{"id":5350,"date":"2026-02-23T10:00:39","date_gmt":"2026-02-23T09:00:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5350"},"modified":"2026-02-18T15:32:12","modified_gmt":"2026-02-18T14:32:12","slug":"laneko-arrazoizko-egokitzapenak-desgaitasuna-duten-pertsonentzat-talentua-sartzeko-zaintzeko-eta-talentuari-eusteko-bost-metodo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/laneko-arrazoizko-egokitzapenak-desgaitasuna-duten-pertsonentzat-talentua-sartzeko-zaintzeko-eta-talentuari-eusteko-bost-metodo\/","title":{"rendered":"Laneko arrazoizko egokitzapenak desgaitasuna duten pertsonentzat: talentua sartzeko, zaintzeko eta talentuari eusteko bost metodo"},"content":{"rendered":"<p><strong>Desgaitasuna duten pertsonak <\/strong>enpleguan <strong>sartzea <\/strong>ez da konpromiso soziala soilik, baizik eta Europar Batasunean 2000. urteaz geroztik <strong>aitortutako eskubidea <\/strong>eta <strong>legezko betebeharra <\/strong>ere bai. Hala ere, <strong>arrazoizko egokitzapenaren kontzeptua, <\/strong>kasu askotan, ez da oso ezaguna edo gaizki ulertzen da. Egokitzapen horiek behar bezala aplikatzeak talentua biltzeko, erabiltzeko eta talentuari eusteko aukera ematen du, pertsona guztientzat lan-ingurune seguruagoak, osasungarriagoak eta inklusiboagoak eraikitzen diren bitartean.<\/p>\n<p><strong>Europako Batzordearen gidalerroen eta jardunbide egokien <\/strong>arabera, arrazoizko egokitzapena da lanpostuan edo lan-ingurunean <strong>beharrezkoak diren aldaketak egitea, desgaitasuna duen pertsona batek enplegua lortu, <\/strong>baldintza berdinetan parte hartu eta <strong>karrera profesionala gara dezan. <\/strong>Kontua ez da pribilegioak ematea, baizik eta oztopoak ezabatu eta pertsona bakoitzari bere gaitasunak erakusteko aukera eskaintzea.<\/p>\n<p>Eskubide hori <strong>enpleguaren etapa guztietara <\/strong>zabaltzen da; hau da, hautatze- eta kontratazio-prozesutik hasi eta prestakuntza, sustapen eta lanpostuan egotera bitarte. Gainera, egokitzapenak <strong>aplikatu behar zaizkie enplegura desgaitasun batekin sartzen direnei <\/strong>nahiz lan-bizitzan zehar <strong>desgaitasuna hartzen dutenei, <\/strong>adibidez, gaixotasun edo istripu baten ondoren.<\/p>\n<p>Europako gidalerroetan <strong>bost metodo <\/strong>osagarri <strong>identifikatzen dira arrazoizko doikuntzak <\/strong>modu praktiko eta eraginkorrean <strong>ezartzeko: <\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong> Laguntza-teknologia ematea <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Tresna batzuk <\/strong>sartzea; hala nola, pantaila-irakurgailuak, testua handitzeko aukera ematen duten programak, ahotsa ezagutzeko softwarea, entzuteko laguntzako gailuak edo pantaila egokituak. <strong>Laguntza-teknologia <\/strong>horiei esker, pertsonek autonomia eta eraginkortasunez egin ditzakete beren lanak. Galdetu, zeren finantza publikoaren laguntza izan dezakete.<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Laguntza pertsonala <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Banakako laguntza-zerbitzuek <\/strong>zereginak antolatzen, prestakuntza-prozesuak egokitzen edo lan-jarduera errazten laguntzen dute. <strong>Banakako ebaluazioek, <\/strong>berriz, indarguneak eta beharrak identifikatzeko aukera ematen dute, potentzial profesionala hobeto aprobetxatzea erraztuz.<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Lanerako espazioa egokitzea, telelana barne <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Altzariak <\/strong>eta instalazioak doitu daitezke edo <strong>aldaketa arkitektonikoak <\/strong>egin edo <strong>telelana egiteko aukera <\/strong>eman, betiere alternatiba moduan eskainita eta ez inposaketa gisa. Neurri horiekin batera, <strong>arriskuak ebaluatu behar dira aldez aurretik, <\/strong>arrisku psikosozialak barne. Ekipo informatikoek erabilerrazak izan behar dute, ta komunikazio-kanal irisgarriak izan behar dituzte.<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Lan-ordutegi malguak <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Sarrerak, irteerak edo etenaldiak aldatzeak alde handia ekar dezake. Desgaitasuna duten langileek baliteke etenaldi luzeagoak behar izatea edo lehenago iristea edo denbora luzeagoan geratzea, une lasaienak aprobetxatzeko. <strong>Ordutegi-malgutasuna <\/strong>instituzionalizatzeak kultura inklusiboa indartzeaz gain, egonkortasuna eta segurtasuna ematen dizkie desgaitasuna duten pertsonei.<\/p>\n<ul>\n<li><strong> Zeregin malguen gaineko akordioak <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zereginak berrantolatzeak <\/strong>lanpostuen artean laneko rolak edo zeregin espezializatuak trukatzea eskatzen du, eta, horrela, <strong>lanpostuak egoki daitezke <\/strong>pertsona bakoitza zentra dadin <strong>hobekien egin ditzakeen funtzioetan, <\/strong>integrazioa eta arrakasta profesionala erraztuz.<\/p>\n<p>Egokitzapen teknikoez edo antolakuntzakoez haratago, gidalerroetan <strong>arduradunek eta lankideek jarrera inklusiboa izatearen garrantzia <\/strong>azpimarratzen da. Desgaitasuna duten pertsonak babestuta, ulertuta eta lantaldeko parte bezala sentitzen direnean, <strong>laneko ongizatea <\/strong>indartu egiten da. Izan ere, ingurune irisgarri batek eskubideak babestu ez ezik, lanaren eta erakundeen kalitatea ere hobetzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Desgaitasuna duten pertsonak enpleguan sartzea ez da konpromiso soziala soilik, baizik eta Europar Batasunean 2000&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5364,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5350"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5350"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5350\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5364"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5350"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5350"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5350"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}