{"id":5522,"date":"2026-08-11T10:00:39","date_gmt":"2026-08-11T08:00:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5522"},"modified":"2026-08-03T14:45:22","modified_gmt":"2026-08-03T12:45:22","slug":"beroa-altuera-arrisku-bikoitza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/beroa-altuera-arrisku-bikoitza\/","title":{"rendered":"Beroa + altuera = Arrisku bikoitza"},"content":{"rendered":"<p>Altueran egin beharreko edozein lan arriskutsuagoa izaten da tenperatura altuak baldin badaude. <strong>Tenperatura altuak berez arrisku bat dira, <\/strong>baita kalean ere, baina, <strong>altuerako lanekin konbinatzen direnean, arriskua nabarmen handitzen da, <\/strong>eta edozein akatsek ondorio oso larriak izan ditzake. Beroak erortzeko arriskua areagotu dezake.<\/p>\n<p>Estalki, teilatu, aldamio, dorre, plataforma jasotzaile edo zutoi baten gainean lan egiteak edo <strong>maila desberdinean erortzeko arriskua izan dezakeen <\/strong>beste edozein zeregin egiteak udako hilabeteetan <strong>prebentzioa egokitzea eta indartzea eskatzen du. <\/strong><strong>Tenperatura altuek, gainera, beste arrisku bat gehitzen dute, <\/strong>langileen segurtasuna arriskuan jarri eta istripuak gertatzea erraztu baitezakete.<\/p>\n<p>Eguzkitan dauden estalki, teilatu edo gainazal metalikoetan, <strong>beroak estres termikoa areagotzen du, <\/strong>eta <strong>arreta jartzeko eta erreakzionatzeko gaitasuna ere murriztu dezake, zorabioak, ahultasuna edo desorientazioa eragiteaz gain. <\/strong>Prebentzio-plangintza ingurumen-baldintzetara egokitu behar da, eta prebentzioa are gehiago indartu behar da. Arriskua handitzen bada, prebentzio-neurriak ere gehitu behar dira.<\/p>\n<p>Estalkiak, batez ere <a href=\"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-udan-metalezko-estalkiek-lisatu-egin-dezaketela\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">metalikoak, \u201cplantxa\u201d efektuarengatik<\/a>, <strong>tenperatura oso altuetara <\/strong>iritsi daitezke, hainbat orduz eguzkitan egon ondoren. Horri lan-mota horietan behar den berezko <strong>ahalegin fisikoa <\/strong>eta <strong>babesteko ekipamenduen erabilera <\/strong>gehitu behar zaizkio, horiek gorputzeko beroa barreiatzea zailtzen baitute. Ondorioz, egoera horietara egokitzen diren prebentzio-neurriak hartu behar dira, estres termikoa saihesten dutenak, segurtasun-maila jaitsi gabe.<\/p>\n<p>Gainera, altuerako lanetan, <strong>arrisku handiena<\/strong> ez da beti beroa bera izaten, <strong>pertsonengan dituen eraginak <\/strong>baizik. <strong>Kontzentrazioa galtzearekin, erreflexuak gutxitzearekin edo nekea izatearekin <\/strong>gerta daiteke zerbaiten kontra gaizki kokatzea, irristada bat izatea, erorketen aurkako sistema bat konektatzean zerbait ahaztea edo erabaki azkar bat hartzea. Altuerako lanetan, akats txiki batek ondorio itzulezinak izan ditzake.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, <strong>plangintza funtsezkoa da. <\/strong>Estalkien gaineko edozein lan egiten hasi aurretik, beharrezkoa da lanaldi horretako <strong>baldintza meteorologikoak ebaluatzea <\/strong>eta lana segurtasunez egin daitekeen aztertzea. Ahal den guztietan, esku-hartze horiek eguneko lehen orduetan programatzea gomendatzen da, eguzki-erradiazio handieneko eta bero handiko tarteak saihestuz.<\/p>\n<p>Era berean, ezinbestekoa da <strong>itzaletan edo espazio freskoetan tarteka etenaldiak egitea, <\/strong>organismoa suspertu dadin. Jakina, funtsezkoa da, baita ere, <strong>maiz hidratatzea, deshidratazioa eta horren sintomak prebenitzeko; <\/strong>hots, zorabioak, desorientazioa, ahultasuna, nahasmendua\u2026, horiek oso arriskutsuak izan baitaitezke estalki edo teilatu baten gainean. <strong>Sintoma horiek agertzen badira, lana eten egin behar da, eta kaltetutako pertsonak arrisku-eremutik alde egin behar du modu seguruan. <\/strong><\/p>\n<p>Jakina, <strong>bero handia eginagatik ere, segurtasun-neurriak ez dira albo batera utzi behar. <\/strong>Beroa ez da inoiz aitzakia izango kaskoa ez jazteko, <strong>arnesa lasaitzeko edo oker erabiltzeko, erorketen kontrako sistematik deskonektatzeko, <\/strong>babesteko arropak kentzeko edo lan-prozedurak aldatzeko, lana erosoago eta azkarrago egitearren.<\/p>\n<p>Aitzitik, <strong>baldintzak zorrotzagoak direnean, prebentzio-neurriak are eta zorrotzago bete behar dira; <\/strong>izan ere, altuerako lanetan <strong>babes kolektiboak, erorketen aurkako sistemak eta NBEak behar bezala erabiltzeak <\/strong>bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea marka dezake.<\/p>\n<p>Funtsezkoak diren bi arau erraz aplikatu behar ditugu: arriskua handitzen denean, babesa ere handitu egin behar da; lan-baldintzak aldatzen direnean, berriz, prebentzio-neurriak ere egokitu egin behar dira.<\/p>\n<p>Konbinazio gutxi dira beroa eta altuerako lana bezain zorrotzak eta arriskutsuak. Faktoreak konbinatu egiten direnez, batera ebaluatu behar dira. Lanak behar bezala planifikatzea, maiz hidratatzea eta segurtasun-neurri guztiak betetzea, bat bera ere alde batera utzi gabe, lanaldia normaltasunez amaitzea <strong>erraztuko duten eta istripuak saihesten lagunduko duten <\/strong>erabakiak dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Altueran egin beharreko edozein lan arriskutsuagoa izaten da tenperatura altuak baldin badaude. Tenperatura altuak berez&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5486,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5522"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5522"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5522\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5486"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5522"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5522"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5522"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}