{"id":5446,"date":"2026-03-30T10:00:29","date_gmt":"2026-03-30T08:00:29","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5446"},"modified":"2026-03-17T13:02:35","modified_gmt":"2026-03-17T12:02:35","slug":"prebentzio-zerbitzuak-zer-nolako-aholkularitza-eta-laguntza-eman-behar-diote-enpresari-prebentzioa-eraginkorra-izan-dadin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/prebentzio-zerbitzuak-zer-nolako-aholkularitza-eta-laguntza-eman-behar-diote-enpresari-prebentzioa-eraginkorra-izan-dadin\/","title":{"rendered":"Prebentzio-zerbitzuak. Zer-nolako aholkularitza eta laguntza eman behar diote enpresari prebentzioa eraginkorra izan dadin?"},"content":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren arabera, <strong>enpresa <\/strong>da langileen segurtasuna eta osasuna babestearen arduradun nagusia. Betebehar hori betetzeko, prebentzioa <strong>bere gain har dezake<\/strong> (soilik arauan jasotako kasuetan eta baldintzetan), <strong>langileak izenda ditzake <\/strong>edo <strong>prebentzio-zerbitzu <\/strong>batera jo dezake: propioa, kanpokoa edo mankomunatua. Edozein modalitate aukeratzen duela ere, helburua bera da: arriskuak behar bezala kudeatzeko laguntza teknikoa eta espezializatua izatea, horrek erantzukizuna beste baten esku uztea eragin gabe.<\/p>\n<p>Baina, zer da <em>prebentzio-zerbitzua? <\/em>Prebentzio-jarduera garatzeko <strong>beharrezkoak diren giza baliabideen eta materialen multzoa da. <\/strong>Praktikan, horrek esan nahi du zerbitzu horiek enpresaren zuzendaritzari ez ezik, <strong>langileei, haien ordezkariei eta <\/strong>prebentzio-arloan <strong>parte hartzen duten organoei ere aholkuak eman eta lagundu behar dietela. <\/strong>Horrela, prebentzio-zerbitzuaren funtzioa ez da enpresa <strong>ordezkatzea, prebentzioa <\/strong>bere erakundean eta lan-prozesuetan <strong>integratzen <\/strong>laguntzea baizik.<\/p>\n<p>Aholkularitza horren zutabeetako bat da <strong>laneko arriskuen prebentziorako plana. <\/strong>Dokumentu horrek ez luke izapide soila izan behar, baizik eta prebentzioa jarduera guztietan integratzeko aukera ematen duen ibilbide-orria. Prebentzio-zerbitzuak ezagutza teknikoa ematen du plana lantokiko errealitatearekin koherentea izan dadin, baina gogoratu behar da <strong>zuzendaritzak bultzatu eta onartu behar duela<\/strong> eta erakundean zabaldu behar dela.<\/p>\n<p><strong>Arriskuen ebaluazioa <\/strong>da funtsezko beste alderdi bat; izan ere, langileen segurtasunean eta osasunean zer faktorek eragin dezaketen identifikatzea ezinbestekoa da esku hartu ahal izateko. Ebaluazio hori kontuan hartuta, prebentzio-zerbitzuak <strong>prebentzio-jardueraren plangintza <\/strong>egiten esku hartuko du, <strong>neurriak lehenesten, <\/strong>epeak ezartzen eta hartutako ekintzak benetan eraginkorrak diren egiaztatzen lagunduz.<\/p>\n<p>Halaber, <strong>informazioa eta prestakuntza <\/strong>haien lanaren oinarrizko zatiak dira. Neurri teknikoak \u00a0ezartzea ez da nahikoa, langileek ez badituzte arriskuak ezagutzen edota ez badakite modu seguruan nola jokatu behar duten. Hemen, prebentzio-zerbitzuak zer eduki transmititu eta nola egin aholkatu behar du, informazioa eta prestakuntza postuetara eta dauden arriskuetara egokituz.<\/p>\n<p>Gainera, prebentzio-zerbitzuek enpresari lagunduko diote <strong>lehen sorospenak <\/strong>eta <strong>larrialdi-planak <\/strong>antolatzen nahiz <strong>osasuna zaintzen, <\/strong>betiere lanetik eratorritako arriskuei dagokienean. Azken jarduera hori <strong>eskumeneko osasun-langileek <\/strong>egin behar dute, eta, enpresak horretarako baliabide propiorik ez badu, <strong>kanpoko prebentzio-zerbitzu egiaztatu <\/strong>baten bidez egin ohi da, beti legezko bermeak errespetatuz (hala nola, konfidentzialtasuna eta, oro har, langilearen baimena).<\/p>\n<p>Prebentzio-zerbitzu baten benetako balioa ez da \u201cespedientea betetzea\u201d, enpresari modu eraginkorrean <strong>laguntzea <\/strong>baizik, lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak eraikitzearren. Aholkularitza hori lanaren errealitatearekin lerrokatutako<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiaren arabera, enpresa da langileen segurtasuna eta osasuna babestearen arduradun nagusia&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5418,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5446"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5446"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5446\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5418"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5446"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5446"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5446"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}