{"id":5432,"date":"2026-03-25T10:00:56","date_gmt":"2026-03-25T09:00:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5432"},"modified":"2026-03-17T12:56:44","modified_gmt":"2026-03-17T11:56:44","slug":"basoko-lanetan-pilatzeko-eta-kargatzeko-zereginen-segurtasun-jarraibideak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/basoko-lanetan-pilatzeko-eta-kargatzeko-zereginen-segurtasun-jarraibideak\/","title":{"rendered":"Basoko lanetan Pilatzeko eta Kargatzeko zereginen segurtasun-jarraibideak"},"content":{"rendered":"<p>Baso-lanetako segurtasun-jarraibideen inguruan oro har eta Mozteko eta Ateratzeko zereginen segurtasun-neurrien gainean espezifikoki hitz egin ondoren, <strong>zikloa itxiko dugu, <\/strong>eta, orain, ondorengo bi lanen segurtasunari erreparatuko diogu: <strong>Pilatzea eta Kargatzea. <\/strong>Lan horiek lasaiagoak eta arrisku txikiagokoak direla pentsa dezakegu, baina prozesuaren amaieran adi egoteari uzten badiogu, arrisku handiak sor daitezke.<\/p>\n<p><strong>Pilatzea enborrak <\/strong>modu egonkor eta ordenatuan <strong>antolatzea eta metatzea da. <\/strong>Ordena-kontua ez ezik, segurtasun-kontua ere bada. Hasi baino lehen, kuadrillak nola lan egingo duen planifikatu behar du, lurra aztertu eta makineriak eta segurtasun-sistemak behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu. <strong>Pilatzeko eremuak <\/strong>eta ibilbideak <strong>planifikatu behar dira <\/strong>oker dagoen lurrean egurra kargatu behar ez izateko.<\/p>\n<p><strong>Maniobretan<\/strong>, oinarrizkoa da <strong>makinaren ekintza-eremuaren barruan inor ez egotea. <\/strong>Makinistak ziurtatu behar du kargak mugitu aurretik <strong>eremua garbi dagoela. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Ohiko akats bat da piletara igotzea enborrak ondo jartzeko, <\/strong>baina praktika arriskutsu hori <strong>beti saihestu behar da, <\/strong>enborrak mugitu baitaitezke eta erorketa edo kolpe larriak eragin. <strong>Zoruak sendoa izan behar du, <\/strong>eta, ahal den guztietan, <strong>laua. <\/strong>Behar izanez gero, <strong>ziriak erabili behar dira, <\/strong>egurra ustekabean ez mugitzeko.<\/p>\n<p>Ahal dela <strong>eskuz ez da pilatu behar, <\/strong>baina eskuz egin behar bada, lana erraztuko duten <strong>tresna osagarriak erabili behar dira <\/strong>eta enborrak biraka mugitzen saiatu, jaso ordez. Beraz, eskuz egiten badugu pilaketa, <strong>gehienez metroko altuera emango zaio, <\/strong>langilearen gainean kolapsorik ez izateko. Eta pilaketa bat ezegonkor badago edo okertzen hasten bada, berehala berregituratu behar da.<\/p>\n<p>Kargatzeak, bestalde, garraioaren faktorea du. Hemen, <strong>kamioiak, garabiak eta pisu handiak erabiltzen dituzten ibilgailuak sartzen dira. <\/strong>Zereginean hasi aurretik, <strong>ibilgailua zein egoeratan dagoen egiaztatu behar da, <\/strong>eremu seguru batean aparkatu eta <strong>balaztak eta euskarriak aktibatu. <\/strong><\/p>\n<p>Baso-lanen gainerako faseetan bezala, tartean dauden pertsonen artean <strong>komunikazioa argia <\/strong>izatea ezinbestekoa da inor ez harrapatzeko edo inork kolperik ez jasateko maniobrak egiten diren bitartean. <strong>Kabinatik lanerako eremua ondo ikusi behar da, <\/strong>eta, ikuspen gutxiko eremuak egonez gero, gaitutako eta kualifikatutako <strong>behatzaile bat izendatu behar da. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Gehiegizko kargak saihestu behar dira, <\/strong>kontuan izanik zeintzuk diren irismen desberdinetarako gehienez baimendutako kargak. <strong>Kargatzen hasteko, hurbilen dauden enborrak hartu behar dira, <\/strong>egonkortasuna lortzearren. Zamalanetan, kargaren <strong>mugimendu pendularrak saihestu <\/strong>behar dira. Fabrikatzaileak adierazitako <strong>lan-angeluak errespetatu <\/strong>behar dira.<\/p>\n<p><strong>Inoiz ez da lan egin behar zintzilik dauden margen azpian, <\/strong>eta makinistak ez du kabinatik alde egin behar karga airean utzita. Zuhaitzak ez dira kabinaren norabidean kargatu behar, eta <strong>haizea dabilen egunetan kontu handiz ibili behar da. Enborrak luzetara jarri <\/strong>behar dira, puntalen altuera gainditu ez dezaten.<\/p>\n<p><strong>Maniobrak<\/strong> poliki, kontrolatuta eta abiadura lurraren egoerara egokituta egin behar dira. Ustiategiaren barruan, <strong>maniobrak egiteko eta zirkulazioa behar bezala antolatzeko behar den espazioa ezagutzen badugu, <\/strong>alferrikako talkak eta arrisku-egoerak saihestuko ditugu. <strong>Garabia garraiorako posizioan <\/strong>jarrita eraman behar da makineria eta inoiz ez karga grapan jarrita.<\/p>\n<p>Lotzerakoan, <strong>karga ondo ziurtatu behar da <\/strong>gorabeherarik ez izateko (joan-etorriak, erorketak\u2026) eta <strong>lokailu-kopurua enborren luzerara egokitu. Zingilen edo kateen egoera egiaztatu behar da, <\/strong>elementu osagarri guztiak bateragarriak direla <strong>egiaztatzearekin <\/strong>batera. <strong>Plataformara ez igo <\/strong>lotze-lanak egiteko eta, ahal dela, <strong>autotentsatze mekanismoak dituzten tenkatzaileak erabili. <\/strong><\/p>\n<p>Kontuan izan beharreko beste alderdi bat da <strong>inguruan aireko linea elektrikoak dauden ikustea. Distantziak ondo kalkulatzea, <\/strong>zuloak edo desnibelak kontuan hartzea eta <strong>garabiaren besoaren mugimenduetan <\/strong>kontu handiz ibiltzea funtsezkoa da istripu elektrikorik ez izateko.<\/p>\n<p>Azkenik, lanak amaitu arte <strong>NBEak erabiltzea ezinbestekoa da: <\/strong>kaskoa, segurtasun-botak, eskularruak, entzumen-babesa eta arropa islatzailea. Pilatzea eta kargatzea ez dira erremateko lanak, prozesuaren gainerakoetan bezalako <strong>arreta eskatzen duten zereginak <\/strong>baizik. Prebentzioa izan behar da azken enborra ziurtatuta egon eta lana segurtasunez amaitu arte.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Baso-lanetako segurtasun-jarraibideen inguruan oro har eta Mozteko eta Ateratzeko zereginen segurtasun-neurrien gainean espezifikoki hitz egin&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5314,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5432"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5432"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5432\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5314"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5432"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5432"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5432"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}