{"id":5396,"date":"2026-03-10T10:00:36","date_gmt":"2026-03-10T09:00:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5396"},"modified":"2026-03-10T15:56:48","modified_gmt":"2026-03-10T14:56:48","slug":"prebentzioa-aurrean-dugunean-prebentzio-baliabidearen-figuraren-funtsezko-zeregina-nork-egin-ditzake-funtzio-horiek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/prebentzioa-aurrean-dugunean-prebentzio-baliabidearen-figuraren-funtsezko-zeregina-nork-egin-ditzake-funtzio-horiek\/","title":{"rendered":"Prebentzioa aurrean dugunean, Prebentzio Baliabidearen figuraren funtsezko zeregina. Nork egin ditzake funtzio horiek?"},"content":{"rendered":"<p>Laneko prebentzioa ezin da inoiz paperean bakarrik geratu eta are gutxiago arriskuak aldatzen diren, larriagotu daitezkeen edo aldi berean hainbat jarduera arriskutsu batera gertatzen diren egoeretan. Hori dela-eta, kasu horietarako, <strong>araudian figura espezifiko bat aurreikusten da: Prebentzio-baliabidea, segurtasun-neurriak, <\/strong>gehien behar direnean, <strong>behar bezala aplikatzen direla bermatzeko helburua duena. <\/strong><\/p>\n<p>Legeak definizio itxirik ematen ez badu ere, Prebentzio-baliabidea esaten zaio <strong>enpresak izendatutako edo esleitutako pertsonari edo pertsonei; pertsona horiek prestakuntza, gaitasun eta bitarteko egokiak <\/strong>izaten dituzte <strong>arrisku-egoera jakin batzuetan prebentzio-jarduerak betetzen direla zaintzeko. <\/strong>Azpimarratu behar da beti <strong>prebentzio-neurri osagarria <\/strong>dela, eta horren presentziak ez dituela nahitaezko beste babes-neurri batzuk ordezten.<\/p>\n<p>Prebentzio-baliabide bat izateko <strong>betebeharra <\/strong>ez dago enpresaren prebentzio-antolamenduko ereduaren <strong>mende, <\/strong>baizik eta araudian jasotako <strong>kasuren bat gertatzearen mende. <\/strong>Oro har, <strong>baliabide hori izatea eskatzen da jarduera batzuk medio arriskuak alda edo larriagotu daitezkeela <\/strong>ikusten bada, <strong>arriskutzat jotzen diren lanak <\/strong>egiten badira, <strong>arrisku bereziak dituzten egoeretan <\/strong>edo <strong>Lan Ikuskaritzak hala eskatzen duenean. <\/strong><\/p>\n<p>Prebentzio-baliabidearen <strong>egitekoa zaintza aktiboa <\/strong>da. Planifikatutako <strong>prebentzio-neurriak eraginkorrak eta benetako arriskuetarako egokiak direla egiaztatu behar du <\/strong>eta egon daitezkeen <strong>desbideratzeak edo arrisku berriak detektatu behar ditu. <\/strong>Ez betetzeak daudela ikusten badu, <strong>horiek berehala zuzentzeko <\/strong>beharrezko argibideak eman behar ditu, eta, bete gabe jarraitzen badute, <strong>enpresaburuari jakinarazi behar dizkio, <\/strong>neurri egokiak har ditzan.<\/p>\n<p><strong>Nork egin ditzake funtzio horiek? <\/strong>Enpresak idatziz egin behar du izendapena, eta <strong>langile jakin batzuk, bertako prebentzio-zerbitzuko kideak <\/strong>edo <strong>kanpoko prebentzio-zerbitzu bateko teknikariak <\/strong>izenda ditzake.<\/p>\n<p>Enpresaburuak berariaz eslei diezaieke lan hori enpresako beste langile batzuei, nahiz eta prebentzio-zerbitzukoak ez izan, betiere <strong>prestakuntza egokia <\/strong>badute. Dena den, <strong>ezin da inolaz ere <\/strong>izendatu Prebentzio-baliabide gisa <strong>langile autonomo bat. <\/strong><\/p>\n<p>Izan beharreko <strong>prestakuntzari<\/strong> dagokionean, <strong>prebentzioko oinarrizko mailari <\/strong>dagokiona eskatzen da gutxienez, eta hori <strong>zaindu beharreko lanei, arriskuei eta prebentzio-neurriei <\/strong>buruzko <strong>prestakuntza espezifikoarekin <\/strong>osatuko da.<\/p>\n<p>Prebentzio-baliabidearen figurak <strong>bere berezitasunak ditu eraikuntza-sektorean;<\/strong> bertan, Prebentzio-baliabidearen <strong>presentziak<\/strong> definituta egon behar du Segurtasun eta Osasun Planean, eta <strong>hura izendatu kontratista moduan <\/strong>jarduten duten enpresek <strong>egin behar dute, <\/strong>ez azpikontratistek.<\/p>\n<p>Prebentzio-baliabidearen figura ondo erabiltzen bada, une kritikoenetan <strong>segurtasuna zuzenean kontrolatzeko <\/strong>aukera sortzen da, arriskua benetakoa eta aldakorra den lekuetan prebentzioa indartzearekin batera. Era horretan, segurtasuna handitu daiteke ezinbestekoa den uneetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko prebentzioa ezin da inoiz paperean bakarrik geratu eta are gutxiago arriskuak aldatzen diren, larriagotu&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5406,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5396"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5396"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5396\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5406"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5396"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5396"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5396"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}