{"id":76,"date":"2017-11-07T13:34:11","date_gmt":"2017-11-07T12:34:11","guid":{"rendered":"http:\/\/www.segurmaniazurekin.eus?p=76"},"modified":"2017-11-13T15:45:49","modified_gmt":"2017-11-13T14:45:49","slug":"mugitu-zure-gorputza-bizitu-zure-burua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/bizitza-seguruak\/mugitu-zure-gorputza-bizitu-zure-burua\/","title":{"rendered":"Mugitu zure gorputza. Bizitu zure burua"},"content":{"rendered":"<p><strong>Decimo Junio Juvenal idazle erromatarra izan zen, Kristo ondorengo I. eta II. mendeen arteko halako une batean<\/strong>, &#8216;Mens sana in corpore sano&#8217; esaldia sortu zuena.\u00a0 Ordurako jakinekoa zen garrantzitsua zela ariketa fisikoa egitea, burua egoera onean mantentzeko. Urteen poderioz, eta gizakiaren burmuinaren ikerketei esker, uste hura berretsi besterik ez dute egin.<\/p>\n<p>Gaur egungo neuro-zientzialariek egiaztatu dute bizitza-estilo osasungarria eta jarduera fisikoa eskuarki egitea onuragarriak direla bihotzerako eta bururako. Ikerketen arabera, <a href=\"http:\/\/www.mundodeportivo.com\/running\/consejos\/20170323\/421130714077\/ejercicio-y-aumento-de-los-neurotransmisores.html\">gure muskuluak aktibatzeak neurotransmisoreak sortarazten dituztela<\/a>, hala nola serotonina, noradrenalina eta dopamina. \u00a0Alerta, arreta edo motibazio egoerak arrankatzeko botoiak direla esan genezake, eta guztiak dira ezinbestekoak ikaskuntza-prozesuan. Guztiek dute berebiziko garrantzia lanean edo ikasketetan %\u00a0100ean jarduteko.<\/p>\n<p>Jarduera fisikoak sinapsi berriak sortzeko gaitasuna ere hobetzen du, bai eta informazioa prozesatzeko gaitasuna eta abiadura ere. <strong>Jarduera fisikoa egiten dutenak azkarragoak dira arazoak konpontzen, eta arreta handiagoa jartzen dute.<\/strong> Ahaztu gabe <strong>estresa kontrolatzen <\/strong>laguntzen duela, <strong>gure gogo-aldartea hobetzen duela eta sormena handitu.<\/strong><\/p>\n<p>Oraindik ez al zaude konbentzituta? Bada, hementxe doazkizu beste arrazoi batzuk: neurona berrien sorkuntza handitzen du, hipotalamoaren uzkurdura murrizten du \u2013zahartzaroak berarekin dakarrena\u2013, eta Alzheimerra, Parkinsona edo depresioa garatzeko arriskua txikitzen du. Eta ez du edonork esaten hori. <a href=\"https:\/\/www.semfyc.es\/prensa\/solo-un-12-de-los-espanoles-practica-ejercicio-fisico-de-forma-adecuada\/\">Familiako eta Komunitateko Medikuntzaren Espainiako Elkarteak Jarduera Fisikoaren Sustapenari buruz egindako Azterlanaren<\/a> arabera,<strong> eskuarki jarduera edo ariketa fisikoa egiten duten pertsonak luzaroago bizi izaten dira (hiru urte gehiago)<\/strong>. Haien bizi-kalitatea eta autonomia ere hobetzen ditu.<\/p>\n<p>2011n \u2018<em>Journal of Occupational and Environmental Medicine\u2019 <\/em>aldizkarian argitaratutako beste ikerketa batek zioen modu erregularrean kirola egiteko denbora duten langileek kontzentratzeko gaitasun handiagoa dutela.<\/p>\n<p>Korronte batzuek diote onura handienak ekartzen dizkiguten ariketak direla &#8220;cardioa&#8221; erresistentzia-entrenamenduarekin konbinatzen dutenak; adibidez, Crossfita. Azterlan askok egiaztatu dute <strong>astean hiru aldiz 30 minutuz ariketa fisikoa egitea nahikoa dela <\/strong>depresioaren aurkako eragina lortzeko. Hau da, ez dela beharrezkoa egunero maratoi bat egitea.<\/p>\n<p>Nolanahi ere, kirola egiten hasi aurretik, gomendagarria da <strong>mediku-azterketa bat<\/strong> egitea, kirola bakoitzaren pisuari, adinari eta ezaugarriei egokitzeko. Abenturara jauzi egiteak <strong>lesio fisikoak<\/strong> eragin dakizkiguke, eta horrek gure egoera psikologikoari ere eragingo dio, eta ez da hori gure helburua.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Decimo Junio Juvenal idazle erromatarra izan zen, Kristo ondorengo I. eta II. mendeen arteko halako&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":73,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[34],"tags":[],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/76"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=76"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/76\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/73"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=76"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=76"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.segurmaniazurekin.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=76"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}