{"id":5587,"date":"2026-10-14T13:33:47","date_gmt":"2026-10-14T11:33:47","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5587"},"modified":"2026-10-14T13:33:47","modified_gmt":"2026-10-14T11:33:47","slug":"ba-al-zenekien-betetzea-eta-modu-seguruan-lan-egitea-ez-direla-berdinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/ba-al-zenekien\/ba-al-zenekien-betetzea-eta-modu-seguruan-lan-egitea-ez-direla-berdinak\/","title":{"rendered":"Ba al zenekien \u201cbetetzea\u201d eta \u201cmodu seguruan lan egitea\u201d ez direla berdinak?"},"content":{"rendered":"<p><strong>Dokumentazioa egunean izatea, arriskuen ebaluazioa egitea, prozedurak izatea eta beharrezko babes-ekipamenduak entregatzea ezinbestekoa da. <\/strong>Baina, horrez gain, galdera bat egitea komeni da: hori guztia benetan lan egiteko modu seguru bat da ala urrunago joan behar dut nire enpresa segurua izan dadin? Izan ere, <strong>betetzea eta prebenitzea ez dira gauza bera. <\/strong><\/p>\n<p><strong>Araudiak,<\/strong> langileen segurtasuna eta osasuna babesteko,<strong> enpresek bete beharreko betebeharrak eta baldintzak ezartzen ditu. <\/strong>Baina <strong>benetako prebentzioa enpresa kudeatzeko sistema orokorrean sartu behar da, <\/strong>prebentzio-arloko alderdiak segurtasunean eta osasunean eragina izan dezaketen erabakietan eta jardueretan kontuan har daitezen.<\/p>\n<p>Alegia, <strong>prebentzioak ez du soilik dokumentuetan, <\/strong>berrikuspenetan edo auditoretzetan egon behar, <strong>bizi egin behar da <\/strong>eta <strong>egunerokoan integratu behar da. Lana antolatzeko eta egiteko moduan sartu behar da. <\/strong>Betetzea neurriak izatea da; seguru lan egitea, berriz, neurri horiek modu eraginkorrean aplikatzea.<\/p>\n<p>Enpresa batek lanerako prozedura segurua izan dezake, baina praktikan ez badu betetzen \u201chorrela denbora gutxiago behar delako\u201d, distantzia bat egongo da ezarrita dagoenaren eta benetan gertatzen denaren artean.<\/p>\n<p>Arriskuen ebaluazioa izanda ere, makina bat edo zeregin bat aldatzean edo prozesu berri bat sartzean prebentzio-arloko baldintzak berrikusten ez badira, arriskua kontroletik kanpo gera daiteke.<\/p>\n<p>Izan ere, <strong>modu seguruan lan egiteko, pertsonek beharrezko ezagutzak eta gaitasunak izan behar dituzte <\/strong>eta<strong> eguneroko jardueran aplikatu behar dituzte. <\/strong>Halaber, <strong>prebentzioak guztion erantzukizuna izan behar du. <\/strong>Zuzendaritzak, agintariek eta langileek zeregin bat dute prebentzio-kudeaketa integratu baten barruan.<\/p>\n<p>Prebentzioa integratuta egongo da, baldin eta prozedurak prebentzio-baldintzak errespetatuz gauzatzen badira eta inplikatutako pertsonek beharrezko informazioa eta prestakuntza badituzte. <strong>Benetako froga eguneroko lanean dago. <\/strong><\/p>\n<p>Prebentzio integratua itxuraz txikiak diren erabakietan antzematen da: nola planifikatu zeregin bat, nola antolatu postu bat, zer-nolako ekipoa erosi, nola erantzun gorabehera baten aurrean edo baldintzak seguruak ez badira lan bat gelditu ala ez.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, galderak ez luke soilik hau izan behar: neurriak betetzen ditugu? Galderarik garrantzitsuena honako hau da: modu seguruan lan egiten al dugu inork begiratzen ez digunean ere? <strong>Prebentzioak benetako zentzua hartzen baitu <\/strong>frogatu beharreko zerbait izateari uzten dionean eta <strong>gauzak egiteko ohiko modu bihurtzen denean. <\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Dokumentazioa egunean izatea, arriskuen ebaluazioa egitea, prozedurak izatea eta beharrezko babes-ekipamenduak entregatzea ezinbestekoa da. Baina,&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5586,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[53],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5587"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5587"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5587\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5586"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5587"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5587"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5587"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}