{"id":5526,"date":"2026-08-13T10:00:20","date_gmt":"2026-08-13T08:00:20","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5526"},"modified":"2026-08-04T13:55:45","modified_gmt":"2026-08-04T11:55:45","slug":"deshidratazioa-ez-da-beti-nabaritzen-batzuetan-egarria-berandu-iristen-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/deshidratazioa-ez-da-beti-nabaritzen-batzuetan-egarria-berandu-iristen-da\/","title":{"rendered":"Deshidratazioa ez da beti nabaritzen\u2026 batzuetan egarria berandu iristen da"},"content":{"rendered":"<p><strong>Deshidratazio arina batzuetan oharkabean gertatzen den <\/strong>arriskua da. Hala ere, organismoaren funtzionamendu normalean eragina izan eta osasun-arazoak sor ditzake. <strong>Udan, kontu handiz ibili <\/strong>behar dugu <strong>deshidrataziorik ez izateko, <\/strong>batzuetan egarri izatearen sentsazioa berandu iristen baita. Izan ere, egarria agertu baino lehen, gure organismoa ura galtzen hasi da jada.<\/p>\n<p><strong>Gure gorputzak ura etengabe galtzen du <\/strong>arnasaren, izerdiaren eta gernuaren bidez. Udan, <strong>tenperatura altuek prozesu hori azkartzen dute, <\/strong>batez ere aire zabalean jarduerak egitean, kirola egitean edo eguzkitan denbora luzez egotean. <strong>Galera hori behar bezala konpentsatzen ez bada, hainbat sintoma ager daitezke; <\/strong>hala nola, nekea, buruko mina, zorabioak, kontzentratzeko zailtasuna edo ahultasun-sentsazioa.<\/p>\n<p><strong>Deshidratazioa <\/strong>muturreko egoerekin edo bero-kolpeekin lotu ohi da, baina, askotan, pertsona bat hainbeste kaltetu baino askoz lehenago hasten da. Hain zuzen ere, <strong>isilean hasten da, <\/strong>eta oharkabean igaro daitezkeen sintomekin.<\/p>\n<p>Deshidratazioa izatera eraman gaitzakeen arazo nagusietako bat da <strong>egarria ez dela beti adierazle ona. <\/strong>Edateko beharra sentitzen dugunean, <strong>organismoa jada hasi da deshidratatzen. <\/strong>Hori dela-eta, beharrezkoa da <strong>egunean zehar hidratazio erregularra izatea, <\/strong>egarri-sentsaziorik ez izan arren.<\/p>\n<p><strong>Pertsona <\/strong>batzuk <strong>bereziki kalteberak <\/strong>dira arrisku horren aurrean. <strong>Adinekoek gutxiago antzeman <\/strong>ohi <strong>dute egarria, <\/strong>eta errazago deshidratatu daitezke. <strong>Haurrek <\/strong>ere arreta berezia behar dute, <strong>ura azkarrago galtzeaz gain, <\/strong>askotan ez baitute edateko beharra identifikatzen. Era berean, <strong>ariketa fisikoa egiten dutenek, lan egiten dutenek edo aire zabalean denbora asko ematen <\/strong>dutenek gehiago hidratatu behar dute beroa egiten duen hilabeteetan.<\/p>\n<p>Udako hilabeteetan <strong>deshidratazioa nola prebenitu jakitea <\/strong>da gure osasuna babesteko eta udaz segurtasunez gozatzeko modu onenetako bat. Prebentzioa oso erraza da, eta, gehienetan, oso eraginkorra.<\/p>\n<p><strong>Ura maiz edan behar da, egarria ez izan arren. Haurren eta adinekoen <\/strong>kasuan, <strong>ura edaten dutela ziurtatu behar da, <\/strong>askotan eskainiz eta edaten dutela egiaztatuz. Behin baino gehiagotan baztertzen badute, saiatu egin behar da, harik eta kantitate egokia hartzen amaitzen duten arte.<\/p>\n<p>Garai honetan, halaber, komeni da <strong>uretan aberatsak diren fruta eta barazki gehiago kontsumitzea. <\/strong>Ur asko duten fruta eta barazkiek, tartean, <strong>angurriak, pepinoak eta meloiak, <\/strong>ondo hidratatuta egoten laguntzen dute.<\/p>\n<p>Horrez gain, garrantzitsua da <strong>egunaren erdiko orduetan eguzkitan denbora luzez ez egotea; <\/strong>hots, oro har, 11:00etatik 17:00etara. Ordu horietan, erradiazio ultramorea gogorragoa da, eta tenperatura altuagoa izan ohi da.<\/p>\n<p>Deshidratatzeko arriskua murrizteko oinarrizko beste neurri batzuk hauek dira: <strong>leku freskoak edo itzalak bilatzea, arropa arina eta transpiragarria erabiltzea, <\/strong>eta, jarduera fisiko biziak eginez gero, <strong>etenaldiak egitea. <\/strong><\/p>\n<p>Zorabioak, karranpak, neke handia, nahasmendua edo ezohiko ahultasun-sentsazioa agertzen badira, garrantzitsua da <strong>jarduera bertan behera uztea, <\/strong>leku fresko batera mugitzea, pixkanaka hidratatzea eta, sintomek bere horretan jarraitzen edo okerrera egiten badute, osasun-arreta eskatzea.<\/p>\n<p>Beroa udaren parte den arren, deshidratazioak ez du zertan presente egon behar. <strong>Hidratazioak gure udako errutinaren parte izan behar du. <\/strong>Egarriari aurre hartzea keinu txiki bat da, eta gure osasuna zaintzen eta udaz segurtasun handiagoz gozatzen laguntzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Deshidratazio arina batzuetan oharkabean gertatzen den arriskua da. Hala ere, organismoaren funtzionamendu normalean eragina izan&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5502,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5526"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5526"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5526\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5502"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5526"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5526"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5526"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}