{"id":5442,"date":"2026-04-07T10:00:03","date_gmt":"2026-04-07T08:00:03","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5442"},"modified":"2026-03-11T13:51:27","modified_gmt":"2026-03-11T12:51:27","slug":"ba-al-zenekien-insstren-app-baten-bidez-substantzia-produktu-kimikoekiko-esposizio-dermikoko-arriskua-ebalua-daitekeela","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-insstren-app-baten-bidez-substantzia-produktu-kimikoekiko-esposizio-dermikoko-arriskua-ebalua-daitekeela\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien INSSTren app baten bidez substantzia\/produktu kimikoekiko esposizio dermikoko arriskua ebalua daitekeela?"},"content":{"rendered":"<p>Lan-ingurunean <strong>substantzia kimikoen <\/strong>eraginpean aritzea <strong>langileen osasuna <\/strong>larriki <strong>arriskuan jar dezakeen faktore kritikoa da. <\/strong>Produktu kimiko batek, substantzia puru edo nahasketa gisa, <strong>arrisku handiak <\/strong>sor ditzake bere propietate fisio-kimiko eta toxikologikoak medio nahiz erabiltzen den moduarengatik.<\/p>\n<p>Arazo horri aurre egiteko, <strong>Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak <\/strong>(INSST) produktu horiekiko <strong>esposizio dermikoaren bidezko arriskua ebaluatu ahal izateko aplikazioa <\/strong>garatu du, eta, era horretan, <strong>prebentzio-estrategia <\/strong>eraginkorragoak <strong>ezarri ahal izango dira errazago. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Aplikazioa <\/strong>RISKOFDERM tresnaren gaztelaniazko bertsioan oinarritzen da, eta <strong>eguneratu egin da <\/strong>substantzia kimikoen sailkapenaren <strong>lege-aldaketekin <\/strong>bat egiteko eta <strong>funtzionaltasuna hobetzeko. <\/strong>Tresna kualitatibo horrek <strong>esposizio dermikoaren gaineko arriskua ebaluatzen du; <\/strong>hau da, hainbat industriatan produktu kimikoekin <strong>kontaktuan jartzeko bide ohikoenetako bat. Diseinuari esker, <\/strong>erabiltzaileek produktu baten <strong>arriskugarritasuna <\/strong>eta zeregin espezifikoei lotutako <strong>esposizio-maila balora dezakete. <\/strong><\/p>\n<p>Aplikazioak <strong>galdetegi <\/strong>bat du, eta erabiltzaileak substantziari eta lan-baldintzei buruzko <strong>galderak erantzutera <\/strong>bideratzen ditu. <strong>Segurtasun Datuen Fitxan <\/strong>(SDF) emandako <strong>informazioa <\/strong>kontuan hartuta, produktuaren <strong>arriskugarritasuna ebaluatzeaz gain, esposizio-maila kalkulatzen da. <\/strong>Ondoren, <strong>app-ak <\/strong>emaitza horiek konbinatzen ditu <strong>osasunerako arriskua kalkulatzeko, eta, <\/strong>egindako ebaluazioaren arabera, <strong>kontrol-neurri egokiak iradokitzen ditu. <\/strong><\/p>\n<p>Tresna horren abantaila nagusietako bat da agente kimiko bat larruazalaren bidez organismoan sartzen denean gerta daitezkeen <strong>efektu lokalak, <\/strong>larruazaleko lesioak edo alergiak ez ezik, <strong>efektu sistemikoak ere baloratzeko duen gaitasuna. Ebaluazio integral <\/strong>horri esker, langileek eta segurtasun-arloko arduradunek <strong>erabaki informatuak har ditzakete <\/strong>arriskuak gutxiagotzeko.<\/p>\n<p>Gainera, <strong>aplikazioak <\/strong>hasierako ebaluazioa emateaz gain, <strong>arriskua etengabe kudeatzeko aukera ematen du. <\/strong>Erabiltzaileek <strong>kontrolatzeko neurri gehigarriak <\/strong>gehitu ditzakete eta <strong>arriskua berriro ebaluatu. <\/strong>Era horretan, ezarritako ekintzen eraginkortasuna zehaztu ahal izango dute. Horrela, laneko segurtasuna <strong>etengabe hobetzeko kultura <\/strong>sustatzen da, eta prebentzioa prozesu aktiboa eta dinamikoa izatera iristen da.<\/p>\n<p>Aplikazioa <strong>tresna irisgarria eta erabilerraza da, <\/strong>eta langileek nahiz enpresek <strong>arriskuak kudeatzerakoan ikuspegi proaktiboa <\/strong>izatea bultzatzen du. Beraz, arriskuak modu proaktiboan ebaluatzeko gaitasun horrek, pertsonen osasuna babesteaz gain, produktu-kimikoek lan-ingurunean duten eraginaren inguruan erantzukizun eta kontzientzia handiagoa izatea sustatzen du. Era horretan, etorkizunean lan-dinamika eralda dezakeen <strong>prebentzio-kultura bat lortzeko oinarriak <\/strong>ezartzen dira.<\/p>\n<p>Aplikazioa deskargatu nahi baduzu, zure gailuaren sistema eragilera egokitzen den esteka saka dezakezu:<\/p>\n<ul>\n<li><a href=\"https:\/\/herramientasprl.insst.es\/seguridad\/riesgo-por-exposicion-dermica\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Microsoft sistema eragilea duten gailuak<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/play.google.com\/store\/apps\/details?id=es.insst.rod\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Android sistema eragilea duten gailuetarako aplikazioa deskargatzea<\/a><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/apps.apple.com\/us\/app\/riesgo-por-exposici%C3%B3n-d%C3%A9rmica\/id1598345343\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">IOS sistema eragilea duten gailuetarako aplikazioa deskargatzea<\/a><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lan-ingurunean substantzia kimikoen eraginpean aritzea langileen osasuna larriki arriskuan jar dezakeen faktore kritikoa da. Produktu&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5453,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5442"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5442"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5442\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5453"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5442"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5442"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5442"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}