{"id":5296,"date":"2026-01-28T10:30:23","date_gmt":"2026-01-28T09:30:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5296"},"modified":"2026-01-27T17:36:50","modified_gmt":"2026-01-27T16:36:50","slug":"baso-lanetarako-segurtasun-jarraibideak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/baso-lanetarako-segurtasun-jarraibideak\/","title":{"rendered":"Baso-lanetarako segurtasun-jarraibideak"},"content":{"rendered":"<p>Euskadin, lurraldearen %55 inguru basoa da. Zuhaitz-ondare handi horrek biodibertsitatea eta iraunkortasuna izaten laguntzen du, eta industria-sektorea ere babesten du. Hori dela-eta, are garrantzitsuagoa da <strong>segurtasun-jarraibide egokiak ezartzea, lan-ingurune horren ezaugarri berezietara egokitzeko <\/strong>eta lan horiek egiten dituzten pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.<\/p>\n<p>Lehenik eta behin, burutu beharreko <strong>baso-lanen plangintza zehatza egin behar da. <\/strong>Horri esker, <strong>lurraren ezaugarriak, <\/strong>egon daitezkeen <strong>arriskuak <\/strong>eta eskura dauden baliabideak identifika daitezke. Prozesuaren barnean, halaber, <strong>lan-eremua mugatzeaz eta seinaleztatzeaz <\/strong>gain, <strong>ebakuazio-bideak identifikatu behar dira.\u00a0 <\/strong><\/p>\n<p>Bereziki <strong>arriskuak identifikatzea <\/strong>garrantzitsua da. Mozteko, ateratzeko, pilatzeko eta kargatzeko lanek arrisku espezifikoak dituzte. Arrisku ohikoenak honako hauek dira: motozerrekin istripuz ebakiak egitea, makinak edo zuhaitzak erortzean azpian harrapatzea edo maila berean edo altueretatik erortzea.<\/p>\n<p><strong>Lurra ezagutzea <\/strong>funtsezkoa da istripuak prebenitzeko; beraz, <strong>mapa bat egitea gomendatzen da, <\/strong>eremuan egon daitezkeen <strong>eragozpenak, arrisku-espazioak eta gabeziak identifikatzeko. <\/strong>Gainera, ezinbestekoa da <strong>sarrerak zein egoeratan dauden <\/strong>eta arriskua ekar dezaketen <strong>linea elektrikoak <\/strong>edo <strong>ur-gorputzak dauden <\/strong>egiaztatzea.<\/p>\n<p>Era berean, funtsezkoa da <strong>komunikazioen estaldura <\/strong>egokia dela egiaztatzea, <strong>larrialdiren bat gertatuz gero <\/strong>behar bezala komunikatzea bermatzeko edo <strong>taldeko kideen artean jarduerak koordinatzeko. <\/strong>Komunikazio-bideak ezarri behar dira talde osoak segurtasun-jardueren eta -protokoloen berri izan dezan. Horrez gain, garrantzitsua da <strong>ebakuazio-sistema ongi zehaztua <\/strong>eta eragozpenik gabea izatea, larrialdietan azkar erantzun ahal izatearren.<\/p>\n<p>Behin plangintza eginda, hurrengo urratsa <strong>eremua prestatzea <\/strong>da; hau da, <strong>moztuko diren zuhaitzak seinaleztatu <\/strong>eta <strong>eremua garbitu <\/strong>behar da, istripua eragin dezakeen edozein objektu kentzeko. Lan-eremua seinaleztatuta, langileak babesteaz gain, inguruan ibil daitekeen edozein pertsona arriskuan jartzea saihesten da.<\/p>\n<p>Prebentzioaren estrategian, funtsezko beste alderdi bat da <strong>NBEak behar bezala erabiltzea. Kasko homologatuak, segurtasun-betaurrekoak, segurtasun-botak, ebakien aurkako galtzak, eskularruak, entzumen-babesak eta arropa islatzailea <\/strong>izan behar dituzte langileek. Orobat, garrantzitsua da langileek beren ingurunea <strong>etengabe zaintzea <\/strong>eta laneko fase guztietan kontu handiz ibiltzea.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>prestakuntza<\/strong> ere funtsezkoa da. Taldeko kide bakoitzak <strong>segurtasun-arauak <\/strong>eta <strong>lanaren prozedura espezifikoak <\/strong>ezagutzen dituela ziurtatzea inbertsioa da baso-lanetako koadrilak ongizatea izateko eta istripuak prebenitzeko.<\/p>\n<p>Segurtasun-jarraibide horiez gain, zeregin zehatz bakoitzari zuzendutako beste batzuk ere badira: moztea, ateratzea, pilatzea eta kargatzea. Horiei buruz aurrerago hitz egingo dugu beste post batean. Adi egon baso-sektoreko segurtasunari buruzko informazio zabala lortzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadin, lurraldearen %55 inguru basoa da. Zuhaitz-ondare handi horrek biodibertsitatea eta iraunkortasuna izaten laguntzen du,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5299,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5296"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5296"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5296\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5299"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5296"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5296"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5296"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}