{"id":5366,"date":"2026-03-02T10:00:51","date_gmt":"2026-03-02T09:00:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5366"},"modified":"2026-02-23T17:33:45","modified_gmt":"2026-02-23T16:33:45","slug":"segurtasunak-ez-du-errutinarik-onartzen-ezer-ez-da-ohikoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/mugarik-gabeko-segurtasuna-eu\/segurtasunak-ez-du-errutinarik-onartzen-ezer-ez-da-ohikoa\/","title":{"rendered":"Segurtasunak ez du errutinarik onartzen. Ezer ez da ohikoa"},"content":{"rendered":"<p>Laneko <strong>arriskuen prebentzioa lantzeko <\/strong>beste modu batzuk aztertzen jarraituko dugu, eta <strong>ikuspegi ez hain konbentzionalei <\/strong>erreparatuko diegu, eraginkorrak edo eraginkorragoak ere badira eta. Izan ere, beti ez da beharrezkoa eskuliburu, arau edo diskurtso teknikoetara jotzea prebentzio-arloko mezu indartsu bat transmititzeko. Batzuetan, irudi batek, eguneroko egoera batek edo ondo azaldutako istorio batek askoz eragin handiagoa izan dezakete.<\/p>\n<p>Oraingo honetan, <strong>Dow Chemical Companyren <em>Nada es rutinario <\/em><\/strong>izeneko segurtasun-bideoa kontuan hartu nahi dugu. Konpainiak Midland-en (Michigan) duen lantegirako sortu zuen. Egunerokotasunaz dugun pertzepzioari eta laneko segurtasunaren etsai handienetako biri dei egiten die zuzenean bideo honek: errutinari eta gehiegizko konfiantzari.<\/p>\n<p>Bideoa ideia sinple bezain erreal batetik abiatzen da; gure eguneroko bizitzan bezala, lanean ere <strong>egunero egiten ditugu ustez erabat menderatzen ditugun zereginak<\/strong>. Instalazioetan barrena ibiltzea, bulegoan lan berberak egitea edo produkzio-lerro atean funtzioak betetzea behin eta berriz errepikatzen diren ekintzak dira, lanpostuaren arabera. Eta horrexegatik, hain zuzen ere, oso ezagunak izateagatik, baliteke erne egoteari uztea.<\/p>\n<p><em>Nada es rutinario<\/em> bideoan, edozein langilek berehala ezagutu ditzakeen <strong>eguneroko hiru agertoki <\/strong>ikus ditzakegu. Horien bidez, <strong>distrakzio txiki batek, kontzentrazioa galtzeak <\/strong>edo <strong>gehiegizko konfiantza izateak ondorio larriak izan ditzakeela <\/strong>erakusten zaigu. Ez da akats handirik behar, <strong>nahikoa da segundo bat, deskuidu bat <\/strong>edo keinu automatiko bat, \u201chori mila aldiz egin baitut\u201d.<\/p>\n<p>Bideo honen helburua ez da ikara sartzea, kontzientziak astintzea baizik. Gogorarazten digu <strong>arriskuak ez direla desagertzen zeregin bat ohikoa delako <\/strong>eta <strong>segurtasuna ez dela inoiz segurutzat jo behar. <\/strong>Mezuaren indarra berehalako <strong>identifikazio <\/strong>horrek du: itxuraz kalterik ez duten egoera horietan <strong>ikusten dugu geure burua guztiok. <\/strong><\/p>\n<p>Era horretako bideoak agerian uzten dute prebentzioa <strong>hausnarketatik <\/strong>eta <strong>inpaktu bisualetik <\/strong>ere landu daitekeela. Diskurtso luzerik eta hizkuntza normatiborik gabe, <strong>mezua barruraino sartzen da zuzenean konektatzen baitu <\/strong>ikusten duenaren <strong>esperientzia pertsonalarekin. <\/strong><\/p>\n<p>Izan ere, prebentzioan arriskutsuena beti ez da ezagutzen ez dena; arriskutsua izan daiteke baita ere ustez ondoegi kontrolatzen duguna. Arreta izatea, errutina zalantzan jartzea eta pilotu automatikoan egiten den lan bakar bat ere ez dela guztiz segurua gogoraraztea istripuak saihesteko gakoetako bat da. Inoiz ez da ahaztu behar <strong>segurtasunak ez duela errutinarik onartzen. <\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Safety Video | Nothing is Routine\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/aAsyxhaGezs\" width=\"937\" height=\"527\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioa lantzeko beste modu batzuk aztertzen jarraituko dugu, eta ikuspegi ez hain konbentzionalei&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5360,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1228],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5366"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5366"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5366\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5360"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5366"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5366"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5366"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}