{"id":5589,"date":"2026-10-28T10:00:55","date_gmt":"2026-10-28T09:00:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/?p=5589"},"modified":"2026-10-28T15:17:28","modified_gmt":"2026-10-28T14:17:28","slug":"ia-istripuek-hitz-egiten-dute-arazoa-horiek-ez-entzutea-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/ia-istripuek-hitz-egiten-dute-arazoa-horiek-ez-entzutea-da\/","title":{"rendered":"\u201cIa istripuek\u201d hitz egiten dute; arazoa horiek ez entzutea da"},"content":{"rendered":"<p>Pertsona batengandik zentimetro gutxira eroritako zama. Askatu den tresna bat, inor kolpatu ez duena. Irrist egin duen eta oreka berreskuratzea lortu duen langilea. Behar ez denean, abian jarri den makina bat. <strong>Oraingo honetan ez da ezer gertatu. Baina, benetan ez al da ezer gertatu? <\/strong><\/p>\n<p>Prebentzio-arloan, <strong>\u201cia istripu\u201d deiturikoek edo gertakariek balio handiko informazioa eman dezakete. <\/strong>Izan ere, egoera horiek ez dute kalterik eragin, baina <strong>zerbaitek huts egin duela <\/strong>edo <strong>istripu bat sortzeko moduko baldintza bat dagoela <\/strong>erakusten dute. Sistema batek baliteke istripurik erregistratu ez izana, baina horrek ez du esan nahi erabat segurua denik, istripu izatera iristen ez diren gertakariak eragin baititzakete.<\/p>\n<p>Hori dela-eta, \u201cia istripu\u201d batek ez luke \u201ceskerrak, ez da ezer gertatu\u201d esaldi sinple batean geratu behar. <strong>Hainbat galdera sortu beharko lituzke: <\/strong>zergatik gertatu da? Zer alda dezakegu hurrengo batean \u201cia istripu\u201d hori ere ez gertatzeko?. Alegia, <strong>ikertu eta aztertu egin behar da, ondorioak izan baino lehen.<\/strong><\/p>\n<p>Izan ere, gorabehera bat ikertzeak <strong>arrisku-egoerak identifikatzeko aukera ematen du; <\/strong>hau da, beharbada behar bezala kontrolatuta ez zeudenak, gutxietsita zeudenak edo detektatu ere egin ez zirenak. Ondorioz, <strong>oso garrantzitsua da kalte potentziala duten gertaerak aztertzea, <\/strong>azkenean lesiorik eragin ez badute ere, <strong>prebentzio-neurri berriak hartzen <\/strong>eta prebentzio-plangintza hobetzen laguntzen baitute.<\/p>\n<p>\u201cZorionez, ez zen ezer gertatu\u201d egoeratik,\u00a0 gertatu den honetatik \u201czerbait ikasiko dugu\u201d egoerara pasatu behar da. Izan ere, <strong>\u201cia istripu\u201d bakoitza alarma goiztiarra izan daiteke. <\/strong>Susto baten eta tragedia baten arteko aldea izan daiteke gaur kalterik eragin ez duen egoera, baina bihar eragin dezakeena.<\/p>\n<p>Horretarako, gorabehera ikertzeaz gain, ikerketa ez da soilik \u201cpertsonaren akatsa\u201d aurkitzean oinarritu behar. <strong>Istripu eta gertaera gehienek elkarren artean lotura duten kausa ugari izaten dituzte. <\/strong>Tartean egon daitezke faktore teknikoak, antolakuntzakoak, plangintzakoak, komunikaziokoak, prestakuntzakoak, mantentze-lanetakoak, lan-taldeen ingurukoak edo zereginaren baldintza zehatzak.<\/p>\n<p><strong>Analisian saiatu behar da benetan zer gertatu zen eta zer egoerek hori posible egin zuten ulertzen. <\/strong>Funtsezkoa da lehenbailehen <strong>informazioa jasotzea, gertaerak ezagutzea, kausak aztertzea <\/strong>eta <strong>zuzentzeko neurriak ezartzea. <\/strong>Behin ondorioak aterata, prebentzio-neurriak aldatu, indartu eta hobetu behar dira, faktore horiek ahal den neurriak ezabatzeko edo gutxitzeko, konbinatuta istripu izan daitekeen gorabehera bat eragin ez dezaten.<\/p>\n<p>Modu horretan, <strong>eskuratutako informazioa aprobetxatu behar da <\/strong>errepikapenaren prebentzio soiletik erakundearen <strong>prebentzio-hobekuntza zabalago bat lortzeko bidean aurrera egiteko. Txostena kaxoi batean gordetzea ez da prebentzioa. <\/strong>Erabakiak hartu behar dira: zer aldatuko da, zein izango da arduraduna, noiz egin behar da eta, ondoren, hartutako neurriak funtzionatu duen egiaztatu.<\/p>\n<p>Prebentzioan, <strong>zortea ez baita segurtasun-neurri bat. <\/strong>\u201cIa istripu\u201d batek beti hitz egiten digu, eta informazioa eta hobetzeko aukerak ematen dizkigu. Geratu egin behar da beti entzuteko, eta aintzakotzat hartu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pertsona batengandik zentimetro gutxira eroritako zama. Askatu den tresna bat, inor kolpatu ez duena. Irrist&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":5621,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5589"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5589"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5589\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5621"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5589"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5589"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5589"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}