{"id":5224,"date":"2025-10-31T10:00:39","date_gmt":"2025-10-31T09:00:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5224"},"modified":"2025-10-30T16:39:03","modified_gmt":"2025-10-30T15:39:03","slug":"ba-al-zenekien-nbeak-genero-ikuspegiarekin-diseinatzeko-beharra-dagoela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-nbeak-genero-ikuspegiarekin-diseinatzeko-beharra-dagoela\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien NBEak genero-ikuspegiarekin diseinatzeko beharra dagoela?"},"content":{"rendered":"<p>Aspalditik, <strong>norbera babesteko ekipamenduak <\/strong>(NBE) <strong>eredu-erabiltzaile <\/strong>batengan pentsatuta <strong>egin dira, <\/strong>eta praktikan, ia beti <strong>gizon bat izaten zen. <\/strong>Ikuspegi hori, ordea, aldatzen hasi da, nahiz eta oraindik lan asko dagoen egiteko. Orain badakigu, laneko segurtasunaren aldetik, <strong>gizonek eta emakumeek desberdintasun antropometrikoak eta fisiologikoak dituztela, eta alde horiek eragin zuzena dutela NBEen eraginkortasun eta erosotasunean; <\/strong>hori dela-eta, gero eta gehiago behar dira genero-ikuspegiarekin diseinatutako NBEak.<\/p>\n<p>Hala ere, nahiz eta <strong>Europako eta Espainiako legediak jada eskatu babes-ekipamenduak <\/strong>langile bakoitzaren <strong>morfologiara egokitu behar direla, <\/strong>errealitatean emakume askok gizonezkoen gorputzetarako diseinatutako ekipoak erabiltzen jarraitzen dute: eskularru handiegiak, ondo egokitzen ez diren arnesak, oinetako deserosoak edo behar bezala zigilatzen ez duten maskarak. Arazo horiek ez dira erosotasun-kontua soilik, segurtasuna arriskuan jartzen baitute, gaizki doitutako NBE batek eraginkortasuna murrizteaz gain, arrisku berriak ere sor ditzake-eta.<\/p>\n<p><strong>Tradizionalki maskulinoak izan diren sektoreetan <\/strong>(adibidez, eraikuntzan, industrian edo segurtasunean) emakume gehiago sartzen diren heinean, gero eta nabarmenagoa da ekipamendu horien diseinuan eta merkaturatzean <strong>generoarekiko sentikorra den ikuspegirik ez dagoela.<\/strong> Egin berri diren azterketa batzuen arabera, emakumezko langile askok NBEak aldatu behar izaten dituzte erabili ahal izateko, eta askok onartzen dute doikuntza txar batekin lotutako gorabeherak edo lesioak izan dituztela.<\/p>\n<p>Arrakala hori gertatzen da, neurri handi batean, emakumeen gorputzaren aniztasuna irudikatzen duten <strong>datu antropometriko eguneraturik ez dagoelako. <\/strong>Hamarkada askotan, <strong>arau teknikoak gizonezkoei egindako neurketetan oinarritu dira, <\/strong>eta horrek mugatu egin du ekipamendu benetan inklusiboak diseinatzeko gaitasuna. Zorionez, normalizazio-erakundeak ez ezik, enpresa fabrikatzaileak ere <strong>datu-base berri <\/strong>anitzagoak eta errealistagoak <strong>txertatzen <\/strong>hasi dira.<\/p>\n<p>Valentziako Biomekanika Institutuaren <strong>Labo G\u00e9nero<\/strong> bezalako proiektuak ildo horretan doaz, eta <strong>laneko produktuak genero-irizpidearekin diseinatzea <\/strong>sustatzen dute, laneko arropak, oinetakoak edo babes-sistemak langile guztien benetako ezaugarriei erantzuten diela ziurtatzeko.<\/p>\n<p>Emakumeen anatomiara <strong>egokitutako NBEak izateak <\/strong>emakumezko langileen <strong>babesa eta ongizatea hobetzeaz <\/strong>gain, <strong>aukera-berdintasuna, inklusioa eta konfiantza bultzatzen ditu <\/strong>lan-ingurunean, emakumeak kasu askotan ikusezin bihurtu baitira. Gainera, enpresek erantzukizun sozialarekiko eta indarrean dagoen araudia betetzearekiko duten konpromisoa indartzen du.<\/p>\n<p><strong>Genero-ikuspegia duen prebentzio <\/strong>baterako bidean aurrera egitea ez da justizia-kontua bakarrik, baizik eta eraginkortasuna ere bai. Pertsona bakoitzak NBE segurua, ergonomikoa eta bere gorputzera egokitua izatea bermatzea funtsezko urratsa da <strong>lan-ingurune seguruagoak eta berdintasun handiagokoak <\/strong>eraikitzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspalditik, norbera babesteko ekipamenduak (NBE) eredu-erabiltzaile batengan pentsatuta egin dira, eta praktikan, ia beti gizon&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5222,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5224"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5224"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5224\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5222"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5224"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5224"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5224"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}