{"id":5394,"date":"2026-02-25T10:00:09","date_gmt":"2026-02-25T09:00:09","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5394"},"modified":"2026-02-23T17:31:25","modified_gmt":"2026-02-23T16:31:25","slug":"mugimendua-ez-dadila-arrisku-bilakatu-lan-ekipoen-eta-makinen-segurtasunari-buruzko-gure-monografiko-berria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurmania-eu\/mugimendua-ez-dadila-arrisku-bilakatu-lan-ekipoen-eta-makinen-segurtasunari-buruzko-gure-monografiko-berria\/","title":{"rendered":"\u201cMugimendua ez dadila arrisku bilakatu\u201d; lan-ekipoen eta makinen segurtasunari buruzko gure monografiko berria"},"content":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, gure online liburutegiak hazten jarraitzen du, <strong>\u201cMugimendua ez dadila arrisku bilakatu\u201d <\/strong>izeneko <strong>monografiko berria <\/strong>gehitu baitugu; hau da, laneko ezbeharretan inpaktu handiena duen eremuetako bati eskainitako argitalpena: lan-ingurunean makineria eta ekipo mugikorrak erabiltzea.<\/p>\n<p><strong>Laneko ekipoak <\/strong>produkzio-jardueraren funtsezko parte dira ia sektore guztietan. Hala ere, horiek erabilerak <strong>arrisku mekaniko handiak <\/strong>izan ditzake; esate baterako, harrapatzeak, ebakiak, kolpeak, proiekzioak, talkak edo iraulketak. Gainera, <strong>ekipo mugikorrez <\/strong>(orga jasotzaileak edo plataforma jasotzaileak) ari bagara, <strong>arrisku-maila handitu egiten da <\/strong>haien mugimenduen, pertsonekiko elkarreraginaren eta ingurune partekatuetan kargak maneiatzearen ondorioz.<\/p>\n<p>Monografiko honen bidez, <strong>funtsezko informazioa bildu <\/strong>nahi izan dugu, <strong>makinak eta laneko ekipoak modu seguruan erabiltzea bermatzeko, <\/strong>eta, beraz, alderdi teknikoak ez ezik, antolakuntzakoak eta araudi-arlokoak ere jorratu ditugu. Besteak beste, arrisku mekanikoen aurreko <strong>prebentzio-neurriak, <\/strong>babeslekuak behar bezala hautatzea eta erabiltzea, mantentze-eragiketetan kontsignazioak duen garrantzia eta makineriari buruz indarrean dagoen araudia betetzea aztertu ditugu.<\/p>\n<p>Horrez gain, <strong>ekipo mugikorrei atal espezifiko <\/strong>bat eskaini diegu, eta arrisku-faktoreak, bete beharreko segurtasun-baldintzak eta talkekin, iraulketekin edo erorketekin lotutako istripuak prebenitzeko jarraibide praktikoak sakondu ditugu.<\/p>\n<p><strong>Monografiko berria <\/strong>helburu argi batekin sortu da: prebentzio-kultura indartzea eta enpresei eta langileei arriskuak identifikatzen eta neurri eraginkorrak aplikatzen lagunduko dieten <strong>tresna praktikoak eskaintzea<\/strong>. Izan ere, makina eta ekipo mugikorrei buruz ari garenean, segurtasuna ezinbestekoa da konfiantzarekin, erantzukizunez eta prebentzioz lan egiteko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/queelmovimientonoseconviertaenunriesgo.segurmaniazurekin.eus\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Hemen klik<\/strong><\/a> egin eta berehala eta zuzenean <strong>deskargatu ahal izango duzu. <\/strong>Ezagutu makina eta ekipo mugikorrekin modu seguruan lan egiteko gakoak eta indartu prebentzioarekiko duzun konpromisoa.<\/p>\n<p>Gainera, <strong>gure online ezagutza-liburutegian <\/strong>beste gai garrantzitsu batzuk aztertu nahi badituzu, bisita ezazu gure web guneko <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/monograficos\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Monografikoen atala,<\/strong><\/a> prebentzio- eta segurtasun-arloko material erabilgarriak jasotzen dituzten beste zazpi monografiko aurkituko baitituzu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, gure online liburutegiak hazten jarraitzen du, \u201cMugimendua ez dadila arrisku bilakatu\u201d&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5401,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[54],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5394"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5394"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5394\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5401"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5394"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5394"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5394"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}