{"id":75,"date":"2017-11-07T13:32:27","date_gmt":"2017-11-07T12:32:27","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus?p=75"},"modified":"2017-11-13T15:45:29","modified_gmt":"2017-11-13T14:45:29","slug":"udazken-honetan-eror-daitezela-hostoak-bakarrik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/segurtasun-ikasgaiak\/udazken-honetan-eror-daitezela-hostoak-bakarrik\/","title":{"rendered":"Udazken honetan, eror daitezela hostoak bakarrik"},"content":{"rendered":"<p><strong>Arrisku handieneko lanak<\/strong> <strong>zein diren<\/strong> galdetzeko inkesta bat egingo bagenu, askok jarriko lituzkete adibidetzat <strong>altuera handietan egiten diren lanak<\/strong>; ez dago zalantzarik. Era horretako lantzat jotzen dira<strong> lurzorutik bi metrora edo gehiagora egiten direnak<\/strong>. Lan horietan, <strong>prebentzioaren kultura funtsezkoa da<\/strong> lanaldia inolako ezustekorik gabe amaitzeko.<\/p>\n<p>Altueran egiten diren lanak askotarikoak izan daitezke eta, kasu batzuetan, oso konplexuak dira. Jakina, ez da gauza bera hiru metroko aldamio batean lan egitea, 20 metroko altueran aire-sorgailu bat konpontzea, edo lurzorutik 15 metrora metalezko egitura bat soldatzea. \u00a0Hala ere, badaude norbere burua babesteko <strong>oinarrizko arau batzuk<\/strong>.<\/p>\n<p>Arlo horietan lan egiten duten enpresek,<strong> homologatutako eta egoera onean<\/strong> dauden segurtasun-sistema guztiak jarri behar dituzte langileen esku. Hala ere, <strong>baliabide materialak alferrikakoak dira langileak ez badaude horiek erabiltzeko prestatuta, edo ohiturak prebentzioa ezerezean uzten badu.<\/strong> <strong>Baztertu egin behar dira \u201chau beti egin izan da horrela\u201d edo \u201cez da inoiz ezer gertatzen\u201d <\/strong>bezalako usteak, hainbat jokaera justifikatzeko; adibidez, bi pertsona ainguraleku berera lotzea edo arnesa inolako konturik eta arretarik gabe jartzea.<\/p>\n<h3><strong>Presa gutxi<\/strong><\/h3>\n<p><strong>Behin betikoz baztertu<\/strong> behar dugu<strong> Lautadako Biztanle Bakartiaren<\/strong> irudia. Presa handia izan eta norberak bakarrik askotan egin izan arren, era horretako lan bat egiteko<strong> beharrezkoa da bi lagun egotea<\/strong>. Horrela, <strong>segurtasuna<\/strong> bermatzen da eta, ezbeharren bat gertatuz gero, <strong>laguntza<\/strong>.<\/p>\n<p>Eta presak hizpide ditugunez: hobe <strong>lasaitasunez<\/strong> eta mantso <strong>igotzea<\/strong> eta <strong>jaistea<\/strong>. Horrela, zailagoa izango da irristatzea, koordinazioko hutsegiteren bat gertatzea edo akidura sentitzea.<\/p>\n<p><strong>Zorrotza<\/strong> izan behar da <strong>Norbere Burua Babesteko Ekipoen (NBBE) erabileran:<\/strong> <strong>erorketen aurkakoak, kako bikoitza, sokak, mosketoiak<\/strong> eta arriskuak saihestera bideratutako elementu guztiak. Oso <strong>ondo kontserbatu<\/strong> behar da material hori, eta<strong> egunero aztertu<\/strong> behar dira. Aurretiazko edozein hutsegiteren edo susmoren berri eman behar zaio proiektuaren arduradunari.<\/p>\n<p>Segurtasun arloko <strong>instrukzioa eta trebakuntza<\/strong> dira prebentzioko beste bi maila funtsezko. <strong>Eztabaidaezina da:<\/strong> <strong>gaituta eta trebatuta dauden langileek beti hartuko dituzte neurri egokiak.<\/strong> Lan-arriskuetan adituak direnek, zorrotzak dira: berariaz trebatuta eta baimenduta daudenek bakarrik egin behar dituzte lan bertikalak eta zintzilikakoak.<\/p>\n<p><strong>Lan-lekuko ordena, garbitasuna eta antolakuntza<\/strong> funtsezko faktoreak dira altuerako lanetan. Estropezuak saihesten dira eta, gorabeheraren bat gertatuz gero, ez dituzte oztopatuko sorospen-maniobrak. \u00a0Eta ahaztu gabe, gainera, lan-lekua ordenatuta izan ez gero, behetik igarotzen diren pertsonen gainera eror daitezkeela objektuak.<\/p>\n<p>Eta bai, ez ezazue bazter utzi <strong>sen ona<\/strong>. Batzuetan, sen onez jokatzeak, inoiz gertatzerik nahi ez ditugun erorketak saihets ditzake.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arrisku handieneko lanak zein diren galdetzeko inkesta bat egingo bagenu, askok jarriko lituzkete adibidetzat altuera&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":74,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[52],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/75"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=75"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/75\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/74"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=75"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=75"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=75"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}