar dugunean ere, ez dugu edozein modutan egin behar. Ia gauza guztietan bezala, hura egiteko <strong>modu zuzena dago<\/strong>, eta hura gorputzari ahalik eta arrisku txikiena eragitean datza. Beraz, oraingo honetan ere, teknika garrantzitsua da eta hoberena <a href=\"http:\/\/www.insht.es\/InshtWeb\/Contenidos\/Normativa\/GuiasTecnicas\/Ficheros\/cargas.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">oinarrizko zenbait pausu<\/a> jarraitzea da:<\/p>\n<ul>\n<li>Oinak lurrean ondo eutsita egon behar dira eta horretarako bereizita eta horietako bat ibilbidearen norabidean aurreratua egon behar da.<\/li>\n<li>Bizkarra zuzen mantendu behar da, belaunak tolestuz, grabitate puntua ez aldatzeko eta desorekarik ez eragiteko.<\/li>\n<li>Erabili besoen eta hanken giharrak. Adibidez, abdominalak erabiltzen badira esfortzua egiteko, hernia bat eragin daiteke.<\/li>\n<li>Zama gorputzetik gertu mantendu.<\/li>\n<li>Ez biratu gerria pisu bat gainena badaramazu, hobe da oinen gainean biratzea.<\/li>\n<li>Ez okertu bizkarra, ezta objektua gerritik gora altxatu ere.<\/li>\n<li><strong>Esfortzurako gerrikoak<\/strong> ez dira moda bat, erabili itzazu.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Ez da ahaztu behar <strong>ez dela komenigarria 15 kilotatik gorako zamak altxatzea<\/strong>. Hortik gorako pisua baldin badute, hobe da behin eta berriro ez egitea, baina sarritan ematen den zerbait bada, agian, baliabide mekanikoak erabiltzea planteatu beharko da. <strong>Zingilak edo motxilak<\/strong> erabiltzeko aukera ere kontuan hartu behar da.\u00a0 Eta baita esapide zahar hau ere: bakarrik ezin dut, lagunekin bai. Hura lan inguruan aplikatzeak laguntza eskatzea esan nahi du. Laguntza hura ezinbesteko bilakatuko da objektua oso handia bada eta ikusmena oztopatzen badu, garraiatuko duena horretarako ohituta ez badago edo objektua luzeegia bada bakar batek modu egonkorrean eraman ahal izateko.<\/p>\n<p>Jakina, beti komenigarria da zama gainean duela egingo den <strong>ibilbidearen aurretiko errepaso<\/strong> bat egitea. Trabak kentzea, eta eskailera-mailak eta maldak ibilbidearen mapan fitxatuta edukitzeak erorketak, desorekak eta lesioak baztertuko ditu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lan inguruan sortzen diren bizkar lesio ugari zamak altxatzerakoan sortzen dira. Bai, zama gehiegizkoa delako,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":523,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[93,422,403],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/522"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=522"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/522\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/523"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=522"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=522"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=522"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}