{"id":5370,"date":"2026-02-27T10:00:25","date_gmt":"2026-02-27T09:00:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5370"},"modified":"2026-02-23T17:32:16","modified_gmt":"2026-02-23T16:32:16","slug":"ba-al-zenekien-lan-istripu-bat-trafikoko-lan-istriputzat-tli-jotzeko-hiru-baldintza-daudela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-lan-istripu-bat-trafikoko-lan-istriputzat-tli-jotzeko-hiru-baldintza-daudela\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien lan-istripu bat trafikoko lan-istriputzat (TLI) jotzeko hiru baldintza daudela?"},"content":{"rendered":"<p>Trafikoko lan-istripuez (TLI) hitz egitean, <strong>ohikoa da <\/strong>laneko joan-etorrietako <strong>ibilgailuen talkak bakarrik bururatzea. <\/strong>Baina, istripu bat <strong>ofizialki trafikoko lan-istriputzat jotzeko, hiru baldintza <\/strong>oso zehatz <strong>bete behar dira. <\/strong>Baldintza horiek ezagutzea funtsezkoa da TLI baten aurrean noiz gauden ulertzeko, kalifikazio horrek inplikazio garrantzitsuak baititu prebentzioaren, asistentziaren eta legearen aldetik. Ba al dakizu zeintzuk diren? Hemen azalduko dizkizugu.<\/p>\n<p><strong>Lehenik eta behin, <\/strong>istripua izan duen langileak trafiko-istripua izan duela ulertuko da <strong>baldin eta istripua trafikoari eta bide-segurtasunari buruzko legeriarekin loturiko bide edo lurretan gertatu bada <\/strong>(edo jatorria hor izan badu). Horren barruan sartzen dira herri barruko eta hiriarteko bide publikoak (errepideak, kaleak, zeharbideak edo bizikletentzako erreiak) nahiz erabilera komuneko beste espazio batzuk (adibidez, nekazaritza-bideak edo baso-pistak). Baldintza horretan sartzen dira, halaber, pertsonen multzo zehaztugabe batek <strong>erabiltzen dituen lursail pribatuak; <\/strong>hala nola, merkataritza-guneetako aparkalekuak edo herritarrentzat irekitako establezimenduak, doakoak zein ordainpekoak.<\/p>\n<p>Ezinbesteko <strong>bigarren baldintza da tartean mugimenduan dagoen ibilgailu bat izatea gutxienez. Ez dira soilik ibilgailu motordunak, <\/strong>baizik eta baita ere <strong>bizikletak, ziklomotorrak eta nekazaritzako, industriako edo obretako ibilgailu <\/strong>jakin batzuk, <strong>betiere aurrean deskribaturiko bideetan barrena zirkulatzen badute. <\/strong>Era berean, tranbiak, trenak edo erraileko beste ibilgailu batzuk tartean dituzten istripuak ere sartzen dira, betiere zirkulazio orokorrerako egokiak diren lurretan zirkulatzen badute, trenbide-pasagune batean edo tranbiak galtzada beste ibilgailu batzuekin partekatzen duenean gertatzen den bezala.<\/p>\n<p>Hori bai, mugitzen den guztia ez da ibilgailutzat hartzen ondorio horietarako. <strong>Baldintza horretan ez dira sartzen <\/strong>haurrentzako autoak (motorrik gabeak edo motordunak), eskorgak, motorrik gabeko ibilgailu txikiak, patinak edo oinez gidatutako zikloak bezalako elementuak. <strong>Kasu horietan, <\/strong>erabiltzaileak <strong>oinezkotzat hartzen dira. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Hirugarren baldintza istripua izan duen langilearen egoeretan <\/strong>oinarritzen da. Istripuan inplikatutako ibilgailu bat <strong>gidatzen zuen <\/strong>edo ibilgailu horretan <strong>bidaiari gisa zihoan pertsona izan daiteke, <\/strong>talka egiteagatik, bidetik irteteagatik, iraultzeagatik edo trafikoko beste inguruabar batengatik istripua gertatuta. Baina <strong>langileak oinezko gisa <\/strong>(harrapatzeagatik edo zirkulazioaren ondoriozko beste edozein gertakarirengatik) <strong>kalteak jasaten dituenean ere, <\/strong>modu horretan hartzen da.<\/p>\n<p>Aldiz, <strong>ez dira trafiko-istriputzat hartuko <\/strong>erabiltzaile-talde zehatz batek <strong>zirkulazio mugatuko espazioetan izandakoak; <\/strong>adibidez, herritarrentzat ireki gabeko aparkaleku pribatuetan edo sarbidea mugatua duten obra-eremuetan. <strong>Ez dira kategoria horretan sartzen, ezta ere, bide esklusiboetatik <\/strong>(trenak, metroak edo funikularrak) <strong>zirkulatzen duten garraioetan gertatzen diren istripuak, <\/strong>adierazitako salbuespenak salbu, ez eta <strong>ontziei, aireontziei edo nekazaritzako eta industriako makinei eragiten dietenak ere, kontuan hartutako bideetatik kanpo <\/strong>aurkitzen badira.<\/p>\n<p>Hiru baldintza horiek behar bezala identifikatzeak istripuak behar bezala sailkatzeko, erregistroak hobetzeko eta, batez ere, prebentzioa indartzeko aukera ematen du. Izan ere, trafikoko lan-istripuak nola eta non gertatzen diren ulertzea horiek saihesteko lehen urratsa da.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Trafikoko lan-istripuez (TLI) hitz egitean, ohikoa da laneko joan-etorrietako ibilgailuen talkak bakarrik bururatzea. Baina, istripu&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5377,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5370"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5370\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5377"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5370"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5370"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5370"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}