{"id":5444,"date":"2026-03-27T10:00:26","date_gmt":"2026-03-27T09:00:26","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5444"},"modified":"2026-03-17T12:57:47","modified_gmt":"2026-03-17T11:57:47","slug":"ba-al-zenekien-bim-metodologiari-esker-arriskuak-identifikatu-ezabatu-edo-murriztu-daitezkeela-simulazio-bat-sortuz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-bim-metodologiari-esker-arriskuak-identifikatu-ezabatu-edo-murriztu-daitezkeela-simulazio-bat-sortuz\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien BIM Metodologiari esker arriskuak identifikatu, ezabatu edo murriztu daitezkeela simulazio bat sortuz?"},"content":{"rendered":"<p>Arriskuak agertu aurretik haiei aurre hartzea da prebentzioaren oinarrizko printzipioetako bat. <strong>Eraikuntza <\/strong>bezalako <strong>sektorean, <\/strong>arriskuak ugariak eta aldakorrak dira, eta <strong>obra \u201cikusteko\u201d aukera ematen duten tresnak izatea <\/strong>aurrerapen argia da laneko segurtasun eta osasunean. Testuinguru horretan, <strong>BIM metodologia funtsezko aliatu gisa <\/strong>finkatu da.<\/p>\n<p>BIM metodologia (<strong>Building Information Modeling<\/strong>) <strong>lan egiteko modu kolaboratiboa da, <\/strong>eta proiektu baten <strong>informazio garrantzitsu guztia biltzen duen eredu digital partekatu batean <\/strong>oinarritzen da. Ez da software zehatz bat, baizik eta <strong>eraikuntzari bizi-ziklo osoan laguntzen dion <\/strong>sistema bat, diseinutik hasi eta eraispenera arte, eta aukera ematen du datu teknikoak, antolamenduzkoak eta prebentziokoak modu koordinatuan kudeatzeko.<\/p>\n<p>Prebentzioaren ikuspegitik, BIM metodologiaren balio handienetako bat <strong>simulatzeko duen gaitasuna <\/strong>da. Obrak hasi aurretik, ereduari esker, <strong>diseinua nahiz eraikuntza-prozesua birsortu daitezke, lan-baldintzak ikusi eta inkoherentziak, <\/strong>interferentziak edo <strong>egoera arriskutsuak detektatu. <\/strong>Horrela, <strong>aurrez zuzendu ahal izango dira, <\/strong>inprobisazioak saihestuz eta <strong>lan egin behar den unean arriskuak murriztuz. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Hainbat etapa <\/strong>erabiltzen dira aktibo baten bizi-zikloan zehar BIM metodologiaren prebentzio-aukerak aztertzeko. <strong>Diseinu-fasean, BIM metodologiak gaitasun handiena eskaintzen du laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko. <\/strong>Prebentzioa hasieratik txertatzeak arriskuak ezabatzeko aukera ematen du diseinuzko erabakien bidez eta saihestu ezin direnak murrizteko ere bai. <strong>Simulazioen bidez errazagoa da <\/strong>eraikuntza-alternatibak eta haien prebentzio-inplikazioak <strong>aztertzea, <\/strong>kontrolen hierarkia aplikatuz eta ereduari lotutako informazioa hurrengo faseetarako utziz.<\/p>\n<p><strong>Obra planifikatzeko eta gauzatzeko etapan, <\/strong>BIM metodologiari esker, <strong>lanen bilakaera simula daiteke, <\/strong>denbora aldagaia (BIM 4D) sartuta; era berean, <strong>jarduerak batera egiteko aukera azter daiteke <\/strong>eta <strong>prozedura seguruak planifikatu. <\/strong>Ereduarekin errazagoa izango da <strong>arrisku-baldintzak goiz identifikatzea, <\/strong>prozesu kritikoak aztertzea eta zereginen arteko bateraezintasunak detektatzea.<\/p>\n<p><strong>Eragiketa-, mantentze-, birgaitze- edo eraispen-faseetan, <\/strong>BIM ereduak <strong>\u201cbiki digital\u201d baten moduan jokatzen du, <\/strong>eta, horrela, <strong>lan seguruak planifikatzen, ikuskapenak kudeatzen eta prebentzio-informazioa <\/strong>argi eta bisualki <strong>transmititzen laguntzen du. <\/strong><\/p>\n<p>Azken finean, <strong>BIMek <\/strong>simulazioa <strong>funtsezko prebentzio-tresna bihurtzen du, <\/strong>arriskuei aurre hartzea eta eraikuntzan segurtasuna eta osasuna benetan hobetzea ahalbidetzen baitu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arriskuak agertu aurretik haiei aurre hartzea da prebentzioaren oinarrizko printzipioetako bat. Eraikuntza bezalako sektorean, arriskuak&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5451,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5444"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5444"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5444\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5451"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5444"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5444"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5444"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}